Zortzi pertsona zauritu dira tiroketa batean Avignongo meskitaren ondoan
Gutxienez zortzi pertsona zauritu dira, tartean neskato bat ere, bi gizonek meskita batetik gertu bart egindako tiroketa batean, Avignonen (Frantziako hego ekialdean), Fiskaltzak gaur, astelehena, jakinarazi duenez. Momentuz, baztertu dute atentatu terroristaren hipotesia.
Polizia tiro egin dutenen bila ari da oraindik, gutxienez ehizarako errifle batekin xederik bereizi gabe tiro egin ostean ihes egin baitute. Tiroketa meskita baten ondoan izan da, baina, Laure Chabaud fiskalaren ordezkoak esan duenez, "ez zen helburua", Le Dauphine egunkariak argitaratu duenez.
Tiroketa 22:30ean izan da (20:30 GMT), Grange d'Orel auzoko meskitatik hurbil.
Lehen zantzuen arabera, baliteke kontu garbitzea izatea, LCIk katearen esanetan.
Ikertzaileek uste dutenez, hainbat gazte elkar borrokatu ziren eta, bat-batean, meskitaren ingururaino heldu ziren, hain zuzen, tiroketa gertatu den lekura.
La Provencek aipatutako lekukoen hitzetan, bi kaputxadun Renault Clio batetik jaitsi eta tiro egiten hasi dira, eskuko arma bat eta errifle bat zeramatzatela.
Horrezkero, ihes egin dute, eta Polizia topatzeko operatiboa abiarazi du, Montpellierreko Epaitegietako Poliziak gidatutako ikerketaren baitan.
Zure interesekoa izan daiteke
Erlojuaren aurka bila ari dira Venezuelan, lurrikarak izan ostean bizirik egon daitezkeenak erreskatatzeko
Nazioarteko lehen laguntza-taldeak eta baliabide logistikoak iristen eta zabaltzen hasi dira. Bitartean, hildakoen eta zaurituen kopuruak gora egiten jarraitzen du etengabe: azken datuen arabera, 1.000 inguru dira hildakoak eta 3.360 zauritu baino gehiago.
Israelek eta Libanok bake akordioa lortu dute Estatu Batuen bitartekaritzarekin
Benjamin Netanyahuk iragarri duenez, Washingtonen lortutako akordioaren ostean, Libano hegoaldean dauden indar israeldarrak bi eremutatik erretiratuko dira. Hezbollah-ek, bere aldetik, ez du akordioa onartu.
Bi euskal herritar desagertuta jarraitzen dute Venezuelako lurrikaren ostean
Zehazki, emakume donostiar bat eta gizon bilbotar bat dira. Orduak igaro ahala, senideek eta hurbilekoek badakite bizirik aurkitzeko aukerak murriztu egiten direla, baina onik topatzeko itxaropenari eusten diote. Bestalde, atzo baieztatu zen Alazne Solabarrieta euskal jatorriko emakumearen heriotza.
Emakume batek hondakinen artean izan du umea Venezuelan
Emakumea erreskatatzen ari zirenean hasi zen erditzen, kaosaren eta hondamendiaren erdian. Erreskate-taldeen lanari esker, ama eta jaioberria bizirik atera zituzten. Gertakari horrek itxaropena piztu du, tragediaren kontrapuntua baita; erreskate-taldeak erlojuaren aurka ari dira lanean, lurrikarak izan ostean hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonak bizirik erreskatatzeko.
Bi lurrikara gogorrek Venezuela astindu dute eta, gutxienez, 235 hildako eta 4.300 zauritu utzi dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, eta nazioarteari laguntza eskatu diote. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Honela jazo dira Venezuelako lurrikarak: bi seismo, minutu bat baino gutxiagoan
Dardara indartsu horiek 280 eraikin ingururi eragin diete, batez ere La Guaira estatuan, eskualde kaltetuena izan baita. Horrez gain, kalte handiak izan dira Caraballedako eta Hondartza Handiko eremuetan. Lurrikara bortitzen ondoren, 30 erreplika izan dira, bereziki La Guaira, Caracas eta Yaracuy estatuak astindu dituztenak.
Mikel Moreno, Caracasen bizi den euskal herritarra: "Eroritako eraikin, zubi eta zuhaitz asko ikusi ditugu"
Mikel La Guairan zegoen lurrikara hasi denean, eta, Agustin, Caracasen. Mikelek etxera itzultzea erabaki du, hiriburura. Ordubetean egiten den ibilbidea osatzeko, ordea, bost ordu behar izan ditu. Ez du ikusitakoa ahaztuko. Erreplikak behin eta berriz nabaritzen dituzte, eta nazioarteko laguntza eskatu dute egoerari aurre egiteko.
Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.