ERC
2024/05/13 - 01:04
ERCk adierazi du herritarren borondatea onartuko duela eta oposiziotik egingo duela lan
Pere Aragonesek onartu du ERCren emaitzak "oso txarrak" izan direla. "Ezin izan ditugu azken hauteskundeetako emaitzak irauli", esan du ERCko hautagaiak.
2024/05/12 - 22:19
PSCri ematen dio garaipena Kataluniako hauteskundeetan TV3ren inkestak
Junts izango da bigarren indarra, eta ERC hirugarrena, horren arabera. Bestalde, PPk eta Voxek lortuko dituzte laugarren eta bosgarren lekuak, hurrenez hurren, Comuns Sumar, CUP-DT eta Aliantza Katalana atzetik dituztela.
2024/05/12 - 12:59
Aragones: ''Ziur nago parte-hartze handia izango dela''
Pere Aragones Generalitateko egungo presidente eta ERCko zerrendaburuak Pineda de Mar udalerriko Joan Coromines institutuan eman du botoa, familia alboan zuela.
2024/05/12 - 12:38
Rodalies zerbitzuaren arazoak, Kataluniako hauteslekuen irekierako gorabehera bakarra
5,7 milioi pertsona daude deituta gaur Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematera. Inkestek Salvador Illaren PSCren garaipena iragarri dute, baina etorkizuna alderdien arteko itunen araberakoa izango da.
2024/05/11 - 23:09
Gerenalitateko presidentegai nagusiek atseden hartzeko probestu dute gogoeta eguna
Puigdemonten absentziak markatutako ohiko "familia-argazkia" atera ondoren, familiekin, lagunekin eta zaletasunez gozatzen eman dute eguna zerrendaburuek, hauteskunde egunerako indarrak biltzeko.
2024/05/11 - 00:57
Kataluniako indar politikoak zalantzatiak, % 40 inguru, erakartzen saiatu dira kanpainaren amaieran
ERC, Junts+, PSC, PPC, Comuns, Vox, CUP, Ciudadanos eta Aliança Catalana indar politikoek azken ekitaldiak egin dituzte igandeko hauteskundeei begira.
2024/05/10 - 12:06
Espainiako buruzagien babesarekin amaituko dute Kataluniako hauteskunde kanpaina
Sanchez eta Abascal Bartzelonara joango dira ostiral honetan, zerrendaburuak babesteko, eta Feijoo, berriz, Bartzelonako L 'Hospitalet de Llobregat udalerrira. Bestalde, Diaz Cornella de Llobregaten (Bartzelona) izango da.
2024/05/10 - 10:04
Albiste izango dira: Kanpaina amaiera Katalunian, E9ko hauteskundeetarako mahaien zozketa eta Gazako egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/08 - 19:11
BOEk Europako hauteskundeetara aurkeztuko diren 39 hautagaitzak argitaratu ditu
Hauteskunde Batzordeak hamabi hauteskunde-koalizio onartu ditu. Horien artean, EAJrena (Coalicion Canariarekin batera), EH Bildurena (Orain Errepublikak, ERC eta BNGrekin batera) eta Sumarrena daude.
2024/05/06 - 20:39
RTVEk beste saio batzuekin konpentsatu beharko ditu gainerako alderdiak Sanchezi egindako elkarrizketagatik
PPk, ERCk eta Ciudadanosek Hauteskunde Batzorde Zentralean salatu zuten RTVEk Pedro Sanchezi elkarrizketa egin ziola adierazpen instituzionala egin zuen egun berean, eta saio hori bertan behera uzteko eskatu zuten. Hala ere, elkarrizketa egin zen.
2024/05/06 - 16:10
PSCk irabaziko lituzke Kataluniako hauteskundeak, Junts eta ERC ia berdinduta daudelarik, CISen arabera
PSCk lehen postua lortuko luke maiatzaren 12an botoen ehunekoari dagokionez, % 29,8 eta % 33,2 artean eskuratuz. Ondoren, Junts (% 15,4-18,1) eta ERC (% 15,2-17,9) alderdiak oso berdinduta egongo lirateke. Bestalde, Kataluniako herritarren % 39,7k oraindik ez dute erabakita botoa.
2024/05/06 - 11:44
Gabriel Rufian: "Errespetatzen gaituztenekin negoziatu eta adostu behar du ERCk"
Kongresuko bozeramaileak esan du "desberdinen arteko akordioa" dela "oraina eta etorkizuna".
2024/04/29 - 21:29
Sanchez gaur TVEri eskaintzekoa den elkarrizketa debekatzea eskatu diote Hauteskunde Batzordeari ERCk eta PPk
Bi alderdiok uste dute Katalunian maiatzaren 12rako deituta dauden bozen atarian, autopromoziorako erabiliko duela Espainiako Gobernuko presidenteak gauean TVE telebista publikoan egingo dioten elkarrizketa.
2024/04/26 - 09:58
Albiste izango dira: Atzerriko botoen kontaketa, Sanchezen hausnarketa eta MAKUSI, abian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/26 - 00:03
Aragones: ''Batzuek Manos Limpiasen kereila asko bildu ditugu, eta ez dugu amore eman''
Aragonesek gogorarazi duenez, Pedro Sanchezen emazteak bezala, berak ere jaso ditu Manos Limpiasen kereilak, eta horrek ez du ahuldu. "Ni ere biziki maiteminduta nago nire emaztearekin, eta ez dut abandonatzen ultraeskuinak erasotzen duenean", esan du.
2024/04/25 - 23:18
Pedro Sanchezen gutuna, Kataluniako hauteskunde-kanpaina hasieraren protagonista nagusia
Espainiako gobernuburuak herritarrei bidalitako gutunari egindako aipamenak Kataluniako hautagai guztien hitzaldietan izan dira.
2024/04/25 - 14:10
''Filofaxismoaren'' aurrean amore ez emateko eskatu dio Rufianek Sanchezi: ''Adibide txarra litzateke''
Gabriel Rufianek karguari uko ez egiteko eskatu dio Pedro Sanchezi, eta konfiantza-mozio batera aurkeztea erabakitzen badu babestuko lukeela aurreratu du. "Faxismoak sustatutako kausa bati ez diogu inoiz hegorik emango", azpimarratu du.
2024/04/25 - 10:01
Albiste izango dira: Sanchezen erabakia, Gernika Combatants for Peace eta kanpaina hasiera Katalunian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/19 - 21:03
Beste ikerketa-ildo bat ireki dute CNIk Pegasusekin Aragones zelatatzeko izan zuen papera argitzeko
Santiago Garcia Bartzelonako epaileak beste ikerbide bat abiatzea erabaki du, Generalitateko presidentearen ordezkaritza legalak eskatuta. Pieza banandu horretan ikerketak beste hilabete bat (luzagarria) emango du sekretupean.
2024/03/28 - 15:01
Europan "estaturik gabeko nazioen" ahotsa izan nahi dute EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Ara Mesek
Orain Errepublikak izenpean aurkeztuko dira lau indarrak ekaineko bozetan. Duela lau urte formula berarekin egin zuten euskaldunek, katalanek eta galiziarrek, baina oraingoan balearrak batuko zaizkie. Pernando Barrenaren ustez, "ultraeskuinari aurre egiteko" tresna izango da koalizioa.