Ereaga eta Arrigunagako hondartzek bandera urdina jaso dute
Bandera urdina ostiral honetan, uztailaren 8an, jarri dute Getxoko Ereaga eta Arrigunagako hondartzetan, Getxoko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Euskal Autonomia Erkidegoan soilik Getxoko bi hondartza horiek dute, Eakoarekin batera, bereizgarri hori.
Imanol Landa Getxoko alkateak eta Jose Luis Landa inguruneko zinegotziak jaso dute gaur goizean bandera urdina Ereagan.
Jose Luis Landak azaldu duenez, bandera eskuratzeak uraren eta hondartzako inguruaren kalitatea egiaztatzeaz gain, Getxoko Udalak “Ingurunearekin, sentsibilizazioarekin eta inguruneko heziketarekin duen konpromisoa ere uzten du agerian”.
Bandera urdinak hondartzaren egoera egokia dela adierazten du. Era berean, uraren kalitatea ona dela eta bertako zerbitzuak egokiak direla adierazten du.
Halaber, Ereagako hondartzak bederatzigarren urtez jaso du bandera urdina, Arrigunagakoak, berriz, zazpigarrenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak