Espainiako Eliza katolikoaren arabera, 728 dira adingabeei bere esparruan egindako sexu-abusuak
Adingabeak babesteko eta abusuak prebenitzeko Eliza katolikoaren bulegoek 728 testigantza jaso dituzte azken hiru urteetan (martxan jarri zirenetik), joan den mendeko 40ko hamarkadatik 2022ko amaierara arte Eliza katolikoaren esparruan adingabeen edo pertsona kalteberen aurka egindako sexu-abusuen inguruan.
Hori ondorioztatzen da Espainiako Gotzainen Biltzarrak egin eta gaur Madrilen aurkeztu duen 'Para dar luz' txostenetik. Elizak Espainian pederastiari buruz aurkezten duen lehen agiria da.
Datuen arabera, zenbatutako 728 kasuetatik 283 elizbarrutietako bulegoetan jaso ziren eta 445 kongregazioetako bulegoetan. Guztira, 927 biktimak aurkeztu dituzte lekukotasunak bulego horietan.
Abusuak egin ziren datari dagokionez, hamarkadaka ordenatuta, dokumentuak erakusten du kasuen % 80 1990 baino lehen gertatu zirela. Zehazki, 1950 baino lehenagoko bi kasu zenbatzen dira: 40 1950 eta 1960 artean; 137 1960 eta 1970 artean; 172 1970 eta 1980 artean; 127 1980 eta 1990 artean; 45 1990 eta 2000 artean; 20 2000 eta 2010 artean; 60 2010 eta 2020 artean, eta 34 kasu 2020tik aurrera.
Sexuari dagokionez, erasotzaileen % 99 baino gehiago gizonezkoak dira (bost emakume akusatu) eta, biktimei dagokienez, gizonak dira gehienak (% 82,6).
Akusatuen % 63,6 hilda daude
Akusatuen erdia baino gehiago (378 guztira) apaizak dira (% 52). Gainera, 208 erlijioso, 92 laiko eta 23 kasutan salatzaileak ez zuen jakin erasotzailearen kargua. Akusatuen % 63,6 hilda daude.
Txostenak zehazten duenaren arabera, abusu gehienek izaera homosexual maskulinoa dute, eta kasuen % 81,89ra iristen dira; abusu heterosexualak, berriz, % 17,69ra baino ez.
Abusuen % 46,9 eskola-eremuan gertatu ziren (ikastetxeak, institutuak, gelak, eskolako jolastokia, gimnasioak); % 15,79 parrokia-eremuan (parrokia, eliza, errektoretza, parrokia-zentroak) eta % 14,57 mintegietan, barnetegietan edo eskolanietan.
Era berean, denbora librearen edo aisialdiaren esparruan gertatutako kasuen % 7,28 (txangoak, kanpaldiak, erromesaldiak) beste eremu batzuetan ere gertatzen dira (% 15,4), hala nola familia-etxeetan, etxe erlijiosoetan edo autoetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.