Errege Etxe
2024/04/09 - 13:42
Urdangarin aske geratu da, ustelkeriagatik bost urte eta hamar hilabeteko zigorra bete ondoren
Palmako Auzitegiak sei urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion dirua bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik, Administrazioari iruzur egiteagatik, bi delitu fiskalengatik eta influentzia-trafikoagatik.

2023/04/24 - 00:44
Juan Carlos lehena, Espainiako errege emeritua Gasteiza iritsi da gaur, hegazkin pribatu batean
Azken 5 egun hauetan Galizian egon da, Sanxenxon, hain zuzen Espainiako belako kopan. Ez da informazio gehiegi zabaldu bidaia horri buruz, eta ez dakigu zehazki zertara etorri den Gasteizera. Ez da baztertzen, Mikel Sanchez traumatologoarengana etorri izana, bere erreferentziazko medikuetako bat.
2023/04/19 - 19:39
Emerituaren bisitek eragindako gastuen berri emateko eskatu diote ERCk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari
Gainera, Juan Carlos I.ak Ogasunarekin dituen kontuak argitu ditzala eskatu diote Exekutiboari. Errege emeritua gaur iritsi da Sanxenxora (Pontevedra), lehen bidaia egin eta hamaika hilabetera.
2023/02/27 - 00:09
Sanchezek eskua luzatu dio Aragonesi, "bizikidetzaren eta akordioaren" alde "indarrak batzeko"
Bi agintariak MWCren ongietorri afarian izan dira igandean. Bertan, Felipe VI.ak, Pedro Sanchezek, Aragonesek eta Ada Colau Bartzelonako alkateak mahaia partekatu dute Museu Nacional d 'Art de Catalunyan egindako ekitaldi batean. Aragonesek ez du bere diskurtsoan erreferentzia politikorik egin.

2022/12/25 - 10:00
Felipe VI.a Espainiako erregeak batasuna defendatu eta erakundeak "higatzearen" arriskuaz ohartarazi du
Erakundeei eskatu die "interes orokorra" defendatzeko, "elkarlan leialarekin, Konstituzioa eta legeak errespetatuz, eta izan daitezela zintzotasun eta zuzentasun eredu".
2022/09/19 - 22:52
Espainiako lau errege-erreginak, berriz elkarrekin
Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Juan Carlos I.a aitaren elkartzearen irudiak hautsak harrotu ditu. Izan ere, azken bi urteetan lehen aldiz elkarrekin azaldu dira jendaurrean, astelehen honetan Londresen egindako Elizabeth II.aren hiletan, emeritua Abu Dhabira bizitzera joan zenetik.
2022/09/19 - 20:59
Felipe VI.a eta Juan Carlos I.a bi urtetan lehen aldiz jendaurrean elkarrekin; irudiak hautsak harrotu ditu
Aita eta semearen irudia une kritiko batean atera da, izan ere, lehenengo hori auzitara eramango du Corinna maitale ohiak, Erresuma Batuan. Podemosen arabera, errege emerituaren figura "lotsagarria da herrialde honentzat".