Errefuxiatuak
2022/03/15 - 09:56
EITB Mediako taldea Palancara bidean da, errefuxiatuak Moldaviara sartzeko ate nagusira
Moldaviara joan den EITB Mediako taldea Palancara bidean da. Ukrainatik ihesi doazen milaka errefuxiatuentzat Moldavian sartzeko ate nagusia da Palanca.
2022/03/14 - 22:20
Irungo Harrera Sareak "migratzaile denentzat" eskatu ditu korridore humanitarioak
Ehunka pertsona mobilizatu dira Behobiako zubian migratzaileentzako zirkulazio librea aldarrikatzeko eta Frantziako Poliziaren "kontrol arrazistak" salatzeko. Larunbatean Bidasoa ibaian desagertu zen laguna ez dute topatu oraindik.
2022/03/14 - 20:52
Irungo Harrera Sarea Behobiako zubian bildu da 'guztiontzako korridore humanitarioak' eskatzeko
'Harrera duina eta guztiontzako korridore humanitarioak' aldarrikatu dituzte Behobiako zubian.
2022/03/14 - 15:44
Bermeotik autobusa atera da Ukrainara materialarekin eta 65 errefuxiatu ekarriko dituzte bueltan
Izaro Sub Bermeoko urpekarien taldeak antolatutako ekintza humanitarioa da. Jaurlaritzarekin koordinatuta egin dute. Autobusa beteta doa Ukrainara, 2,5 tona janari eta medikamentu daramatza.
2022/03/14 - 15:35
Ukrainako errefuxiatuak gaur arratsaldean hasi daitezke euren egoera legeztatzen
Errefuxiatu ukrainarrak gaur arratsaldetik hasi daitezke, nortasun agiria zein pasaportea eskuan dutela, EAEko hiru hiriburuetako komisaldegietara gerturatzen. Momentuz, ez da aldez aurretiko hitzordurik eskatu behar.
2022/03/14 - 15:27
Errefuxiatuentzat Moldaviako hiriburuan dauden bi harreraguneetako batean izan da EITB Media
Orain arte herritarrak txertatzeko erabiltzen zen erakustazoka, familientzat bizileku bihurtu dute. Erakustazoka honetan, 150 lagun inguru daude gaur, gehienak emakumeak eta haurrak. Hemen egun batzuk pasako dituzte , baina helburua Europako beste herrialdeetara joatea dute.
2022/03/14 - 11:58
Moldavia da, proportzionalki, errefuxiatu gehien hartu dituen herrialdea
Laida Basurto lankideak Chisinauko (Moldavia) errefuxiatu gune bat bisitatu du. Moldaviara iristen diren errefuxiatuak bertan geratzen dira 2-3 egunez eta gero Europako beste herrialde batzuetara bideratzen dituzte.
2022/03/14 - 11:58
Abian da errefuxiatu ukrainarrek euren egoera legeztatzea eskatzeko epea
Europar Batasunak duela egun gutxi aktibatu duen direktiba bati esker, gutxienez urtebeteko babesa emango zaie ukrainarrei eta Ukrainan bizitzeko baimena zuten atzerritarrei. Bizitzeko baimena ez ezik, osasun arreta eta hezkuntzara sarbidea bermatuta izango dituzte denbora horretan.
2022/03/14 - 11:44
Barrena: "Ukrainarekin auzokotasuna badago, baina ikuspegi arrazista samarra dago Europaren portaeran"
EH Bilduren europarlamentariaren esanetan, salatu egin behar da Europar Batasunak herrialde ezberdinetatik datozen errefuxiatuekin duen jarrera bikoitza. Bestalde, nazioarteko hainbat erakundek Ukrainako gerra amaitzeko ahalegin diplomatiko handiagoa egin beharko luketela uste du.
2022/03/14 - 11:18
''Errefuxiatu ukrainarrekin Europak izandako portaera poztekoa da, baina ez gainontzeko errefuxiatuekin''
EH Bilduren europarlamentariaren ustez, "ikuspegi arrazista xamarra dago Europako portaeran". Siriatik edo Afganistandik iritsitako errefuxiatuekin Europak ez duela jarrera berdina izan salatu du Pernando Barrenak.
