Errefuxiatuak
2022/03/03 - 11:16
Leire Lasa, Ukrainaren eta Poloniaren arteko mugan: "Oso hunkigarria da familiak berriz elkartzen ikustea"
Leire Lasa lankidea Medykako (Polonia) mugan dago eta zuzenean ari da bizitzen errefuxiatu ukrainiarren iritsiera. Muga zeharkatzen dutenak hunkituta iristen dira eta beldurra sentitzen dute Ukrainan geratu diren senideengatik.
2022/03/02 - 21:48
Poloniako mugako harrera guneetan jendetza ari da pilatzen, emakumeak eta haurrak dira gehienak
Poloniako harrera gune handienetakoa da Przemyslekoa. 875.000 errefuxiatuk egin dute ihes Ukrainatik, erdiek Poloniara.
2022/03/02 - 18:22
874.000 pertsonak Ukrainako gerratik ihes egin dute dagoeneko, ACNURen arabera
Beste 96.000 pertsona Errusiara joan dira Luhansk eta Donetsk eskualdeetatik. Errefuxiatuen erdia baino gehiago Poloniara abiatu dira, eta milaka beste herrialde batzuetara iritsi dira jadanik, Txekiar Errepublikara adibidez.
2022/03/02 - 11:22
EAEko klusterrak bihar bilduko dira gerraren ondorio ekonomikoak aztertzeko, lehendakariak iragarri duenez
Iñigo Urkulluk "ankerkeriatzat" jo du gertatzen ari dena eta "Europa batuta" egotearen beharra nabarmendu du. Espainiako politika hizpide, eta Feijook zuzen dezakeen PP horri buruz, lehendakariak espero du EAEko "autogobernu bereziarekiko irekiago" jardutea.
2022/03/01 - 13:56
150 plazako gune bat prestatu du Jaurlaritzak Irunen Ukrainatik datozen pertsonak hartzeko
Zentro hori premiazko harrera-gunea izango da, eta handik Berrizen, Oñatin eta Tolosan berrantolatzen ari diren guneetara bideratuko dira errefuxiatuak.
2022/03/01 - 11:02
Miren Gorrotxategi: "Berdintasun Legearen alde bozkatuko du Elkarrekin Podemosek osteguneko bozketan"
Bi arrazoirengatik erabaki dute legea babestea. Alde batetik, lege horrek ez duelako beste batzuen bide bera jarraitu, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek ekarpenak egiteko aukera izan dutelako. Bestetik, abiapuntua ona zelako.
2022/02/28 - 15:25
Lviv-eko tren geltokia: Ukrainatik irteteko puntu estrategikoa
Lvivetik irteten diren trenak beterik doaz eta oso zaila da bidaiatzeko txartel bat lortzea. Geltokira milaka lagun iristen dira egunero Europa mendebalderantz bidaiatzeko nahiarekin.
2022/02/28 - 15:08
422.000 errefuxiatu eta 100.000 desplazatu eragin ditu orain arte Errusiaren inbasioak
Datorren ostegunean, Europar Batasunak orain arte inoiz aplikatu ez duen neurria eztabaidatuko du: hondamendi batetik ihesi doazen errefuxiatuen harrera mugagabea.
2022/02/28 - 12:54
ACNURen arabera, 422.000 dira azken egunetan Ukrainatik ihes egin duten pertsonak
Kopuru horri 100.000 barne-desplazatu baino gehiago gehitu beharko litzaizkioke. Polonia, Hungaria, Moldavia eta Errumania dira, oraingoz, errefuxiatuen fluxu horren hartzaile nagusiak.
2022/02/28 - 12:54
Eusko Jaurlaritzak Ukrainako errefuxiatuak hartzeko erakundeen arteko mahaia deitu du astearterako
Beatriz Artolazabal sailburuak "Ukrainaren exodoarekin solidarioen sare herritar bat" bultzatzearen eta Euskadiko azpiegiturak prestatzearen alde egin du, "dena prest izateko".
