PSC ere ERCri begira jarri da, eta Illaren inbestidura ahalbidetzeko eskatu dio
PSC, Junts bezalaxe, ERCri begira jarri da, eta Salvador Illaren inbestidura ahalbidetzeko eskatu dio, hauteskundeen irabazlea izan delako eta independentismoak galdutako pisuarekin herritarrek aldaketa bat eskatu dutela iritzi diolako.
Nuria Parlonek (PSC) prentsaurrekoa eman du hauteskundeen emaitzaren balorazioa egiteko eta Salvador Illa hautagaiaren inbestidura ahalbidetuko lukeen babesen bila arituko den negoziazio batzordea osatu dutela iragartzeko.
Horren harira, jakinarazi du sozialistak alderdi guztiekin hitz egiteko prest daudela, "gorrotoa sustatzen dutenekin izan ezik", Voxi eta Aliança Catalanari erreferentzia eginez.
PSC ERCri zuzendu zaio Illaren Gobernu bat osatzea ahalbidetu dezala eskatzeko, nahiz eta oposiziotik egin, eta gogorarazi dio PSCk ERCri babesa eman izan diola oposiziotik, aurrekontuen onarpenean, besteak beste.
Carles Puigdemont Juntsen hautagaiak inbestidurara aurkezteko duen asmoaz ere galdetu diote Parloni agerraldian, eta erantzun du PSCk ez duela erraztuko, nahiz eta berekin hitz egiteko prest egon legegintzaldiak aurrera egin dezan.
PSCk irabazi zituen igande honetan egin diren Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak. Salvador Illa buru duen alderdiak 42 eserleku izango ditu Parlamentu berrian, botoen % 27,93 lortuta.
CAT-Junts izan zen bigarrena, 35 eserlekurekin, botoen % 21,64 eskuratuta, eta ERC hirugarrena, 20 eserleku eta botoen % 13,69rekin. CAT-Juntsek 3 eserleku irabazi ditu, eta 13 galdu, berriz, ERCk, kolpe gogorra jasota.
PP laugarren geratu zen, 15 eserlekurekin (botoen % 10,95), 12 eserleku gehiago lortu eta Vox aurreratuz. Eskuin muturra bosgarrena izan da, 11 eserleku eskuratuz (botoen % 7,95), 2021ean zituen berdinak.
Comuns Sumar koalizioak 6 eserleku izango ditu (botoen % 5,81), 2 galduz; CUPek 4 (botoen % 4,08), 5 galduz; eta Aliança Catalanak 2 ordezkari eskuratu ditu (botoen % 3,80).
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.