OCUren ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaldi haragia atzeman dute Eroski markako hanburgesetan

OCU erakundeak salatu duenez, etiketan ez da haragiaren jatorriaren gaineko informaziorik ageri.
Iragarkia
Ezagutarazitako ikerketaren haritik, hanburgesen inguruan aritu gara 'Akabo Bakea!'n.
18:00 - 20:00
Eroskiko txahalki hanburgesetan zaldi haragia aurkitu dute

OCUk zaldi haragia atzeman du Eroski markako hanburgesa mota batean. Elkarte horretatik salatu dutenez, etiketan ez da haragiaren jatorriaren gaineko informaziorik ageri. Hori dela eta, ikerketa agintzeko eskatu die eskumena duten administrazioei.

OCUren arabera, hanburgesa horiek ez dira osasunarentzat kaltegarriak, baina erakundeak iruzurra salatu du, behiaren okela erosten duelakoan zaldiarena erosten baitu kontsumitzaileak; izan ere, etiketan ez da haragiaren jatorriaren gaineko informaziorik ageri.

Hogei hanburgesa fresko inguru aztertu ditu OCUk, eta, horren arabera, hanburgesen kalitatea txarra da eta prezioa altua.

Erakunde horretako kideak arduratuta agertu dira etiketetan gardentasun falta nabaritu dutelako, eta, araudiaren arabera, etiketan haragiaren kantitatea ehunekotan adierazi behar dela nabarmendu dute.

Gai horren harira, OCU erakundeak azalpenak eskatu dizkie AESAN agentziari, Espainiako Nekazaritza Ministerioari, eta autonomia erkidegoei, eta ikerketa agintzeko eskatu die.

Erakundeak beste bi eskari egin ditu: ardurak zehazteko eta araua hautsi dutenei isunak jartzeko.

OCUren arabera, kontsumitzaileak zer erosten duen jakin behar du, benetan nahi duena erosten ari den jakin ahal izateko.

Eroskik dio bere hanburgesak ez direla arriskutsuak osasunarentzat

Bere hanburgesak osasunerako arriskutsuak ez direla ziurtatu du astearte honetan Eroskik, eta 'fabrikazio prozesuan elkarrekin kontaktuan egon izana'' izan daiteke hanburgesetan zaldi haragia atzematearen arrazoia.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X