Erlijioa
2024/03/06 - 09:30
Israelek ez du mugatuko Al Aqsako meskitarako sarbidea Ramadanean
Datorren larunbatean abiatuko da Ramadana, eta komunitate musulmanarentzat hilabete sakratua den honetan, Netanyahuren gertuko zenbait ministrok Meskiten Zabaldegia delakoan otoitza debekatzea eskatu zuten.
2024/02/20 - 14:14
Bilboko hilerriak musulmanentzako gune berri bat estreinatu du
Bilboko Udal Hilerrian, 2008az geroztik, musulmanen ehorzketetarako egokitutako partzela bat dago, 80 ehorzketarako lekua duena. Estreinatu berri den lurzatiak 2.160 lurperatze hartzeko ahalmena du.
2024/02/19 - 18:56
Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituaren omenezko hileta-elizkizuna
Begoñako Andre Mariaren Basilikan, Bilbon, azken agurra eman diote Juan Maria Uriarte gotzain emerituari. Uriarte gotzain ordenatu zen lekuan egin dute, beraz, haren aldeko lehen meza, egungo Bilboko gotzaina den Joseba Segurak gidatuta.
2024/01/23 - 21:59
Tentsioa Zestoan gaztetxea hustu eta gazte talde bat protesta egiteko mezan sartu ondoren
Gazte Asanbladaren eta Donostiako Elizbarrutiaren arteko gatazka otsailean hasi zen, talde honek Elizondo etxea hartu zuenean. Elizbarrutiak prozedura judiziala abiatu du gazteak etxetik ateratzeko, apostasia kanpaina eta Elizaren aurkako protestak hasi baitzituzten.
2024/01/22 - 12:05
Ayodhyako tenplu indiarra inauguratu dute, duela 30 urte meskita bat eraitsi ondoren eraikita
Duela 30 urte muturreko indiarrek meskita bota zuten, Indian izandako istilurik larrienetan (2.000 hildakotik gora izan ziren). Hindutva ideologiaren gorakada izaten ari da Indian. Horren arabera, hinduismoa ez den bestelako erlijioak herrialdetik kanporatu behar dira.
2023/12/30 - 16:37
Nikolas Segurola fraide, artzain eta bertsolaria hil da
Azpeitiko Matxinbenta auzoan jaioa, oso gazterik joan zen Arantzazura, eta ia 70 urte egin zituen bertan, baserri lanetan buru-belarri; Arantzazuko artzain-eskolaren sortzaileetako bat izan zen.
2023/12/18 - 20:44
Bikote homosexualak bedeinkatzea onartu du Vatikanoak, baina ezkontzarekin parekatu gabe
Erabaki horrek Frantzisko aita santuaren borondateari jarraitzen dio, eta Kongregazioak 2021eko martxoan argitaratu zuenarekiko jarrera aldaketa dakar. Orduan esan zuen Eliza katolikoak ezin ziela bedeinkaziorik eman sexu bereko pertsonen batasunei.
2023/11/03 - 22:38
Paramahamsa Vishwananda maisu hinduak 2.000 fededun baino gehiago bildu ditu Izurtzako frontoian
Izurtzan 2.000 pertsona baino gehiago bildu dira maisu espiritual hindu bat jasotzeko: Paramahamsa Wiswananda. Alemanian bizi da eta munduan zehar ibiltzen da jendea bedeinkatzen. Yoga, beganismoa eta maitasuna dira horren filosofiaren ardatzak.
2023/08/28 - 22:47
Abayak debekatuko dituzte Frantziako ikastetxe publikoetan, laikotasunaren mesedetan
Ikasturtea hasi baino astebete lehenago, hautsak harrotu ditu erabakiak. Soineko luzea islamari lotuta dagoelakoan, ikastetxe publikoetako ikasleek ezingo dute jantzi hori erabili.
2023/08/28 - 14:12
Frantziak abaya debekatu du eskoletan, erlijio bereizgarri bat delako
Gobernuko bozeramailearen hitzetan, "eskola ez da erlijio proselitismoa egiteko tokia", eta iragarri du aste honetan bilduko dela ikastetxeetako zuzendariekin, zuzentaraua azaltzeko.
