Errefuxiatuak
2023/01/20 - 15:17
Espainiako Gobernuak Gasteizko errefuxiatuen zentroa egingo dela baieztatu du, 350 plazarekin
Aranako errefuxiatuen zentroa egin egingo da. Hala esan dio EITB Mediari Espainiako Gobernuak eta gaineratu ez dagoela Jaurlaritzak esaten duen euskal eredurik. Afera gehiago ez gaiztotzeko nahia du EAJk eta gaia Legebiltzarrean jorratuko dute.
2023/01/19 - 20:38
EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Csek errefusatu egin dute Aranako makrozentroa
EH Bilduren ustez, "deigarria da PSEk eta EAJk aurretik azalpen publikorik eman ez izana". Elkarrekin Podemos-IUk "PSEren eta EAJren arteko ika-mika" kritikatu du. PP+Csek legez besteko proposamen bat aurkeztu du Legebiltzarrean, proiektua geldiaraztea eskatzeko.
2023/01/19 - 17:31
Jaurlaritzak ziurtatu du ez zeukala Aranako zentroaren gaineko xehetasunik
Artolazabalek aitortu du "modu informalean" jaso zutela informazioa. Haren hitzetan, bilera batean mahaigaineratu zuten EAEk errefuxiatuentzako leku gehiago behar zuela, eta horrekin bat zetorren Jaurlaritza.
2023/01/19 - 13:58
Andueza: "Lehendakariak eta Artolazabalek aspaldi ezagutzen zuten proiektua, eta gaur arte isilik egon dira"
"Sozialdemokratatzat du bere burua EAJk, baina iruditzen zait gizatasunetik eta sozialdemokraziatik urrun daudela. Gertuago daude herrialde honetako eskuin zaharkitutik", nabarmendu du.
2023/01/19 - 13:52
Itxasok eskatu du errefuxiatuen zentroa transferentziekin eta hauteskundeekin ez nahastea
Halaber, ziurtatu du proiektua aurkeztu aurretik, euskal administrazioekin hizketan aritu zirela. Hori horrela, haiei galdegin die, berriro ere, "kooperazioari eta komunikazioari heltzea".
2023/01/19 - 13:42
Itxasok Gasteizko errefuxiatuentzako zentroa transferentzietatik eta hauteskundeetatik bereiztea eskatu du
Gainera, Denis Itxasok ohartarazi du "makrokentroa, ghettizazioa edo pertsonen biltegia" bezalako hitzak erabiltzeak "bizikidetza honda dezakeela eta ez diola harrera-sistemaren errealitateari erantzuten".

2023/01/18 - 11:51
"Masifikatutako makrozentroek" euskal harrera ereduan ez dutela tokirik esan du Artolazabalek
Migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko beste lau bulego zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horien aurkezpenean hitz egin du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Espainiako Gobernuak errefuxiatuentzat Gasteizen ireki asmo duen zentroarekin bat ez datorrela esan du.
2023/01/18 - 10:38
Urtaran, errefuxiatuak hartzeko zentroaz: "Ez da Gasteizen eta Euskadiren arreta eredua"
Gasteizko alkateak gaitzetsi egin du Espainiako Gobernuak "aldebakarreko erabakia" hartu izana, Arana klinika zaharra nazioarteko babeserako harrera zentro gisa erabiltzeko.
2023/01/16 - 18:57
Espainiako Gobernuak errefuxiatuak hartzeko nazioarteko zentro bat eraikiko du Gasteizen
Instalazioek 350 plaza izango dituzte eta 14,1 milioi euroko kostua izango dute.
2022/12/27 - 17:04
Ukrainako gerrak milioika errefuxiatu utzi ditu munduan zehar
Ukrainako gerrak milioika errefuxiatu utzi ditu munduan zehar. EITBk arreta berezia eskaini die errefuxiatuei. Hauek dira Ukrainako gerrak orain arte utzi dituen errefuxiatuen kopuruak.
2022/12/14 - 14:07
Zaporeak elkarteak bazkideak behar ditu Lesbosko errefuxiatuei jaten ematen jarraitu ahal izateko
Kara Tepe kanpalekuko pertsonentzako otorduak prestatzeko duten dirua otsailean bukatuko zaio elkarteari. Hilero 70.000 euro behar dituzte.
2022/11/20 - 21:54
Hidroituaingoko urtegia: presa hidroelektrikoak kalte handiak ekarri dizkie ibai inguruko herriei
Kolonbian, duela hamar urte hasi ziren Hidroituangoko urtegia eraikitzen, argindarra sortzeko. Proiektua martxan jartzeko gutxi falta den honetan, Zehar Errefuxiatuekin euskal erakundea bertan izan da, horrelako proiektuek eragin ditzaketen giza desplazamendu arazoak gertutik ezagutzeko.

