Eroski
2013/05/11 - 10:56
Inpartziala ez izateagatik Belen Greaves gaitzestea eskatu du PSEk
Bestalde, Kontsumobideko zuzendariak bere burua zuritu du, eta Eroskiren eta Fagorren jarrera defendatzen ez duela argitu du. "Legearen betetzeari buruz besterik ari nintzen", azpimarratu du.
2013/05/03 - 18:57
'Kaltetuak' elkarteak Mondragon Korporazioaren kontrako boikotari eutsiko dio
40.000tik gora kaltetu eta 800 milioi euro daude auzitan Eroskiren eta Fagorren menpeko ekarpenen kasuan. Jaurlaritza eta Kontsumitzaileen Elkargoa ehunka erreklamazio jasotzen ari dira.
2013/04/22 - 14:09
Eroskiren produktuen etiketak zuzenak direla berretsi du Jaurlaritzak
Kontsumobidek egiaztatu egin du Eroski hanburgesetan ez dagoela zaldi haragirik.
2013/03/25 - 15:27
Eroskiko hanburgesak direla eta jarritako salaketa artxibatu dute
Kontsumobidek adierazi duenez, zaldi haragiaren DNA zutela salatu zuten hanburgesen etiketetan ez zen inolako iruzurrik egin eta ez zegoen kontsumitzaileenganako informazio faltarik.
2013/02/28 - 17:36
Kontsumobidek lehentasunezkoen kasuan bitartekaritza egitea nahi dute
Horrekin batera, eskaera egin dio Kontsumoko Euskal Institutuari bezeroei emandako informazioa zehatza eta argia izan zen ala ez eta nahastu ote zituen aztertzeko.
2013/02/25 - 21:59
Eroski eta Fagorren lehentasunezko akzioen auzia Legebiltzarrean dago
Kanpoan protestan ari ziren bitartean, Adicae, Banku eta Aseguru etxeen erabiltzaileen elkarteak, legebiltzarkideei azaldu diete zein den bizi duten egoera.
2013/02/07 - 19:28
Eroskiren hanburgesek ez dute zaldi haragirik, ikerketa baten arabera
Xenotechs laborategi independenteak hanburgesen okela aztertu eta kooperatibaren bertsioa berretsi du.
2013/02/05 - 20:29
Caprabok 400 agintari kaleratu eta soldatak % 20 jaitsi nahi ditu
Eroski jabe den supermerkatuen kateak 400 agintari kaleratzeko asmoa jakinarazi die sindikatuei, eta hitzartutako soldata igoera ez duela aplikatuko ere azaldu die.
2013/01/29 - 21:23
Eroskiko txahalki hanburgesetan zaldi haragia aurkitu dute
Kontsumitzaileen elkarteak iruzurra atzeman du hanburgesetan. Zaldi haragiak ez du ezer txarrik, baina kontua da etiketan gauza bat diola eta haragia bestelakoa dela.
2013/01/29 - 21:03
Eroskik dio bere hanburgesak ez direla arriskutsuak osasunarentzat
Zaldi haragia atzeman du OCUk supermerkatuetako 20 hanburgesetatik bitan, tartean Eroski Basic hanburgesetan.Baliteke behi eta zaldi okela fabrikazioan elkarrekin egon izana, Eroskiren hitzetan.
2013/01/29 - 20:21
Zaldi haragia atzeman dute Eroski markako hanburgesetan
OCU erakundeak salatu duenez, etiketan ez da haragiaren jatorriaren gaineko informaziorik ageri.
2012/10/11 - 21:10
Eroskik Capraboren % 100a erosi du
Caprabok 350 supermerkatuko sare bat dauka Katalunian, Madrilen eta Nafarroan. Caprabok bertako produktuak saltzeko apustu enpresariala bultzatuko duela supermerkatuak dituen eskualdeetan
2012/02/07 - 14:46
Argaltzeko dietak eskaintzen dituzten webguneak 'ez dira fidagarriak'
Eroski Consumer aldizkariak egindako ikerketa baten arabera, sasi-dietak eskaintzen dituzte aztertu dituzten Interneteko atari gehienek eta dietak ez zaizkiola bezeroari egokitzen.