Kontsumobide
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekarpen subordinatuen kaltedunei diru gehiago itzultzea eskatu dute

Kontsumobidek egindako proposamena "premian" dauden pertsonei zuzenduta dago, baina orain finantza-erakundeei dagokie hori onartzea.
Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendaria. Artxiboko irudia: EiTB
Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendaria. Artxiboko irudia: EiTB

Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuen auzian trukea onartu zuten kaltedunek "berehala" jaso behar duten diru-kopurua handitzea proposatu du Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak. Kontsumobidek egindako proposamena "premian" dauden pertsonei zuzenduta dago, eta finantza-erakundeek aukera hori onartuz gero, kaltedunek "segituan" jaso beharreko kopurua jarritako diruaren % 15etik % 59ra igoko da.

Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendariak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean, eta Kontsumoko Euskal Institutuak Eroskiren eta Fagorren finantza-ekarpen subordinatuen auzian egindako kudeaketa izan du hizpide bertan.

Beren dirua arrisku handiko produktu horietan inbertitu zuten eta jarritako dirua berreskuratu ezin izan duten mila aurreztaile baino gehiagoren kexak jaso ditu Eusko Jaurlaritzak.

Kontsumobideko arduradunak azaldu duenez, haren erakundeak ezin izan du bitartekari lana egin Fagorren finantza-ekarpen subordinatuen auzian enpresa hartzekodunen konkurtso egoeran zegoelako.

Eroskiren kasuan, Kontsumobidek beste proposamen bat aurkeztu du, eta horrek kooperatibaren oniritzia jaso du. Horren arabera, aurreztaileek, produktu horietan inbertitutako 100 euro bakoitzeko, 15 euro jasoko dituzte eskudirutan eta beste 55 euro bonu bidez; 12 urte barru izango dute bonu horiek diruaren truke aldatzeko aukera. Dena den, truke hori onartuz gero, kaltedunek jarritako diruaren % 30i uko egin beharko diote.

Bestalde, Kontsumobidek proposamen bat egin die finantza-ekarpen subordinatuak komertzializatu zituzten finantza-erakundeei. Horren arabera, "premia" egoeran dauden kaltedunek diru gehiago jasoko dute "segituan". Aukera hori baieztatuz gero, hasiera batean aurreikusitakoa baino lau aldiz gehiago jasoko dute kaltedunek orain.

Hala eta guztiz ere, truke horren onuradunak izateko, hainbat baldintza bete beharko dituzte kaltedunek; familia unitatearen baitan, menpeko pertsonak edo gaixoak izan beharko dituzte, edo diru-sarrerarik ez, edo sarrera txikiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X