Eroski
2016/02/09 - 22:07
Eroskik 161 milioi euro lortu ditu, 11 hipermerkatu salduta
Jabe berria inbertsio talde estatubatuar bat da, eta mantendu egingo dizkio Eroskiri alokairu kontratuak.
2016/01/29 - 14:33
Euskararen erabilera bermatzeko konpromisoa hartu dute 10 denda handik
Jaurlaritzarekin ituna izenpetu dute Carrefour, Inditex edota Mercadona merkataritza kateek. Idatzizko zein ahozko harremanetan euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute.
2016/01/14 - 21:21
Hasi da Eroskiren ekarpenak trukatzeko epea
Trukea onartzen dutenek inbertsioaren % 30 galduko dute.
2015/12/01 - 23:41
Urtebeteko espetxealdia, supermerkatu bateko langilea jipoitzeagatik
Langileak lapurretan harrapatu zuen emakumea, eta honek bultzakada eman zion eta hainbat aldiz jo zuen, ihes egitea lortu arte.
2015/10/15 - 16:43
Desgaitasuna duten pertsonek kudeatutako lehen supermerkatua Azpeitian
10 pertsonak egingo dute lan. Negozio aukera berria da Eroskirentzat, eta lanpostuak sortzeko modua Gureak taldearentzat. Emaitza onak ematen baditu, eredua zabaltzeko asmoa dute
2015/09/08 - 14:50
Familien gastua % 9 jaitsi da Nafarroan eta % 4 EAEn
2014an, euskal familiek diru gehien, % 33 eta % 35 artean, etxebizitza, ura eta energia ordaintzera bideratu zuten. Gastuaren % 1,6 zuzendu zuten hezkuntzara.
2015/06/24 - 21:38
Eroski eta DIA hornitzaileei erosteko orduan elkarlanean arituko dira
Hitzarmena “mugagabea” da eta “epe oso luzera indarrean izateko” bokazioa du. Espainiako merkatuan mota honetako aliantza gehiagorik sinatuko ez duela azpimarratu du Eroskik.
2015/06/05 - 14:30
Ekarpen subordinatuen kaltedunei diru gehiago itzultzea eskatu dute
Kontsumobidek egindako proposamena "premian" dauden pertsonei zuzenduta dago, baina orain finantza-erakundeei dagokie hori onartzea.
2015/05/08 - 16:42
Eroskik 100 milioi inbertituko ditu 2015ean dendak berritzeko
Kooperatibak azaldu duenez, behin bere zorra finantzatu ondoren, denda sarea berregituratzea du helburu.
2015/04/16 - 16:31
Ondo elikatzen gara, baina haragi gehiegi jaten dugu
Eroski Fundazioaren txosten baten arabera, euskal herritarrok haragi asko jaten dugu eta sarri. Arrain gehiago jatea gomendatzen dute adituek. Egunean 10.000 pauso egin behar dira.
2015/02/18 - 21:49
Finantza-ekarpen subordinatuen trukea onartu du Eroskik
Finantza-ekarpen subordinatuen truke boluntario eta unibertsala onartu du asteazken honetan Eroskiren Batzar Nagusiak BECen.
2015/02/18 - 20:36
Finantza-ekarpen subordinatuen trukea onartu du Eroskik
Finantza-ekarpen subordinatuak 12 urteko epemuga izango duten bonu subordinatuen truke aldatzeko aukera izango dute inbertitzaileek. Bonuen epemuga beste bost urtez luzatzeko aukera izango dute.
2015/02/02 - 18:51
Eroskik 22 milioi euro emango ditu ekarpenen 2014ko interesengatik
Aurreikusitako egutegiaren arabera izango dira ordainketak. 2002ko eta 2004ko ekarpenen kasuan, interesak % 3,562koak izango dira, eta % 3,062koak 2007koetan.
2015/01/30 - 13:04
Eroskik 22 milioi euro emango dizkie mendeko ekarpenen inbertitzaileei
Mendeko Finantza Ekarpenen interesei dagokien ordainketa izango da. Otsailaren 2tik aurrera hasiko dira inbertitzaileei dirua ematen.
2015/01/16 - 10:25
Zorra berfinantzatzeko akordioa sinatu dute Eroskik eta bankuek
2.515 milioi euroko zorra atalka banatzen da, akordioak jasotzen duenez. 2019 urterako itzuli beharko du zorra Eroskik.
2014/11/24 - 16:19
Eroskik 40 milioi euro inbertitu ditu Elorrioko logistika zentroan
Hemendik aurrera, dendetarako eskarien harrera, biltegiratze eta prestaketa lanak automatikoak izango dira.
2014/11/24 - 15:23
Eroskik elikadura plataforma automatizatu du
Aitzindaria da Europan, eta, berrikuntza horren ondorioz, Elorrioko plantako jardueraren %50 roboten bidez egingo da.
2014/11/24 - 13:16
Eroskik ez du ekarpenen eskaintza aldatuko, Kontsumobideren ustez
Eroskik bere zorra birfinantzatzen amaitu behar du ekarpenen truke bonoak emateko. Prozesua urtea amaitu baino lehen bukatzea espero du Kontsumobidek.
2014/11/04 - 22:46
Eroskik 160 denda saldu dizkio DIA taldeari
Denda gehienak Madrilen daude; gainerakoak, aldiz, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan.
2014/10/10 - 16:24
Gaixotasunen %40 elikagaiekin erlazionatuta daude
Eroski Fundazioa egiten ari den ikerlan baten ondorioen arabera, euskal gizonen %15 gizena da. Ohiturak aldatu behar dira. Egunean 10.000 pauso eman eta fruta eta barazki gehiago jan, besteak beste.