Gonzalez: "Arana egoitzaren atzeko eraikina eraistea gomendatzen zuen Aldundiaren 2009ko txosten batek"
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez Radio Vitorian elkarrizketatu dute astelehen honetan. Bertan azaldu du 2009ko abenduan Julio Aranak, orduan Aldundiko arkitektura zerbitzuaren buru zenak, txosten bat sinatu zuela, eta dokumentu horretan 24 milioi euroan zenbatetsi zutela Arana egoitza zaharraren eraikina berritzeko proiektua. Horrek esan nahi du gaur egun 30 milioi euroko gastua ekarriko lukeela eraikina zaharberritzeak. Gonzalezen hitzetan, txosten horrek egoitzaren atzeko eraikina eraistea ere aholkatzen zuen.
"2009an Arabako Foru Aldundiak jakin bazekien eraikin horri beste erabilera bat ematea garestia eta zaila zela", adierazi du. "Ez da polemikak pizteko unea; bai, aldiz, elkarrizketarako momentua. Kanpotik datozen pertsonak gurean hartzeko biderik onena da elkarrizketa", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak