Erlijioa
2023/03/27 - 22:43
PPren mitinean protagonismo guztia eliza ebanjelistako predikatzaile batek bereganatu zuen asteburuan
Gaur oraindik ere zeresana ematen ari da Alderdi Popularrak asteburuan antolatutako ekitaldia. Latinoen boto bila edo, PPren mitinean protagonismo guztia eliza ebanjelistako predikatzaile batek bereganatu zuen.
2023/03/25 - 15:42
Gero eta kristau gutxiago geratzen dira Iraken
Azken urteotako indarkeriak eta krisi ekonomikoak kristau asko eta asko emigratzera bultzatu dituzte, eta komunitate kristauen sorleku historikoetako bat izandakotik desagertzen ari dira.
2023/03/24 - 06:00
Bilboko gotzainak barkamena eskatuko die gaur Elizak egindako sexu-abusuen biktimei
Joseba Segurak otoitz egingo du Santiago Katedralean 18:00etan, biktimei barkamena eskatzeko. Era horretako lehen ekitaldia izango da Espainiako Estatuan.
2023/03/22 - 15:59
Bateragarriak al dira Ramadana eta eliteko kirola?
Ramadanak milaka kirolari profesionali eragiten die. Batzuek zorrotz betetzen dute, asko, baina, neurriak modu arinagoan jarraitzen dituzte. Zourdine Thiorfutbol jokalariarekin eta Xabier Leibar Bat Basque Teameko mediku ohiarekin hitz egin dugu.
2023/03/11 - 15:38
Zelibatuaren etorkizuna Eliza katolikoaren barruan: Aita Santua eztabaidarako prest agertu da
10 urte beteko dira aurki Jorge Mario Bergoglio Aita Santu izendatu zutenetik. Eliza katolikoan erreforma sakona egiteko helburuarekin hartu zuen kargua. Ordutik, zelibatuaren derrigortasunaz askotan galdetu izan zaio eta, atzo bertan, apaizak ezkondu ahal izatea ez dela kontraesana aitortu zuen.
2023/03/10 - 19:47
Alemaniako Eliza katolikoak bikote homosexualak bedeinkatuko ditu 2026tik aurrera
Gainera, zelibatuaren praktika aztertzearen eta emakumeen sermoien alde egin dute. Dibortzio baten ondoren bide zibiletik ezkondu diren bikote heterosexualen bedeinkazioak ere onartu dituzte.
2023/03/10 - 14:28
Zortzi pertsona hil dira tirokatuta Hanburgoko Jehovaren lekukoen zentro batean
Beste zortzi pertsona zauritu dira, eta horietako lau larri daude. 17 fededunek onik ateratzea lortu dute. Poliziak jakinarazi du erasotzailea Jehovaren Lekukoen kide ohia zela eta bere buruaz beste egin duela.
2023/03/10 - 12:30
Hanburgoko tiroketan hildakoak zortzira igo dira, tartean erasotzailea
Erasoa atzo gauean gertatu zen Hanburgoko Jehovaren Lekukoen tenplu batean. Erasotzailea eraikinean sartu eta une horretan elizkizun batean parte hartzen ari zirenen aurka tiro egin zuen.
2023/03/10 - 08:59
Eraso bat izan da Hamburgoko Jehovaren lekukoen zentro batean
Zazpi pertsona hil dira eta zortzi zauritu Hanburgon, Alemanian, Jehovaren lekukoen zentro batean izandako tiroketa batean. Erasotzailea hildakoen artean legoke, Poliziak helarazitako lehen datuen arabera.
2023/02/07 - 15:51
Atzerritik etorritako artzain askok halal haragiaren aldeko apustua egin dute
Halal ziurtagiria lortzeko teorian animaliei bazka freskoa eman behar zaie eta ahal den libreen mugitu behar dute. Hortaz, ustiapen intentsiboetatik urrun daude.
2023/02/05 - 21:48
Gurpreet Singht Arratiako futbol jokalari gazteak 'patka' turbantea jantzita jokatu ahal izan du
Gaur bai, Gurpreet Arratiako futbol jokalari gazteak futbol partidua turbantea jantzita jokatu ahal izan du, oraingoan epaileak ez baitio trabarik jarri 15 urteko mutikoari. Urduri zegoen igande honetako partiduaren aurretik, baina normaltasunez jokatu ahal izan du.
2023/01/25 - 10:20
Hego Euskal Herria apaizik gabe geratzen ari da
Apaizen kasuan ez bezala, parrokia kopurua ez da hainbeste jaisten, apaiz berak meza bat baino gehiago ematen duelako txandaka, batez ere herri txiki eta eskualdeetan.
2023/01/09 - 09:27
Zatiketa Errusiako Elizan, Ukrainako gerra dela eta
Zatiketa Errusiako Elizan, Ukrainako gerra dela eta. Erretorika erlijiosoa indarra irabaziz joan da udazkenaz geroztik, tropa errusiarrek porrot nabariak jasan zituztenetik.
2022/12/31 - 21:14
Frantzisko aita santua: "Benedikto zintzoa eta adeitsua zen"
Larunbat honetan hil da Benedikto XVI.a aita santu emeritua, eta esker oneko hitzak eskaini dizkio egungo aita santuak. Andoni Calvo EITBko berriemaile berezia, zuzenean, Vatikanotik.
2022/12/28 - 12:45
Benedikto XVI.aren osasun egoera larriaz ohartarazi du Frantzisko aita santuak
"Otoi berezia" eskatu du "isilean Elizari laguntza ematen dion" aita santu emerituarentzat. "Oso gaixo dago", esan du.
2022/12/06 - 18:28
Hildako basurde bat utzi dute Mariturriko meskitaren sarreran
SOS Arrazakeriak ekintza gaitzetsi du, eta gogorarazi du 2016an, eraikina inauguratu baino apur bat lehenago, lokalari odolez eta txerri haragiz eraso ziotela.
2022/12/02 - 15:54
Qatarko mundiala izan da askorentzat mundu arabiarrarekin eta islamarekin izan duen lehen hartu-emana
Herrialde arabiarreko lehen txapelketa da Qatarrekoa eta jauzi kulturala handia da. Erlijioak eta tradizioak pisu izugarria dute herrialdean.
2022/08/15 - 20:11
Iranek ukatu egin du Rushdieren erasotzailearekin inolako loturarik izatea, eta idazlea jo du erantzule bakar
Teherango Gobernuak ziurtatu duenez, idazlea bera 1500 milioi musulmanen "haserrearen jomugan" jarri da, bere testuekin "marra gorriak" gainditu dituelako.
2022/08/15 - 11:41
Bueltan da Begoñako erromeria, Bilbon, bi urteko etenaren ondoren
Bizkaiko udalerri askotatik etorritako milaka fededun biltzea espero da. Lehenengo meza 04:00etan izango da, eta 21:00etan azkena. Joseba Segura Bilboko gotzainak 12:00etako eukaristia zuzenduko du.
2022/08/12 - 22:16
Salman Rushdie, islamiar fundamentalismoa haserretu zuen idazlea
Bere lanetako batek hainbat polemika piztu ditu ideologiei eta erlijioei egindako kritikengatik, eta horregatik heriotza-mehatxuak jaso izan ditu askotan.