2022/11/17 - 15:52
Jadi eta Yamal errefuxiatuak sukaldariak dira Zaporeak elkartearentzat
Zaporeaken sukaldean dihardute biek lanean azken 2 urteetan. Zorionekoak dira biak, uhartean bizi diren errefuxiatuek ezer gutxi izaten dutelako egiteko egun osoan zehar.
2022/11/16 - 21:51
Grezian erositako fruta, barazki eta haragi freskoekin osatzen du menua Zaporeak elkarteak
Lesbosen, errefuxiatuek elikadura gabezia handia dutelako dihardu lanean Zaporeak elkarteak, eta euren lana, besteak beste, datu batekin irudikatu daiteke: diabetikoak diren asilo-eskatzaileek egunean hirutan beharrean, behin bakarrik dituzte menu egokiak.
2022/11/16 - 15:48
Grezian erositako fruta, barazki eta haragi freskoekin osatzen du menua Zaporeak elkarteak
Lesbosen, errefuxiatuek elikadura gabezia handia dutelako dihardu lanean Zaporeak elkarteak, eta euren lana, besteak beste, datu batekin irudikatu daiteke: diabetikoak diren asilo eskatzaileek egunean hirutan beharrean, behin bakarrik behar dute intsulina elkartearen menu orekatuei esker.
2022/11/15 - 15:54
Lesbosen bizi diren 80 emakume eta haur Becky's House zentrora joaten dira egunero giro goxoan egoteko
Kanpalekuan ez bezala, hemen ur beroaz dutxatzeko aukera dute emakumeek eta haurrek. Zaporeak elkarteak jaten ematen die egunero.

2022/11/14 - 15:41
Lesbosera iritsitakoan, imajinatutakoa baino okerrago topatzen dute kanpalekua migratzaile askok
Lesbosera iristen diren migratzaileek ez dute beti lortzen bertan geratzea. Kanpalekuan bizi diren asilo eskatzaileei janaria banatzen die Zaporeak elkarteak egunero.

2022/11/13 - 15:39
Zaporeak elkartea, zazpi urte Lesbosen boluntario
Zazpi urte daramatza Zaporeak elkarteak Grezian diren errefuxiatuentzat bazkaria prestatzen, eta bertan antolatu dituzten sukaldeetatik 1.500 boluntario igaro dira jada. Egun, Lesbos irlan dira lanean, hango asilo eskatzaileei jaki osasungarri eta duinak eskaintzeko helburuarekin.
2022/11/07 - 11:27
Aita Marik atzeratu egin du Mediterraneoko erreskate misioa, Italian ontzia "atxilotu" dezaketelakoan
Castelloko Itsas Kapitaintzak gobernuz kanpoko erakundeari eskatu dio urtea amaitu arte Espainiako uretan egoteko, Italiako gobernu berriaren jarrera "hobeto ezagutzeko" zain.

2022/10/29 - 18:43
Alemanian errefuxiatuen aurkako erasoak areagotzen ari dira, batez ere eskuin muturreko taldeen eskutik
Alemaniak, 2015-ean baino errefuxiatu gehiago jaso ditu aurten, Siriako milioi eta erdi asilo eskatzaile hartu zituen garaian baino gehiago. Gehienak Ukrainatik ihes egindako emakumeak eta haurrak dira, eta azkenaldian euren aurkako erasoak ugaritu direla salatu dute.