Eroski Consumerren ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argaltzeko dietak eskaintzen dituzten webguneak 'ez dira fidagarriak'

Eroski Consumer aldizkariak egindako ikerketa baten arabera, sasi-dietak eskaintzen dituzte aztertu dituzten Interneteko atari gehienek eta dietak ez zaizkiola bezeroari egokitzen.

"Eroski Consumer" aldizkariak Interneteko 10 webgunek argaltzeko eskainitako dietak aztertu ditu, ikerketaren arabera, "ez dira ziurrak ezta fidagarriak ere".

Asmatutako lau pertsonen ezaugarriak eman zizkieten webgune horei urriaren eta azaroaren artean. Emandako bi profil, emakumezkoenak ziren, loditasuna zuten biak eta idorreria pairatzen zutela adierazi zieten, horrez gain, horietako batek diabetesa zuela azaldu zieten. Eta ondoren, pisu osasuntsua zuten emakume eta gizon baten kasua aurkeztu zieten, horietako batek tentsioa altu xamar zuen eta tomateari alergia, baina bestelako arazorik ez zuen.

Asmatutako lau pertsona horien profilekin dietak eskatu zituzten joan den urrian eta azaroan dietadukan.es, dietasnet.com, aleadiets.es, dietasonline.com, dietamedica.es, dietaon.com, sanita-online.com, lediet.es, centrodenutricionydietetica.com eta dietikus.com webguneetan.

Guztira, Interneteko atari horietan eskainitako 38 dieta online aztertu ditu Eroski Consumerrek (gehienetan argaltzeko menuak eskuratzeko ordaindu egin behar da) eta ikerketaren arabera, "pisua galtzeko Internetera jotzea ez da fidagarria, hainbat motibogatik".

10 webguneetatik 3tan, sasi-dietak eskaintzen dira, gehienetan jarritako menuek ez dute Eroski Consumerren azterketa dietetikoa gainditzen.

Aztertutako online dieten % 80 ez daudela bezeroen beharrei eta egoerari egokituta salatu dute.

Eta laurden bat bakarrik egokitu da ongi, elikagaietara, kopuruetara, mengua prestatzeko erara eta bezeroaren osasun egoerara.

 

"Eroski Consumer" aldizkariak Interneteko 10 webgunek argaltzeko eskainitako dietak aztertu ditu, ikerketaren arabera, "ez dira ziurrak ezta fidagarriak ere". Asmatutako lau pertsonen ezaugarriak eman zizkieten webgune horei urriaren eta azaroaren artean. Emandako bi profil, emakumezkoenak ziren, loditasuna zuten biak eta idorreria pairatzen zutela adierazi zieten, horrez gain, horietako batek diabetesa zuela azaldu zieten. Eta ondoren, pisu osasuntsua zuten emakume eta gizon baten kasua aurkeztu zieten, horietako batek tentsioa altu xamar zuen eta tomateari alergia, baina bestelako arazorik ez zuen. Asmatutako lau pertsona horien profilekin dietak eskatu zituzten joan den urrian eta azaroan dietadukan.es, dietasnet.com, aleadiets.es, dietasonline.com, dietamedica.es, dietaon.com, sanita-online.com, lediet.es, centrodenutricionydietetica.com eta dietikus.com webguneetan. Guztira, Interneteko atari horietan eskainitako 38 dieta online aztertu ditu Eroski Consumerrek (gehienetan argaltzeko menuak eskuratzeko ordaindu egin behar da) eta ikerketaren arabera, "pisua galtzeko Internetera jotzea ez da fidagarria, hainbat motibogatik". 10 webguneetatik 3tan, sasi-dietak eskaintzen dira, gehienetan jarritako menuek ez dute Eroski Consumerren azterketa dietetikoa gainditzen. Aztertutako online dieten % 80 ez daudela bezeroen beharrei eta egoerari egokituta salatu dute. Eta laurden bat bakarrik egokitu da ongi, elikagaietara, kopuruetara, mengua prestatzeko erara eta bezeroaren osasun egoerara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X