2022/03/13 - 21:04
Zerga-neurriak eta errefuxiatu ukrainarren harrera, La Palman lortutako akordioen artean
La Palman egindako Presidenteen Biltzarra akordio sorta batekin itxi dute Espainiako Gobernuak eta autonomiek. Besteak beste, beherapen fiskalak, Europako funtsen erabilera eta ukrainar errefuxiatuen harrerarako kudeaketa izan dituzte hizpide.
2022/03/13 - 18:47
Korridore seguruak inoiz baino beharrezkoagoak direla esan du Eusko Jaurlaritzak
Desagertutako migratzailearen bila segitzen dute Bidasoa ibaian, eta gertaera horri buruz mintzatu dira Xabier Legarreta Jaurlaritzako Migrazio zuzendaria eta Jon Aranguren Harrera Sareko kidea Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan.
2022/03/13 - 18:31
Irpinetik ihes egitea lortu eta Galdakaora iritsi da Scarlet Kmamad, txikitako harrera familia
Scarlet Kmamad 21 urteko emakumea da. Irpinetik alde egitea lortu eta duela astebete iritsi zen Galdakaora, txikitan harreran hartzen zuen familiaren etxera. Telebistan eta egunkarietan ikusten duena sinistu ezinda, laguntzea besterik ez du buruan, eta batez ere bere familia Ukrainatik ateratzea.
2022/03/13 - 17:58
Urkullu, energia berriztagarriak bultzatzearen eta aldi baterako lan erregulazioak aktibatzearen alde
Igande honetan Palman egindako Presidenteen Biltzarrean, Iñigo Urkullu lehendakaria Ukrainaren inbasioak eragin duen krisiaz mintzatu da. Errefuxiatuak hartzeko estrategia bateratua eskatu dio Europari, energia berriztagarrien aldeko apustua egin du eta ABEEei heltzearen garrantzia azpimarratu du.
2022/03/13 - 17:30
'Eutsi Ukrania' taldeko euskal boluntarioak lehen lerroraino sartu dira Kieven, jendea handik ateratzeko
Miguel eta Diego Euskal Herriarekin erlazio zuzena duten pertsonak Kievetik ateratzen saiatzen ari dira. Alinarekin izan dira, laster, Kievetik kotxez atera eta Gasteizera eramateko.
2022/03/13 - 16:58
Poloniatik gertuko base militarra desegin du Errusiak Ukrainan,1.500 kilometrotik botatako misilen bidez
Gutxienez 35 pertsona hil dira base militar baten kontrako erasoan, Poloniako mugatik 20 kilometrora, Lviv eskualdean. Ukrainako Defentsa Ministerioak adierazi duenez biktima guztiak militarrak dira.
2022/03/13 - 14:09
Ia 2,7 milioi errefuxiatu eragin ditu jada Ukrainako gerrak, ACNURren arabera
Poloniak hartu ditu gehienak, 1,6 milioi pertsona. Frantziak 10.000 hartu ditu eta agintariek uste dute 100.000 lagun inguru irits daitezkeela.
2022/03/13 - 10:29
Korridore seguruak inoiz baino beharrezkoagoak direla aldarrikatu dute Jaurlaritzak eta Irungo Harrera Sareak
Desagertutako migratzailearen bila segitzen dute Bidasoa ibaian, eta gertaera horri buruz mintzatu dira Xabier Legarreta Jaurlaritzako Migrazio zuzendaria eta Jon Aranguren Harrera Sareko kidea Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan.
2022/03/12 - 20:50
Ukrainako errefuxiatuak Euskadin hartzeari buruzko galdera-erantzunen gida
Eusko Jaurlaritzak Ukrainako errefuxiatuen harreraren inguruko txostena argitaratu du, gida modura, galdera ohikoenak erantzuteko.
2022/03/12 - 16:39
Korridore humanitario berriak irekiko dituzte Mariupolen, zibilak ateratzeko
Korridore berri gehienak Kieven edo inguruetan amaituko dira, eta Pologi, Gostomel, Mikulitxi, Andrivka, Makarov, Borodianka, Trostyanets, Sumy, Lebedin, Konotop, Velyka Pisarevka eta Krasnopoletik abiatuko dira. Atzo bi korridore berri adostu zituzten Errusiak eta Ukrainak.