Bizkaiko hondartzetara joan diren bisitarien kopuruak % 26 egin du gora aurten
Bizkaiko hondartzera joan diren bisitarien kopuruak % 26 egin du gora denboraldiaren lehen bi hilabeteetan, baldintza meteorologikoak gorabehera. Ekainean eta uztailean 1.492.385 pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara; 2017an, berriz, 1.177.178 pertsona joan ziren hilabete horietan.
Pertsona gehienak (1.029.276) uztailean joan dira hondartzetara. Bisitari gehien (ehun mila baino gehiago) honako hondartza hauetan izan dira: Ereaga (162.810), Arrietara-Atxabiribil (142.203), La Arena (134.819), Laga (127.427), Arrigorri (114.311) eta Bakio (102.000).
2017ko ekaineko eta uztaileko datuekin alderatuta, eguraldia aldakorra izan dela ondorioztatu dute, iaz bezala; hala ere, aurten giro-tenperatura gradu batzuk altuagoa izan da. Aurten 17 eguzki-egun, 24 egun hodeitsu eta lau euritsu izan dira, eta 16 egunetan eguraldia aldakorra izan da; iaz, berriz, 20 eguzki-egun, 22 egun hodeitsu eta bederatzi egun euritsu, eta eguraldi aldakorra hamar egunetan.
Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzuak 4.096 lagun artatu ditu, gehienak (2.091) zauriengatik edo xabiroien ziztadengatik. 266 lagun intsektuen ziztadengatik artatu eta 88 uretan erreskatatu dituzte. Zerbitzuak artatu dituen pertsona guztien artean, 4.019 laguni alta eman diete sorosleen postuan lehen arreta jaso ondoren, eta beste 77 osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte.
Garbiketari dagokionez, denboraldiaren lehenengo bi hilabeteetan, hondakinen bilketaz arduratzen den foru zerbitzuak 196.850 kilo zabor bildu ditu uztailaren 15era arte. Haietatik 72.229 kilo paperontzi eta edukiontzi berdeetan utzitako zaborrak dira, eta 8.600 edukiontzi eta paperontzi horietan. Gainerako 116.021 kiloak mareak hondartzan utzitakoak dira.
Azkenik, hondartzainen foru zerbitzuak 773 gorabeheratan esku hartu du ekainean eta uztailean, 2017an baino apur bat gehiago (766). Foru zerbitzu horretan 108 erreklamazio aurkeztu dira, iaz baino gehiago (70).
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.