Erlijioa
2017/11/15 - 15:28
Kalean errezatzea erabaki dute musulmanek Frantziako mezkitak ixteagatik
Erlijio askatasuna aldarrikatzen du musulman komunitateak. Protesta sinboliko honek laikotasuna eta kultu askatasunaren arteko eztabaida berpiztu du.
2017/11/10 - 16:57
Alaitzako elizako margoen azalpena aurkitu nahi dute adituek
Alaitzako elizako margo misteriotsuei azalpena aurkitu nahi diete adituek. Horreterako bilera egingo dute gaur. XIV. mendekoak dira eta ez dira ohikoak, horrelakoak ez daude elizetan.
2017/11/06 - 15:40
26 lagun hil dira eliza batean tirokatuta
Texas-en 26 urteko militar ohi bat elizara sartu eta errifle erdiautomatiko batez tiroka hasi da. Ondoren bere buruaz beste egin du. Estatu horretako historian izandako hilketarik handiena omen da
2017/11/06 - 10:03
26 hildako Texaseko eliza baten barruan egindako sarraskian
Texaseko gobernadoreak esan du, tiroketa First Baptist Church izeneko erlijio-zentroan izan dela, Sutherland Springsen, eta 'estatuan inoiz izan den sarraskirik latzena izan da'.
2017/11/06 - 07:50
26 hildako Texaseko eliza baten barruan egindako sarraski batean
Antza denez, 26 urteko gazte bat elizan sartu da, elizkizuna egiten ari zirenean, eta fededunen aurka tiro egin du.
2017/10/30 - 16:08
Duela 500 urte Luterok erreforma protestanteari hasiera eman zion
Europa osoa astintu zuen eta Eliza Katolikoaren zatiketa eragin zuen; horren atzetik, berriz, kontrarreforma. Euskal Herrian protestantismoa sartu zen iparraldetik; hegoaldetik, kontrarreforma.
2017/09/18 - 21:59
Rohingyak: eskubiderik eta lurrik gabeko musulmanak
Myanmarren bizi dira, baina Gobernuak ez die hiritartasuna aitortzen, Bangladeshetik iritsitako legez kanpoko immigranteak direla esaten du eta oinarrizko eskubideak ukatzen dizkie.
2017/09/05 - 13:50
Kataluniako atentaduen ondoren galdera asko sortu dira Islamarekiko.
Musulmanen konrako jarrera sortu edo areagotu dute gurean ere Kataluniako atentaduek? Zalantzarik ez dute musulmanek, diskriminazioa egunero jasan behar dutela. Erradikalizazioa non non dago?
2017/08/30 - 20:50
Ia 2 milioi musulman baino gehiagok Mekarako erromesaldia hasi dute
Mundu osoko 2 milioi musulman baino gehiagok Meka hiri santurako erromesaldia abiatu dute. Aurten, Iraneko fededunek erromesaldia egiteko aukera izan dute zigorra bete ondoren.
2017/08/24 - 22:41
Erlijioen arteko ekitaldia egin dute biktimak omentzeko
Sentsibilitate guztiak, erlijiosoak, laikoak eta ateoak elkartu dira Bartzelonako Itsas Museoan Bartzelonako eta Cambrilseko biktimak omentzeko. Aniztasuna aldarrikatu dute elkarbizitza eredu gisara.
2017/08/24 - 17:17
Emakume musulmanen kolektibo batek elkarretaratzea deitu du Bilbon
“Emakume Musulman Independenteak” kolektiboak “Izuaren, gorrotoaren eta gerren aurka, ez gure izenean” kontzentraziora deitu ditu herritar guztiak.
2017/08/21 - 22:58
''Komunitate musulmana terrorismoaren aurka'' lelopean kalera atera dira
Ehunka lagun bildu dira Katalunia plazan Bartzelonako elkarte musulmanek deituta. Beste behin ere argi utzi nahi dute eurek musulmanak direla eta ez hiltzaileak. Larunbatean berriro aterako dira.
2017/08/21 - 16:13
Asko dira hasieratik euren gaitzespena argi eta garbi utzi duten musulmanak
Atentatua gertatu bezain pronto, komunitate musulmanak hainbat elkarretaratze egin ditu Bartzelonan, Cambrilsen eta estatuko beste leku askotan, Tuteran adibidez.
2017/08/11 - 11:33
Molotov koktelak, Baionako meskitaren kontra
Erasoa astelehen goizaldean jazo zen, eta kalte materialak egin zituen eraikinaren atzealdean. Ez zen inor zauritu.
2017/08/07 - 11:03
Gutxienez 12 lagun hil dira Nigerian, eliza baten aurkako erasoan
Gutxienez 18 zauritu daude gainera, horietako batzuk larri. Lekuko baten arabera, 15 hildako baino gehiago egon litezke. Poliziaren iritziz, Boko Haram taldea ez da atentatuaren egilea.
2017/07/27 - 17:19
Tutoretzapeko gazteen manipulazio islamista saihesteko programa, martxan
Gipuzkoako Aldundiaren eta Ertzaintzaren arteko lana da "Elkarbizitza helburu" proiektua eta aldundiaren zaintzapeko pisuetan bizi diren gazteei mezu erradikalei aurre egiteko tresnak emango dizkio.
2017/07/03 - 11:37
Zortzi zauritu Avignonen, meskita batetik gertu izandako tiroketa batean
Antza, bi kaputxadun auto batetik jaitsi eta tiroka hasi dira; eskuko arma bat eta errifle bat zuten. Polizia-agenteak haien bila ari dira.
2017/07/03 - 09:59
Zortzi pertsona zauritu dira tiroketa batean Avignongo meskitaren ondoan
Antza denez, bi kaputxadun auto batetik jaitsi eta tiroka hasi dira, eskuko arma bat eta errifle bat zutela. Polizia haien bila ari da.
2017/06/30 - 08:53
Meskita baten aurrean zeuden hainbat pertsona harrapatzen saiatu da Parisen
'Le Parisien'en arabera, Bataclan aretoan eta Eliseoko Zelaietan izandako erasoengatik mendekua egin nahi zuen erasotzaileak. Ez da zauriturik egon.
2017/06/25 - 15:55
Ramadana amaituta, Eid jaiaren hasiera ospatu dute musulmanek
Meskitak goraino egon dira sendiartean egoteko ospakizunaren hasierako egunean.