Errefuxiatuak

2023/02/16 - 14:14
Aita Marik 31 pertsona salbatu ditu bere lehen erreskatean, 10 haur tartean
Umeen artean, lau haur txiki eta hiru hilabeteko haurtxo bat zeuden. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, Italiak bi egunetara dagoen Civitavecchiako portuan (Erromatik gertu) eman die lehorreratzeko baimena.

2023/02/10 - 18:03
Apenas iritsi da laguntza Siriako oposizioaren kontrolpean dauden eremuetara
Espainiako eta Egiptoko bi talde bakarrik joan dira zonalde horietara erreskate lanetan laguntzeko. Gauzak horrela, Siriako ipar-mendebaldean ia ez dago laguntza humanitariorik. Bertara sartzeko pasabide bakarra dago: Bab el Hawa.
2023/02/10 - 13:35
Abian da Aita Mariren bederatzigarren misioa
Eskifaia prest agertu da ahal duen pertsona gehien onik erreskatatzeko. Itsasoratzearekin batera, "Aita Mari Review" formatu digital bereziaren lehen atala eskainiko du "Gaur Egun" albistegiak, 20:00etan.
2023/02/10 - 12:39
Turkiako eta Siriako kaltetuei laguntzeko kanpaina abiatu du Eroskik
Kooperatibak jakinarazi duenez, bezeroek dohaintza egin ahalko dute kutxatik igarotzean. Bildutako diru guztia Unicefen larrialdietarako funtsera bideratuko da.
2023/02/09 - 15:32
Zaporeak elkarteak janari bilketa egingo errefuxiatu eta kaltetu siriarrengana bideratzeko
Esnea, arrain kontserbak, arroza, pasta eta poteko lekaleak eskatzen dituzte. Kontutan hartzeko kontua da kanpamentuetako jende gehiena musulmana dela eta hortaz, txerrikirik ez dutela jaten.

2023/02/09 - 15:13
Elikagai bilketa egingo du Zaporeak elkarteak larunbatean, Turkiako eta Siriako kaltetuei laguntzeko
Euskal Herriko hainbat herritan egingo dituzte bilketak. Batez ere, lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea eskatu ditu errefuxiatuei laguntzen urteak daramatzan elkarteak.
2023/02/09 - 08:47
Albiste izango dira: Abortuaren legea, Turkiako eta Siriako lurrikarak eta pertsona errefuxiatuen egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/07 - 10:31
Bizilagunek ez dute auzoan nahi errefuxiatu zentroa eta beste aukera batzuk nahiago dituzte, Itxasoren arabera
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gasteizko Arana klinika zaharrean errefuxiatuentzako zentroaren proiektuari buruzko azalpenak eman zizkien bart auzotarrei. Egitasmoa defendatu du eta azpimarratu du eraikina askotan atera dela enkantera eta ez dela inoiz eskaintzarik izan.
2023/02/07 - 10:11
Bizilagunek ez dute errefuxiatu zentroa nahi auzoan eta beste aukera batzuk nahi dituzte, Itxasoren arabera
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Gasteizko Arana klinika zaharrean errefuxiatuentzako zentroaren proiektuari buruzko azalpenak eman zizkien bart auzotarrei. Egitasmoa defendatu du eta azpimarratu du eraikina askotan atera dela enkantera eta ez dela inoiz eskaintzarik izan.
2023/02/06 - 22:08
Denis Itxasok Aranako errefuxiatuentzako zentroaren proiektuaren berri eman die bizilagunei
14,7 milioi euro inbertituko ditu Espainiako Gobernuak eraikina berritzeko. Gaur, Denis Itxasok Aranako errefuxiatuentzako zentroaren proiektuaren berri eman die bizilagunei.
2023/02/02 - 14:18
Espainiako Gobernuak lehiaketa publikora atera du Gasteizen errefuxiatuen harrera-zentroa eraikitzeko obra
Gauzak horrela, eta Eusko Jaurlaritzarekin egon den ika-mika gorabehera, aurrera doa Arabako hiriburuan rrefuxiatuen zentro bat martxan jartzeko erabakia.
2023/01/25 - 21:28
'Review: Aita Mari'ren aurrestreinaldia, Bilboko EITBren egoitzan
Aita Mariren tripulazioko kideak, kazetariak, euskal aktoreak, abeslariak eta influencer-ak Asier Sanchezen 'Review: Aita Mari' saioaren aurrestreinaldian izan dira Bilboko EITBren egoitzan.
2023/01/25 - 20:35
'Review: Aita Mari'ren aurrestreinaldia, irudietan
EITBk Review formatu berritzailea estreinatuko du hilabete honetan. Asier Sánchez EITBko kazetariak sortu eta zuzendutako egitasmoa da, eta gaurkotasuna kontatzeko modu berritzaile bat proposatzen du.
2023/01/24 - 16:14
Zupiriak uste du komunikazioa indartu behar dela migrazio- eta harrera-politikak hobetzeko
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren eta Migrazio Ministerioaren artean dagoen "elkarrizketa" areagotzea. Zupiriak EAJren eta PSE-EEren arteko ezberdintasunak izan ditu hizpide, Gasteizen egitekoa den errefuxiatuen harrera-zentroaren inguruan.
2023/01/24 - 15:59
Sailburuek Gasteizko errefuxiatuen harrera-zentroari buruz ''polemikarik'' ez sortzeko konpromisoa hartu dute
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, lehendakaria eta Jaurlaritza osatzen duten sailburu guztiak, bai EAJkoak bai PSE-EEkoak, bat datoz Migrazio Ministerioak Gasteizerako proiektatutako errefuxiatuen harrera-zentroaren inguruko "polemikan" ez laguntzea.
2023/01/24 - 11:38
Iker Casanova, Arana zentroaz: "Pertsonak babestu behar dira, eredu propio bat garatu behar da"
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dute ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan
2023/01/23 - 12:16
Gonzalez: "Arana egoitzaren atzeko eraikina eraistea gomendatzen zuen Aldundiaren 2009ko txosten batek"
Espainiako Gobernuarekin errefuxiatu zentroaren harira piztutako polemika hartu du hizpide Arabako ahaldun nagusiak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. Gonzalezen esanetan, eraikina berritzeko proiektua 24 milioi euroan zenbatetsi zuen garai hartan txosten horrek.
2023/01/23 - 11:00
Itxaso: "Errefuxiatuentzako arreta sistema ia beteta dago Euskadin, erdibideko sare bat behar da"
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren hitzetan, Gasteizen zabaldu asmo duten errefuxiatuentzako zentroa gobernuz kanpoko erakundeekin "adostuta" eta Europako ereduan txertatuta dago. Gaiari kutsu "elektoralista" ematea deitoratu eta "gogoetarako" deia egin du.
2023/01/21 - 15:01
Maria, Lucia eta Julia: gerratik ihesean, Belgikak beso zabalik hartutako hiru ahizpa bilbotarrak
1937ko ekainean, 14 urteko Maria, 12 urteko Lucia eta 7 urteko Julia ahizpek Bilbo utzi zuten Santanderrera zihoan azken trenetako batean. Haiek ez zekiten, baina azken helmuga Belgika izango zen. Hamarkadak pasata ere, harreman handia izan zuten harrerako familiarekin.
2023/01/20 - 17:09
Gasteizko errefuxiatuen zentroaren proiektua "berbideratzeko" eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari
Dena dela, Amapola Blasco Nazioarteko Babeserako Harrera Sistemako Espainiako Gobernuko zuzendariak esan du egitasmoa "behin betikoa" dela eta ez duela atzera bueltarik.