Albiste dira
Salman Rushdie
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek ukatu egin du Rushdieren erasotzailearekin inolako loturarik izatea, eta idazlea jo du erantzule bakar

Teherango Gobernuak ziurtatu duenez, idazlea bera 1500 milioi musulmanen "haserrearen jomugan" jarri da, bere testuekin "marra gorriak" gainditu dituelako.
Jomeini aiatolaren erretratua, Salehko Santutegian, Iranen. EFE
Jomeini aiatolaren erretratua, Salehko Santutegian, Iranen. EFE

Irango Gobernuak ziurtatu du ez duela inolako zerikusirik Salman Rushdie idazleak ostiralean New Yorken jasandako erasoarekin, baina bere testuekin "marra gorriak" gainditzea eta islama "iraintzea" leporatu dio.

Naser Kanani Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak agerraldi publiko batean adierazi duenez, Teheranek ez du inolako harremanik erasotzailearekin; Hadi Matar 24 urteko gazte libanoarra, Mehr agentziaren arabera. "Rushdie bera eta bere jarraitzaileak dira erasoaren errudun bakarrak, eta zigorra merezi dutenak", adierazi du.

Kananik Rushdie kritikatu du eta esan du bere idazkiekin bera jarri dela 1.500 milioi musulmanen eta beste erlijio batzuetako jarraitzaileen "haserrearen jomugan", mota guztietako "marra gorriak" zeharkatu dituelako.

Indiar jatorriko idazle britainiarra New Yorkeko ospitale batean dago eta, bere egoera larria den arren, hobera egin du eta igandetik ez du arnasgailurik behar. 

Rushdie Iranen jopuntuan dago,  'The Satanic Verses' (1988) argitaratu ostean, 1989an Ruholá Jomeini aiatolak fatua bat eman zuenetik hura garbitzeko eskatuz, eleberri hori biraotzat hartu baitzuen komunitate musulmaneko zati batek. 

90eko hamarkadaren amaieran, Mohamad Jatamí orduko Irango presidente moderatua fatuatik aldendu zen eta adierazi zuen Gobernuak ez zuela Rushdieren heriotza bultzatzen edo bilatzen.

Hala ere, Irango buruzagi gorenak, Ali Jameneik, fatua berretsi zuen 2017an: "Dekretuak Jomeinik eman zuen bezala jarraitzen du", esan zuen, eta bi urte geroago, fatua "ezeztaezina" dela azpimarratu zuen.

Errepublika Islamikoaren sortzailearen ediktuak indarrean jarraitzen du gaur egun, eta Irango estamentu klerikalari lotutako prentsak ez du zalantzarik izan Rushdieren sastatzea ospatzeko, baina astelehen honetan, bere lehen balorazio ofizialean, Irango Gobernua erasotik aldendu da.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X