Urkulluk Euskal Y-a amaitzea eskatu du, eta hiriburuetarako sarbidean aurrera egiteko eskaintza berretsi du
Iñigo Urkullu lehendakariak, Raquel Sanchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroaren aurrean, Euskal Y-a amaitzeko beharra azpimarratu du, eta Eusko Jaurlaritzak eta euskal erakundeek "hiriburuetarako sarbidean aurrera egiteko" egindako eskaintza berretsi du, "hiri-eraldaketan, ingurumenaren integrazioan eta kohesio sozialean benetan lagunduko duten jarduerei helduz".
Repsol-Petronorrek eta Bilboko Udalak antolatu eta Felipe VI.a Espainiako erregeak inauguratu duen Bilbo 2021 SUM Mugikortasun Kongresuan esan ditu hitzok: bi egunez, nazioarteko 90 aditu bilduko ditu, kongresu horrek, hiri-mugikortasun jasangarriaren erronkak eta aukerak aztertzeko. Inaugurazio ekitaldian Raquel Sanchez Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroa ere izan da, besteak beste.
Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak mugikortasunaren arloan dituen helburuetako batzuk azpimarratu ditu, hala nola, Europako Korridore Atlantikoaren "funtsezko katebegi" gisa kokatzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduko duen garraio kolektiboko sistema bat bultzatzea eta "Euskal Hirian integratutako" garraio publikoaren mapa "intermodala" burutzea.
Era berean, euskal trenbide eta aireportuekin lotutako gaien eta zerbitzuen transferentzia burutzeko beharra aipatu du, Gernikako Estatutua "osorik bete dadin".
Urkulluren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren "nahia" 2030erako euskal garraioaren mapa amaitzea da, "garapen jasangarriaren helburuei lagunduz eta berotegi-efektuko gasen isurketa murriztuz, hori baita gure 10 herrialde-helburuetako bat", azpimarratu du.
Azaldu duenez, estrategia partekatu horretan industriak "garrantzi handia" du, izan ere, Eusko Jaurlaritzak ezarri duen helburuetako bat BPGren % 40a industria eta zerbitzu aurreratuek ordezka dezaten. Gainera, pandemiaren hilabeteetan, "kaltetutako sektoreei" laguntzeaz gain, euskal industriari babesa eman diotela azpimarratu du, "kluster espirituarekin betiere".
"Hilabete honetan bertan ikusi dugu energiaren, osasun-industrien edo mugikortasunaren alorrekoak funtsezko industria-sektoreak direla Euskadiren etorkizunerako, lehentasun gisa hartzen dugun trantsizio teknologiko eta digitala aplikatzeko eta EAEren bultzada ekonomiko eta sozialerako, pandemiaren ondorengo etapan", gaineratu du.
Azkenik, gizarte osoari dei egin iraunkortasunaren alde egin dezan, eta azpimarratu du mugikortasun iraunkorraren erronka "erabaki pertsonal batekin" hasten dela. "Kongresutik bat egiten dugu mugikortasun iraunkorragoa, garraio kolektiboa, bizikleta eta oinez ibiltzeko konpromiso pertsonalaren aldeko nazioarteko deiarekin", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.