2023/08/14 - 14:46
Euskadik pairatzen duen ''sekularizazio erradikala'' deitoratu du Gasteizko Gotzainak
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Carlos Elizaldek azken egunotan sortutako polemika izan du mintzagai. Izan ere, bideo batean Athleticeko jokalariak partidaren aurretik otoitz egiten ikus daitezke. Adierazi duenez, Euskadiren sekularizazioa "pendulu efektu" delakoaren ondorio da.
2023/08/13 - 22:23
Sineskeragatik baino, “tradizioagatik” lotu ohi dira kirola eta erlijioa
Athleticeko jokalariak partiduaren aurretik otoitz egiten ikusi ondoren, harridura nagusi izan da hainbat zaleren artean. Adituen arabera, ez da ezer ezohikoa, eta teologoek diote erlijio arrazoiengatik baino, tradizioagatik egiten dela.
2023/08/13 - 20:13
Irango Gobernuak ateak itxita eta eztabaida publikorik gabe onartu nahi du beloaren lege polemikoa
Proiektua batzorde judizial eta kultural batek aztertu eta bozkatuko du, legea 290 legebiltzarkideen aurrean aurkeztu eta publikoki eztabaidatzea saihesteko. Proiektua "proba gisa" onartu ahal izango da, hiru eta bost urte bitarteko epean.
2023/06/30 - 14:26
Milaka fededun joan dira Mekako Kaabara erromesaldia osatzera
Kaaba Mekako Masyid al-Haram meskitan dago, eta musulmanak bertara joaten dira erromesaldia osatzera. Islamaren leku sakratu garrantzitsuena da eta, erlijioaren arabera, "Haj" eta "Umrah" erromesaldia osatzeko, zazpi bira eman behar zaizkio erlojuaren orratzen kontrako norabidean.
2023/06/29 - 16:36
Erlijio-aniztasuna eta kultu-lekuei buruzko euskal legea aurrerapausotzat ikusten dute erlijio minoritarioek
Euskadin katolikoak ez diren 330enbat otoizleku daude. Erlijio tradizio minoritarioek zailtasunak izan dituzte otoitzerako toki berriak irekitzeko eta onartu den legeak arazo horri erantzun nahi dio.
2023/06/27 - 16:42
Futbolean hijaba jantzita aritu nahi duten jokalarien eskaria Frantziako Estatu Kontseilura heldu da
Azken erabakia hartzeko aste gutxi falta direnean, estatu abokatuaren babesa jaso dute. Bere txostenean dio beloarekin futbolean jokatzea ez dela legearen kontrakoa.
2023/06/05 - 14:45
Milaka pertsona sumendi batera igo dira Indonesian, antzinako erritu erlijioso baten baitan
Milaka fededun sumendi aktibo batera igo dira Indonesian antzinako erritu erlijioso bat egiteko. Urtero biltzen dira arbasoen eta jainko hinduen ohoretan; mota guztietako eskaintzak jaurtitzen dizkiete eta komunitatearentzat oparotasuna eskatzen diete.
2023/06/01 - 21:13
Espainiako Eliza katolikoaren arabera, 728 dira adingabeei bere esparruan egindako sexu-abusuak
Hori ondorioztatzen da Espainiako Gotzainen Batzarrak egindako eta Madrilen jardunaldi batean aurkeztutako 'Para dar luz' txostenetik. Elizak Espainian pederastiari buruz aurkezten duen lehen dokumentua da.
2023/05/24 - 20:46
Inputatu egin dituzte TV3ko Rocioko Ama Birjinari buruzko gag-aren egileak
Akusazioak apirilaren 4an igorritako parodia baten ondorio dira. Bertan, Judit Martin aktoreak, Rocioko Ama Birjina bezala karakterizatua, "200 urte Jainkoak agintzen duen bezala txortan egin ezinik" zeramatzala zioen.
2023/04/21 - 11:10
Euskal Herriko komunitate musulmanak Ramadanaren amaiera ospatu du
Lehen ordutik ari dira ospatzen eurentzat horren berezia den egun hau. Ohiturak dioen moduan, familia eta lagunak elkartu, eta opariak trukatuko dituzte gaur mahai inguruan.