UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da errefuxiatu ukrainarrek euren egoera legeztatzea eskatzeko epea

Europar Batasunak duela egun gutxi aktibatu duen direktiba bati esker, gutxienez urtebeteko babesa emango zaie ukrainarrei eta Ukrainan bizitzeko baimena zuten atzerritarrei. Bizitzeko baimena ez ezik, osasun arreta eta hezkuntzara sarbidea bermatuta izango dituzte denbora horretan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ukrainako errefuxiatuak gaur arratsaldean hasi daitezke euren egoera legeztatzen

Otsailean Ukrainako gerra hasi zenean Espainian egoera irregularrean zeuden ukrainarrek egoitza-baimena eskuratu ahal izango dute, Europar Batasunak duela aste pare bat aktibatu zuen direktiba bati esker. Gerratik ihes egin eta Espainiako Estatura iristen diren ukrainarrei ere aplikatuko zaie. Helburua egoera erregularizatzea da.

Iragan astean onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak zuzentarau hori ezartzea eta horren aplikazio eremua zabaltzea.

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoan azpimarratu zuenez, 2001ean Europar Batasunak onartu zuen direktiba bat baliatuko dute pertsona horiei guztiei babesa emateko. Bizitzeko baimena ez ezik, osasun arreta eta hezkuntzara sarbidea bermatuta izango dituzte.

Hala, gutxienez urtebeterako babesa izango dute Ukrainako gerra hasi zenetik herrialdetik ihes egin dutenek eta aurretik Espainian zeuden eta Ukrainara itzuli ezin direnek, egoitza-baimena izan ala ez.

Halaber, babes hori jasotzeko eskubidea izango dute Ukrainan bizi ziren ukrainarrek, Ukrainan bizileku baimena zuten atzerritarrek eta horien guztien bikotekideek eta seme-alabek.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X