Ereaga hondartza
2018/10/02 - 22:56
3,5 milioi pertsona izan dira Bizkaiko hondartzetan aurtengo udan
Bukatu da ofizialki hondartzetara joateko garaia. Orain balantzea egiteko unea da. Bizkaiko datuak eman dituzte, eta udan hiru milioi eta erdi pertsona hurbildu dira Bizkaiko hondartzetara.
2018/09/07 - 21:08
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.
2018/08/07 - 16:25
Tenperaturak normaltasunera itzuli dira, atzoko bero ikaragarriaren ostean
Gutxi gorabehera 12 ºC inguru gutxiago egin ditu gaur. Iruñean tenperaturak jaitsi dira, baina 31ºra iritsi dira. 15:00etatik aurrera abisu horia ezarri dute Nafarroan, ekaitzengatik.
2018/08/04 - 16:08
Ereaga hondartza da orain arte Bizkaian bisitari gehien jaso dituena
Arrietara-Atxabiribil Sopelan, Arena Zierbenan, Laga Ibarrangelun, Arrigorri Ondarroan eta Bakiokoan ere 100.000 lagunetik gora ibili dira.
2018/08/04 - 12:56
Bizkaiko hondartzetara joan diren bisitarien kopuruak % 26 egin du gora aurten
Denboraldiaren lehenengo bi hilabeteetan 17 eguzki-egun izan dira eta milioi bat eta erdi pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara.
2018/05/08 - 18:45
Getxoko bi hondartzak eta Uribarri Ganboako beste hiruk bandera urdina lortu dute
Kalitate ziurtagiri horrek inguruaren garbitasuna eta eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hartzen ditu kontuan.
2018/02/07 - 12:29
Elurrik ez da agertu Ereagako hondartzan, dena prest izan arren
Bestalde, Bilbon esaterako, 200 tona gatz pilatu dituzte goiko auzoetan banatzeko, eta etxetik ez irtetea aholkatu dute.
2017/09/15 - 21:09
Getxo eta Armintzako hondartzetako urak, berriro garbi; Eakoak ez oraindik
Eako hondartzan, ura berriro aztertuko dute datozen 72 orduetan. Osasun Sailaren hitzetan, uren kalitatean aldaketak denboraldi guztietan gertatzen dira, eta ez dira “salbuespen” bat.
2017/09/09 - 20:48
2016an Mediterraneo itsasoan 5.000 errefuxiatu hil zirela salatu dute
Bizi hobe baten bila etxeak uzten dituzten pertsona askok itsasoan murgildu eta bizitza jokoan jartzen dutela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.
2017/09/09 - 17:46
Milaka errefuxiaturen heriotza irudikatu dute Ereagako hondartzan
Espainiak irailaren 26a bitartean 17.337 errefuxiatu hertuko zituela esan zuen, baina oraindik 15.357 iristeko daude. Ongi Etorri Errefuxiatuak lanean jarraituko du.
2016/09/10 - 22:02
Errefuxiatuek bizi duten drama islatu dute Ereaga hondartzan
Ehun bat lagunek barrenak astintzeko moduko ikuskizuna egin dute.
2016/08/05 - 13:55
% 7 jaitsi da Bizkaiko hondartzetara hurbildu direnen kopurua
Eguraldi txarri egotzi diote jaitsiera. Arriatera-Atxabiribil, Arena, Ereaga eta Laga dira jende gehien erakarri dituztenak.
2016/07/08 - 20:54
Ereaga eta Arrigunagako hondartzek bandera urdina jaso dute
Ereagako hondartzak bederatzigarren urtez jaso du bandera urdina, Arrigunagakoak, berriz, zazpigarrenez.
2016/05/05 - 15:27
Uribarri Ganboako hareatzek bandera urdina lortu dute lehenbizikoz
Araba bandera urdinen zerrendan izango da aurten, lehenengo aldiz. Bizkaiko hondartzetan hiru bandera izango dira eta Gipuzkoakoetan aldiz, ez da banderarik izango.
2016/02/10 - 13:18
Hasi dituzte Ereagako hondartzan garbiketa eta konponketa lanak
Langileak hasi dira Ereaga hondartza garbitzen. Hondartza inguruko hiri-altzariak eta lokalak konpontzeko lanak ere hasi dituzte.
2015/11/27 - 17:52
500 kilo olagarro hilda agertu dira Ereagako hondartzan
Adituek azaldu dutenez, azken orduetako eurien ondorioz itsasadarrean ur geza ugari sartu delako hil dira olagarroak.
2015/07/12 - 17:54
Milaka lagun 'bustita', esklerosi anizkoitza dutenei babesa emateko
Gaur egun, gaixotasun horrek 2.200 laguni eragiten die Euskal Autonomia Erkidegoan.
2014/12/04 - 17:42
Ereagako hondartzan gizona salbatu zuen herritar adindua omendu dute
Joseba Larrañaga heroia da getxotarrentzat. Udalak omenaldia egin dio 80 urte dituen arren Ereagako hondartzan itotzear zen gizon bat salbatzeagatik. Entzun nola oroitzen duen gertakaria.
2013/05/24 - 17:37
Bizkaiko lau hondartzak eta Zumaiako portuak Bandera Urdina lortu dute
Euskal Herriko udalerri gehienek ez dute ziurtagiri hori lortzeko eskaririk aurkezten, eta aurten hautagaitza aurkeztu duten guztiek jaso dute.