Errefuxiatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

602 pertsona ukrainar daude EAEko premiazko harrera-baliabideetan, gehienak emakumeak eta haurrak

Halaber, orain arte, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Polizia Nazionalaren komisariek 2.041 erregularizazio eskaera izapidetu dituzte, eta maiatzaren amaierarako 3.000 baino gehiago izatea espero da.
Geistner, Chervol, Itxaso eta Valverde, gaur EFE
Geistner, Chervol, Itxaso eta Valverde, gaur EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko premiazko harrera-baliabideek Ukrainatik etorritako 602 pertsona artatzen dituzte gaur egun. Hilabete inguruz egongo dira zentro horietan eta, ondoren, aldi baterako bizitokietara igaroko dira. Horietan, besteak beste, gizarte- lan -orientazioa eskaintzen zaie, bai eta hizkuntza ikasketak eta premien araberako diru-laguntzak ere.

Hala azaldu du astearte honetan Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, lehen harrerako zentro horietako batera egin duen bisitan. Prenstaren aurrean aritu da Elena Valverde Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeko (CEAR-Euskadi) koordinatzailearekin batera. Erakunde horrek kudeatzen ditu EAEn dauden premiazko egonaldi mota horretako 26 zentroak eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak finantzatzen ditu.

Gaur egun, CEARek larrialdiko harrerarako 802 plaza ditu erkidego osoan; horietatik 552 Bizkaian daude, 131 Araban eta 119 Gipuzkoan. 802 horietatik, 549 Ukrainako gerraren ondorioz desplazatu diren pertsonek okupatzen dituzte, eta gainerakoak, 602ra arte, beste erakunde batzuen artean banatzen dira.

Itxasok jakinarazi du, halaber, martxoaren 14tik atzo arte Araba Bizkaia eta Gipuzkoako Polizia Nazionalaren polizia-etxeek aldi baterako babesa eskatu duten 2.041 erregularizazio eskaera izapidetu dituztela; baimen horrek horrek bizileku- eta lan-baimena bermatzen die behin betiko agiria eman bitartean.

Horietatik 857 Bilbon aurkeztu dira, 375 Gasteizen eta 809 Donostian. Maiatzaren amaierarako 3.000 eskaera baino gehiago izatea aurreikusten da.

Hedabideen aurreko agerraldian bi emakume errefuxiatuk ere hitz egin dute. Marina Geistnerrek eta Katerina Chervolek azaldu dute Ukrainatik alde egitea erabaki zutela, batez ere seme-alabak babesteko.

Biek ala biek adierazi dute euren jatorrizko lekuetara itzuli nahi dutela, "lehenbailehen" eta segutasunaren ikuspegitik "posible izan orduko".

Ildo horretan, Katerina Chervolek aitortu du "inork ez zuela uste gatazka hainbeste luzatuko zenik", eta gaineratu du, itzultzea pentsatu aurretik, funtsezkoa dela errusiarrek lurralde osoan eta herri guztietan jarri dituzten pertsonen aurkako minak ezabatzea". Batez ere, "haurrengan pentsatuz, kalean edo parkeetan seguru jolastu ahal izan daitezen", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X