Errefuxiatuak
2022/05/31 - 14:49
Bilbon bizi den okin errusiar batek Ukrainako bi errefuxiatu hartu ditu ofizioa erakusteko
"Nik ezin dut ezer politikorik egin, ogia egiten dudalako, baina nire mailan beste pertsona bati lagundu ahal badiot, nik egingo dut", adierazi du Anna Timofeevak.
2022/05/25 - 18:50
Greziako kanpalekuetatik gaixo dauden haurrak ekartzeko korridore humanitarioak zabaltzea eskatu dute
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz erakundeek salatu dute Europan ez zaie tratu bera ematen Greziako errefuxiatu-esparruetan dauden errefuxiatu siriar, afganistandar edo irakiarrei, eta Ukrainatik datozen errefuxiatuei.
2022/05/23 - 12:44
Munduan 100 milioitik gora dira dagoeneko euren etxea halabeharrez utzi behar izan duten pertsonak
Errefuxiatuentzako NBEren Agentziaren (ACNUR) datuek atzerrian errefuxiatu eta asiloa eskatuta dutenak biltzen dituzte, baita beren herrialdeen barruan desplazatuta dauden 53,2 milioi lagunak ere. ACNUR-en arabera, "inoiz hautsi behar ez zen marka da".
2022/05/05 - 17:34
250 haur hil eta 300 baino gehiago zauritu dituzte Ukrainako gerra piztu zenetik, UNICEFen arabera
NBEren agentziak ohartarazi duenez, baina, "litekeena da zenbaki errealak askoz puztuago egotea". Halaber, Ukrainako umeen bi heren desplazatuta edo beste herrialde batean errefuxiatu gisa daudela jakinarazi du.
2022/05/04 - 16:33
Ihes egin nahian dabiltza milaka ukrainar egunero, baina zaila egiten zaie korridore humanitarioen faltagatik
ACNURen arabera 5,6 milioi ukrainarrek atzerrira joan behar izan dute. Baina handiagoa da oraindik herrialde barruan mugitu behar izan dutenak, zazpi milioi eta erdi baino gehiago. Eta horietako batzuk, Mariupoletik ihesi, Zaporiyara heldu dira.
2022/05/02 - 15:10
Azovstal altzairutegitik ebakuatutako zibilak Zaporizhiara bidean dira
Igandean, NBEren eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen (CICR) laguntzarekin, Ukrainak 80-100 zibil ebakuatzea lortu zuen Mariupoleko altzairutegitik. Bi hilabetez egon dira han ezkutatuta.
2022/05/02 - 12:25
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elikagai-bankuek gaur ekingo diote Udaberriko Bilketari
Bilketa maiatzaren 2tik 7ra egingo da Eroski eta BM supermerkatuetan. Antolatzaileek kanpaina honen garrantzia nabarmendu dute, krisiak eta inflazioak gero eta pertsona gehiagori eragiten baitie. Aurten, gainera, Ukrainatik etorritako 200 lagun gehitu zaizkie laguntza behar duten pertsonei.
2022/05/02 - 10:44
Jaurlaritzak Isuri Funtsa aktibatu du Ukrainako gerra gizartean izaten ari den eraginari aurre egiteko
9,3 milioi euro EAEko gizarteko talde kalteberei bideratuko diete, eta 5,8 milioi, errefuxiatu ukrainarrak hartzeko programei.
2022/04/29 - 16:47
Frontexeko zuzendariak dimisioa eman du, agintaldiko irregulartasun salaketek hondatuta
Beroan egindako itzulketak eta migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen beste urraketa batzuk babestea leporatu diote hainbat GKEk.
2022/04/26 - 23:01
Nikita, Euskadin jaio den lehen haur errefuxiatu ukrainarra
Ama ondo dago eta Sopelako harrera familia, pozarren. Aitak baina ez du ezagutzen, gerra frontean baitago. Orain denen desioa da laster ezagutu dezatela elkar.
2022/04/26 - 17:08
602 pertsona ukrainar daude EAEko premiazko harrera-baliabideetan, gehienak emakumeak eta haurrak
Halaber, orain arte, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Polizia Nazionalaren komisariek 2.041 erregularizazio eskaera izapidetu dituzte, eta maiatzaren amaierarako 3.000 baino gehiago izatea espero da.
2022/04/21 - 14:13
Ukrainako errefuxiatuen etorreraren egoera ''egonkorra'' da
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak azaldu du 2.000 errefuxiatu inguru iritsi direla Euskadira. Datorren astean erabakiko dute Kontingentzia Plana luzatu edo berria egitea.
2022/04/21 - 13:39
2.000 errefuxiatu ukrainar inguru iritsi dira EAEra, baina Jaurlaritzak ez du etorrera handirik aurreikusten
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen mahaiaren bileraren amaieran Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak azaldu duenez, 40 familiak eskatu dute harrera fasea atzean utzi eta beren etxebizitza izatea.
2022/04/21 - 12:17
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen mahaia bildu da
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen mahaia bildu da Lehendakaritzan. Bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak eta Zehar Errefuxiatuak, CEAR, Gurutze Gorria, ACCEM, Ellacuria Fundazioa eta Caritas erakundeek.
2022/04/19 - 17:59
Gurera iritsi diren hainbat ukraniar lanean hasi dira dagoeneko
Euskal Herrira etorrtiako ukrainiar batekin egon gara, duela hiru aste Ereñora heldu zen eta Gernikako estetika zentro batean hasi da lanean.
2022/04/18 - 18:51
Siriako eta Ukrainako errefuxiatu batek osatutako bikoteak laguntza eskaintzen die errefuxiatu ukrainarrei
Anas Modamani 2015ean iritsi zen Alemaniara errefuxiatu gisa. Anna Yarish, aldiz, 2019an ikasketak amaitzera joan zen. Azken asteetan Alemaniara iristen ari diren milaka errefuxiatuen egoera ondo ulertzen dute eta laguntza emateko prest daude.
2022/04/18 - 16:59
Siriako eta Ukrainako errefuxiatu batek osatutako bikote batek laguntza eskaitzen die errefuxiatu ukrainarrei
ETBk aukera izan du Anna Yarysh ikasle ukrainararraren eta Anas Modamani errefuxiatu siriarraren maitasun historioa gertutik ezagutzeko.
2022/04/17 - 15:53
Eusko Jaurlaritzak harrera-gida argitaratu du ukrainar errefuxiatuentzat
Euskaraz, gazteleraz eta ukrainarrez argitaratu dute gida eta pertsona horiei Euskadin finkatzeko prozesua erraztea du helburu, kolektibo zaurgarrienei arreta berezia eskainiz.
2022/04/16 - 16:36
Anna eta Faina neskato ukrainarrak Euskal Herriko harrera familiekin elkartu dira
Mikel Ayestaranek Anna eta Faina elkarrizketatu zituen berriki, EITB Mediako albistegietan. Uda Euskal Herrian ematen duten haurrak dira; Oñatin eta Getxon, hurrenez hurren. Orain, bertara itzuli dira Txernobyl elkarteko autobusean, beste hainbat haur errefuxiaturekin batera.
2022/04/16 - 16:24
Uda Euskal Herrian igarotzen duten haur ukrainarrak bertako harrera familiekin elkartu dira
Txernobyl elkarteak Ukrainako errefuxiatuentzat antolatutako lehenengo autobusa ostiral gauean iritsi zen Bilbora. Uda Euskal Herrian igarotzen duten 15 haur eta euren senitartekoak etorri dira, gerratik ihesi.