PSCk irabazi ditu Kataluniako hauteskundeak eta Juntsek ERC aurreratu du
PSCk irabazi ditu igande honetan egin diren Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak. Salvador Illa buru duen alderdiak 42 eserleku izango ditu Parlamentu berrian, botoen % 27,93 lortuta. PSCk 2021ean baino 9 eserleku gehiago lortu ditu.
CAT-Junts izan da bigarrena, 35 eserlekurekin, botoen % 21,64 eskuratuta, eta ERC hirugarrena, 20 eserleku eta botoen % 13,69rekin. CAT-Juntsek 3 eserleku irabazi ditu, eta 13 galdu, berriz, ERCk, kolpe gogorra jasota. Carles Puigdemontek ERCrekin zubiak berregitea eskatu du.
PP laugarren geratu da, 15 eserlekurekin (botoen % 10,95), 12 eserleku gehiago lortu eta Vox aurreratuz. Eskuin muturra bosgarrena izan da, 11 eserleku eskuratuz (botoen % 7,95), 2021ean zituen berdinak. PP azkena izan zen azken hauteskundeetan; igoera nabarmena izan du, beraz.
Comuns Sumar koalizioak 6 eserleku izango ditu (botoen % 5,81), 2 galduz; CUPek 4 (botoen % 4,08), 5 galduz; eta Aliança Catalanak 2 ordezkari eskuratu ditu (botoen % 3,80).
Ciutadansek ez du ordezkaritzarik lortu. 6 ordezkari izan ditu orain arte. Carlos Carrizosa hautagaiak ez du baztertu hauteskundeak errepikatzea, eta Ciutadans berriro aurkeztuko dela adierazi du.
Itun posibleak
Kataluniako Parlamentuak 135 eserleku ditu, eta 68 behar dira gehiengo osoa izateko. Hauteskunde gaueko emaitzekin, bloke independentista gehiengo osotik urrun geratu da, CAT-Juntsen 35ak, ERCren 20ak eta CUPen 4ak batuta 59 ordezkari batuko lituzketelako.
Ezkerreko blokea, baina, gehiengo osora iritsiko litzateke, PSCren 42, ERCren 20 eta Comuns Sumarren 6 gehituta 68 izango lituzteketako. Gainera, CUPek (4) formula horrekin bat egingo balu, gehiengo osoa aise gaindituko lukete, 72 eserlekura iritsita.
Kaosa Rodaliesen
Rodalies zerbitzuan izan den kaosak markatu du jardunaldia. Gaur goizaldean Montcada Bifurcacioko instalazioetan kobrea lapurtzearen ondorioz, gaintentsioa izan da, eta horrek eragin orokorra izan du Kataluniako aldirietako eta distantzia ertaineko trenbide-zerbitzuan. Hori dela eta, Juntsek eta ERCk hauteslekuetan bozkatzeko ordutegia luzatzeko eskatu dute, baina ez da horrelakorik izan.
Parte hartzea % 57,96koa izan da, beraz sei puntu egin du gora 2021eko hauteskundeetatik, orduan % 51,29koa izan baitzen. Baina, azken ordura arte itxoin dute askok eta askok bozkatzera joateko. Izan ere, 18:00etan parte-hartzea aurreko hauteskundeen oso antzekoa zen % 46,8koa, 2021ean baino 0,19 puntu handiagoa.
Hauteskunde eguna, zenbakitan
5.754.840 pertsona, ia 6 milioi herritar, zeuden deituta Kataluniako Parlamentuko diputatuak hautatzeko, eta horiek, ondorengo asteetan, Kataluniako XIV. legegintzaldian, Generalitateko presidentea aukeratuko dute.
135 eserleku zuden jokoan: 85 Bartzelonan, 18 Tarragonan, 17 Gironan eta 15 Lleidan.
8.940 mahai izan dira 2.695 hauteslekuetan.
7.300 polizia-agentek (4.300 mosso eta 3.000 tokiko agente) zaindu dute herritarrek botoa "askatasunez" eta "segurtasunez" eman ahal izatea, hauteskundeen "garapen normala" eta hauteskunde-prozesuari lotutako "zibersegurtasuna".
2021eko hauteskundeetan baino 130.000 pertsona gehiagok izan dute maiatzaren 12an botoa emateko eskubidea. Gainera, 243.003 gaztek lehen aldiz bozkatu ahal izan dute, Kataluniako Parlamenturako azken hauteskundeetatik hona egin direlako adinez nagusi.
106.031 pertsonak eman dute botoa postaz (erroldaren % 1,95). Atzerrian bizi diren 300.000 herritarrei dagokienez, 24.233k baliatu dute botoa emateko eskubidea, hau da, atzerrian bizi diren katalanen % 8,23k.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.