2022/02/27 - 21:01
368.000 errefuxiatu baino gehiago eragin ditu jada gerrak, ACNURen arabera
150.000 lagun iritsi dira Poloniara eta 43.000 Errumaniara. Guztira 5 milioi errefuxiatu eragin ditzakeela gerrak uste dute erakundeek.
2022/02/27 - 19:27
Ukrainako mugan errefuxiatuen emaria jasotzen duten irudi esklusiboak
Aitor Ruiz de Angulo irundarrak bart grabatutako irudietan ikus daiteke Ukrainako mugan errefuxiatuen fluxua oso geldoa dela.
2022/02/27 - 19:04
Irungo familia batek 2.800 kilometro egin ditu autoz Ukrainako senideak erreskatatzeko
Aitor Ruiz de Angulok Ukrainatik Alemaniarako bidean kontatu dizkigu bidaiaren gorabehera guztiak. Senide guztiak elkartzea lortzen dutenean Irunera itzuliko dira.
2022/02/27 - 10:47
Poloniako mugan senideen zain den euskaldun batek beste familia baten topaketa grabatu du
Aitor Ruiz de Anguloren emaztea ukrainiarra da eta eta ostiralean Euskal Herritik Ukraina eta Polonia arteko mugara abiatu ziren horien bila. Gaur koinata eta ilobekin topatu dira baina aitagin eta amaginarreba falta dira oraindik. Familia asko elkartu dira mugan (Bideoa: Aitor Ruiz de Angulo)
2022/02/26 - 15:26
Boluntarioak errefuxiatuei laguntzen ari dira Ukrainako muga inguruetan
Etxebizitza, enplegu eta garraioarekin laguntzeko sareak osatu dituzte Poloniako mugan eta Errumaniakoan, besteak beste. ACNURen arabera, bost milioi herritarrek utziko dute herrialdea.
2022/02/25 - 18:12
Euskal profesionalen talde bat Ukrainatik ateratzen lagundu nahi dute
Ukrainan zenbat euskal herritar dauden jakitea zaila dela azaldu du Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak. Hala ere, "profesionalen talde" bat eta Euskadin bizi den jatorri ukrainarreko pertsona bat baieztatu ditu Jaurlaritzak.
2022/02/25 - 15:40
Milioi batetik hasi eta bost milioira arte errefuxiatu hartzeko plana ari da prestatzen Nazio Batuen Erakundea
Errusiaren inbasioak zazpi milio eta erdi haurren bizitza eta ongizatea mehatzen duela salatu dute Nazio Batuek. Asteburuan, Europar Batasuneko barne ministroek errefuxiatuen egoera aztertuko dute.
2022/02/25 - 15:33
Polonia bihurtu da gerra atzean uzteko ate nagusia ukrainarrentzat
Azken orduetan milaka pertsona heldu dira Ukraina eta Polonia arteko mugara. Poloniara zeharkatzea lortu dutenek diotenez, mugaren beste aldean auto-ilarak kilometro askokoak dira.
2022/02/08 - 19:44
EAEra asilo eske datorren pertsona kopurua nabarmen jaitsi da pandemiaren ondorioz
Izan ere, %40 gutxiago etorri ziren iaz Euskadira. CEAR Euskadik emandako datuak dira eta horrekin batera izena aldatuko dutela era adierazi dute 25 urte bete dituzten honetan. Zehar Errefuxiatuekin deituko da hemendik aurrera. Helburuak, hori bai, ez dituzte aldatuko.
2022/02/08 - 15:40
EAEra asilo eske datorren pertsona kopurua nabarmen jaitsi da pandemiaren ondorioz
Izan ere, %40 gutxiago etorri ziren iaz Euskadira. CEAR Euskadik emandako datuak dira eta horrekin batera izena aldatuko dutela era adierazi dute 25 urte bete dituzten honetan. Zehar Errefuxiatuekin deituko da hemendik aurrera. Helburuak, hori bai, ez dituzte aldatuko.