Ustelkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Carlos I.a Arabiar Emirerri Batuetan dago

Espainiako errege emerituak abuztuaren 3an egin zuen ihes eta harrezkero Arabiar Emirerri Batuetan dagoela baieztatu du errege-etxeak.
Juan Carlos I. artxiboko argazki batean.
Juan Carlos I. artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Juan Carlos I.a Espainiako errege emeritua Arabiar Emirerri Batuetara joan zen abuztuaren 3an eta han jarraitzen du, errege-etxeak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Egun hartan errege-etxeak agiri bat kaleratu zuen Juan Carlos I.a Espainiatik kanpo biziko zela iragarriz, "iraganeko bizitza pribatuko zenbait gertakari izaten ari diren oihartzun publikoagatik".

Suitzako eta Espainiako fiskaltzak legez kanpoko komisioak jasotzeagatik ikertzen ari dira Juan Carlos I.a. Hain justu ere, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak ikerketa abiatuko zuela jakinarazi eta aste gutxira egin zuen ihes errege emerituak.  

Harrezkero, Juan Carlos I.a hainbat herrialdeetan egon zitekeela zabaldu da, tartean Portugalen, Dominikar Errepublikan eta Arabiar Emirerri Batuetan. Nius agerkari digitalak publikatutako argazki batean errege emeritua Abu Dhabiko aireportuan ikus daiteke.  

Gaur arte Espainiako Gobernuak eta errege-etxeak uko egin diote Juan Carlos I.a non dagoen argitzeari.  

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Santurtzin gehiengo alternatiboa osatzeko aukera dagoela uste du EH Bilduk

Santurtzin, udalean EAJ ordezkatu lezakeen gehiengo bat osatzeko aukerak ikusten ditu EH Bilduk. Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak adierazi duenez, udal taldeen ardura izango da balizko akordio bat osatzea. Eta gaineratu du, Santurtziko alkatearen dimisioaren ondoren gertatutakoak argi islatzen duela "EAJren kudeaketa publikoa ulertzeko modua amaituta" dagoela.  Atzo Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan zuen, ordea, ez duela Santurtziko alkatetza galtzeko arriskurik ikusten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X