Erlijioa
2022/12/31 - 21:14
Frantzisko aita santua: "Benedikto zintzoa eta adeitsua zen"
Larunbat honetan hil da Benedikto XVI.a aita santu emeritua, eta esker oneko hitzak eskaini dizkio egungo aita santuak. Andoni Calvo EITBko berriemaile berezia, zuzenean, Vatikanotik.
2022/12/28 - 12:45
Benedikto XVI.aren osasun egoera larriaz ohartarazi du Frantzisko aita santuak
"Otoi berezia" eskatu du "isilean Elizari laguntza ematen dion" aita santu emerituarentzat. "Oso gaixo dago", esan du.
2022/12/06 - 18:28
Hildako basurde bat utzi dute Mariturriko meskitaren sarreran
SOS Arrazakeriak ekintza gaitzetsi du, eta gogorarazi du 2016an, eraikina inauguratu baino apur bat lehenago, lokalari odolez eta txerri haragiz eraso ziotela.
2022/12/02 - 15:54
Qatarko mundiala izan da askorentzat mundu arabiarrarekin eta islamarekin izan duen lehen hartu-emana
Herrialde arabiarreko lehen txapelketa da Qatarrekoa eta jauzi kulturala handia da. Erlijioak eta tradizioak pisu izugarria dute herrialdean.
2022/08/15 - 20:11
Iranek ukatu egin du Rushdieren erasotzailearekin inolako loturarik izatea, eta idazlea jo du erantzule bakar
Teherango Gobernuak ziurtatu duenez, idazlea bera 1500 milioi musulmanen "haserrearen jomugan" jarri da, bere testuekin "marra gorriak" gainditu dituelako.
2022/08/15 - 11:41
Bueltan da Begoñako erromeria, Bilbon, bi urteko etenaren ondoren
Bizkaiko udalerri askotatik etorritako milaka fededun biltzea espero da. Lehenengo meza 04:00etan izango da, eta 21:00etan azkena. Joseba Segura Bilboko gotzainak 12:00etako eukaristia zuzenduko du.
2022/08/12 - 22:16
Salman Rushdie, islamiar fundamentalismoa haserretu zuen idazlea
Bere lanetako batek hainbat polemika piztu ditu ideologiei eta erlijioei egindako kritikengatik, eta horregatik heriotza-mehatxuak jaso izan ditu askotan.
2022/08/11 - 19:57
14 apaiz ikertzen ari da Bilboko Gotzaindegia ustez sexu abusuak egiteagatik
"Kasu gehiago" egon direla ere ez dauka zalantzarik Joseba Segura Bilboko gotzainak, horietako asko inoiz ez direla argitara aterako ziur agertu bada ere.
2022/08/06 - 12:04
Yihadismoan doktrinatzeagatik eta terrorismoa finantzatzeagatik epaitutako Donostiako imam ohia, absolbituta
Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoaren epaiaren arabera, Fiskaltzaren akusazioak "susmoetan" baino ez daude oinarrituta. Imam ohiak epaiketan esan zuen bere ardurak "kulturarekin bakarrik lotutakoak" zirela.
2022/05/12 - 14:31
Na + eta Geroa Baik erlijioko irakasleen lanpostuak blindatzeko zuzenketa adostu dute
Gainerako talde parlamentarioek aurka bozkatu dute, zuzenketa Hezkuntza arloko legeen aurka doala iritzita. "Ideologikotzat" eta "lardaskeriatzat" jo dute erabakia; izan ere, iraganean, irakastorduak murriztu dituzten irakasleek beren postuak galdu izan dituzte.
2022/04/15 - 22:35
Asteko prozesiorik jendetsuenak egin dituzte Ostiral Santuan
Tradizio handikoak dira ostiraleko prozesioak Euskal Herrian. Bilbo, Iruñea, Hondarribia eta Segurako kasuak, adibidez, baita Balmasedako Pasio Biziduna ere.
2022/04/14 - 22:44
Inoiz baino emakume gehiagok parte hartu dute Segurako Ostegun Santuko prozesioan
Jendetza inguratu da Segurara antzinako tradizioa ikustera. Gipuzkoan Ostegun Santuan ateratzen den prozesio bakarra da.
2022/04/05 - 16:13
Musulmanak lurperatzeko egokituko dituzte Tolosako, Ordiziako eta Elgoibarko hilerriak
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, lursail horiek musulmanen erritua errespetatzeko bete behar duten baldintza nagusia hilobiak ekialdera begira egotea da.
2022/02/07 - 15:48
Monje beneditarrek utzi egingo dute ia 100 urtean zaindu duten Estibalizko santutegia
Hiru monje gelditzen dira, edade handikoak hirurak, eta ezin diete bertan sortzen diren beharrei behar bezala aurre egin. Gasteizko Gotzaindegiak erabakiko du zeinek zainduko duen santutegia aurrerantzean.
2022/02/06 - 23:29
Polemikak izan dira nagusi Munilla Donostiako gotzain izan den 12 urteetan
2010ean Donostiako elizbarrutiko arduradun izendatu zutenetik polemikaren erdigunean egon da, eta, besteak beste, feminismoaren, homosexualitatearen eta masturbazioaren inguruan esandakoek zeresana eman dute. Elizaren barruan ere apaiz eta kristau askok bere egokitasuna ezbaian jarri izan dute.
2022/02/06 - 14:52
Jose Ignazio Munillak Euskal Telebistako lantaldea hartu du, Donostiako elizbarrutia utzi bezperatan
Alakante Orihuelako gotzain kargua hartu aurreko egunetan, Jose Ignazio Munilla gotzainak Artzain Ona katedralean hartu ditu, Euskal Telebistako kamerak. Elkarrizketa luzean, gaurkotasuneko gaiak jorratu ditu, polemikoei muzinik egin gabe. Donostiako gotzain berriaz ere hitz egin du.
2022/02/06 - 12:29
AURRERAPENA | Munilla elkarrizketatu du ETBk, Donostiako elizbarrutia utzi atarian
Donostiako elizbarrutia utzi aurretik, ETBri eskaini dio elkarrizketa Jose Ignacio Munilla gotzainak. Besteak beste, Elizaren errealitateaz eta etorkizunaz, pederastiaz edota Donostiako elizbarrutiko ondasunaren kudeaketaz hitz egin du. Erreportaje osoa, Gaur Egunen, 14:00etan.
2022/02/03 - 19:29
Kultura, politika eta kazetaritzako pertsona ezagunek Pello Zabala agurtu dute Arantzazun
Pello Zabala fraide frantziskotarraren aldeko hileta elizkizuna egin dute gaur arratsaldean Arantzazun. Kultura, politika eta kazetaritzako pertsona ezagunak hurbildu dira hiletara.
2022/02/03 - 13:58
Arratsaldean emango diote azken agurra Pello Zabalari, Arantzazun
Hileta elizkizuna 17:00etan hasiko da.
2022/02/02 - 21:26
Pello Zabala hil da
Pello Zabala fraide frantziskotarra asteazken honetan hil da, covid-19ak lehendik zituen osasun arazoak areagotuta.