Errege Etxe
2021/10/06 - 19:00
Urkulluk Euskal Y-a amaitzea eskatu du, eta hiriburuetarako sarbidean aurrera egiteko eskaintza berretsi du
Lehendakariak, era berean, Raquel Sanchez ministroaren aurrean, euskal trenbide eta aireportuekin lotutako gaiak eta zerbitzuak Euskadira transferitzea eskatu du, "osorik bete dadin" Gernikako Estatutua.
2021/09/04 - 00:50
Juan Carlos I.a legez kanpoko nazioarteko komisioekin aberastu zela uste du Fiskaltzak
"El Mundo" egunkariak publikatutakoaren arabera, Fiskaltzak zantzuak ditu komisioen legez kanpoko jatorria frogatzeko, eta hainbat delitu leporatu ahalko lizkioketela esan du; ogasun publikoaren aurkako kapital-zuriketa, eroskeria eta influentzia-trafikoa, besteak beste.
2021/08/02 - 12:06
Urtebete da Juan Carlos I.a Abu Dhabira joan zela, iruzur fiskalen salaketetatik ihesi
Urtebete da Juan Carlos Borboikoak Espainia utzi zuela; legez kanpoko komisioekin lotutako delituengatik Espainiako Fiskaltzak ikerketa zabaldu zuela jakin zenean. Espainiako auzitegietan gaia motel eta deseroso dabilen artean, Suitzan ikertzen ari dira zenbat aldiz sartu zuen dirua Juan Carlosek.
2021/06/22 - 22:33
Buruzagi independentistak asteazken honetan aterako dira espetxetik
Indultuak behin Ministro Kontseiluak onartuta, orain gauzatzea falta da. Horretarako, Auzitegi Gorenak kondenatu bakoitzaren zigor kitapena prestatu beharko du.
2021/04/13 - 22:45
Ternua markako musukoak Errege Etxera ere iritsi dira
Ternua musukoarekin ikusi dugun azkena, Sofia erregina emeritua izan da. Euren musukoen hedapenari buruz hitz egin dugu enpresarekin.
2021/03/04 - 14:54
Iñaki Urdangarinek bere Gasteizko lantoki berrian eman du goiza
Astelehenean hasi zen lanean, baina orain arte telelanean aritu omen da. Malgutasun hau ez dator bat presoak espetxe erakundeei adierazitakoarekin.
2021/03/04 - 10:19
Iñaki Urdangarin lan egingo duen Gasteizko abokatuen bulegora joan da
Iñaki Urdangarinek Zaballan hirugarren gaua igaro du, eta gaur goizean hasi da lanean Gasteizko abokatuen bulegoan eta aholkularitza fiskalean.
2021/03/03 - 15:56
Cristina eta Elena Borboikoek covidaren txertoa hartu zuten Abu Dhabin
Otsaileko lehengo asteburuan joan zitzaizkien bisitan aitari Cristina eta Elena Borboikoak. Abu Dhabin hartu zuten errege emerituaren alabek covidaren aurkako txertoa.
2021/03/01 - 21:56
Iñaki Urdangarin Zaballako espetxean sartu da
Astelehenetik ostegunera egin beharko du lo espetxean. Ostiraletik aurrera, ordea, kartzelatik kanpo bizi ahal izango da, eta astelehen gauean itzuli beharko du Zaballara.
2021/01/13 - 22:11
Kongresuko Mahaiak uko egin dio Juan Carlos I.a ikertzeari
Ezkutuko txartelekin lotuta, errege emeritua ikertzeko batzorde bat sortu ala ez bozkatu dute gaur Kongresuan, eta Unidas Podemos alderdiak soilik babestu du proposamena.
2020/12/25 - 12:16
Uriarteren hitzetan, hitzaldi hutsa izan zen eta ez zuen garrantzitsua denaz hitz egin
Roberto Uriarte Ahal Dugu alderdiko diputatuak Felipe VI.aren Gabonetako mezua aztertu du hedabideen aurrean.
2020/10/12 - 16:32
Estatu ereduari buruzko erreferendumaren alde dago hiritarren gehiengoa
Errefrenduma egingo balitz, gehiago dira errepublikaren alde bozkatuko luketeenak monarkiaren aldekoak baino, nahiz eta gehiengo osoa lortzetik urruti egon, inkesta baten arabera.
2020/10/05 - 13:02
Zapatero: "Demokraziaren garaipena da EH Bilduk hitz egitea eta akordioak lortzea"
Espainiako presidente ohiak Urkulluren "egonkortasuna" balioesten du, eta PSE-EE eta EH Bilduren arteko gobernua "oso urrun" ikusten du. Ez du atzera egin eta Martin Villa babesten jarraitzen du.
2020/09/15 - 12:23
Belgikak atzeratu egin du Valtonycen estradizioari buruzko erabakia
Ganteko Auzitegiak abenduaren 3rako deitu du bista, baina Konstituzionalak Koroari egindako ustezko irainei buruzko erabakia eman arte ezingo dute prozesuarekin aurrera jarraitu.
2020/08/20 - 15:11
Corinna Larsenen arabera, Juan Carlos I.ak "ehunka kontu" izan ditzake
BBC telebista-katean egindako elkarrizketan, Corinna Larsenek salatu du Espainiako zerbitzu sekretuaren jazarpena jasan zuela.
2020/08/17 - 20:50
Juan Carlos I.a Arabiar Emirerri Batuetan dago
Espainiako errege emerituak abuztuaren 3an egin zuen ihes eta harrezkero Arabiar Emirerri Batuetan dagoela baieztatu du errege-etxeak.
2020/08/14 - 14:28
Fiskaltzak artxibatu egin ditu Aragones, Rodriguez eta Pontonen aurkako salaketak
Bere adierazpenak kritikaren eta adierazpen-askatasunaren eremuan kokatzen direla uste du Fiskaltzak.
2020/08/12 - 22:32
Espainiako errege emerituak 9 egun daramatza desagertuta
Espainiako Gobernuak eta Errege etxeak inongo informaziorik eman gabe jarraitzen dute. Pedro Sanchez Felipe VI.arekin elkartu da Mallorkan, baina ez dute hitzik esan.
2020/08/10 - 15:32
Mayak uko egin dio borboi-armarriak kentzeari eta monarkiaren rola defendatu du
Iruñeko alkateak adierazi duenez, "errege emerituak egin duena fiskalek eta epaileek baloratu beharko dute".
2020/08/05 - 22:58
Elkarretaratzeak egin dituzte euskal hiriburuetan monarkiaren aurka
Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian monarkiaren aurkako eta errepublikaren aldeko mobilizazioak egin dituzte.