Erregetako Loteria 2026
Erregetako Loteria
Gabonetako Loteriaren emaitzak
Sari Potoloa
4.000.000€
-
Bigarrena
1.250.000€
-
Hirugarrena
500.000€
-
Laugarrena
200.000€
- -
Bosgarrena
60.000€
- -
- -
- -
- -
2016/07/03 - 09:47
Tuterako irabazle batek 128.667 euro lortu ditu larunbateko Bonolotoan
Txartelak bigarren mailako saria du; izan ere, haren jabeak konbinazio irabazlearen sei zenbakietatik bost asmatu ditu, bai eta zenbaki osagarria ere.
2016/02/07 - 15:07
Loteriak milioi zaparrada utzi zuen Donostiako tabernetara itzuli gara
Altza auzoko bi tabernatan saldu ziren lehen sariaren txartelak. Eta momentuko poza pasata, itzuli egin gara kalean aldaketarik igarri den jakiteko.
2016/01/06 - 15:35
Bartzelonan, Asturiasen eta Alakanten ere ospatu dute loteriaren etorrera
60 755 zenbakiak bigarren saria jaso du. Serie bakoitzari 750.000 euroko saria dagokio. Dezimo guztiak Madrilen saldu dituzte. Bestalde, hirugarren saria 95 395 zenbakiari egokitu zaio.
2016/01/06 - 15:05
Pasai Antxoko administrazioak 36 milioi euro banatu ditu
Pasai Antxoko administrazioak 22 654 zenbakiaren 20 serie bereganatu zituen saltzeko, ia erdia. Administrazio horretako arduradunak azaldu duenez, dezimoak ondoan dagoen taberna bati saldu dizkio.
2016/01/06 - 15:05
Erregetako Loteriak ez du Araban eta Nafarroan aparteko saririk utzi
Nafarroara eta Arabara partikularren artean heldu ahal izan diren dezimoak kenduta, bi lurraldeetako loteria administrazioek ez dute saritutako zenbakirik saldu.
2016/01/06 - 15:01
Pasaiako administrazio batek lehen sariaren erdia saldu du
Hain zuzen ere, hiru zenbakidun administrazioak 22 654 zenbakiko 20 serie saldu ditu. Administrazioko arduradunek azaldu dutenez, inguruko taberna bati saldu dizkio bost serie.
2016/01/06 - 13:48
Erregetako Loteriaren lehen sariak Bilbo eta Pasai Antxo saritu ditu
Pasai Antxoko Oarso 2 administrazioak Erregetako Loteriaren lehen sariko dezimoak saldu ditu, eta baita Bilboko Colon de Larreategui kaleko administrazioak ere.
2016/01/06 - 13:30
Erregetako loteriaren zati handi bat Pasaiara, Donostiara eta Bilbora
Pasai Antxoko 'Patxi' administrazioak Erregetako Loteriaren lehen sariaren 36 milioi euro banatu ditu, eta horietako zenbait Donostiako Altza auzoan egokitu dira. Bilbora ere sari txiki bat heldu da.
2016/01/06 - 11:07
EAEko herritar bakoitzak 21,88 euro xahutuko ditu Erregetako Loterian
Nafar bakoitzak, ostera, batez beste 13,78 euro gastatuko ditu soilik. Euskadin 47,9 milioi euro inguru salduko dituztela uste dute.
2016/01/05 - 14:30
Ilara luzeak Bilbon, Erregetako Loteria erosteko
Euskaldunek 20 euro inguru gastatuko ditugu biharko zozketarako. Bizkaitarrak dira, gehien jokatuko dutenak, 27 euro. Iaz ohi baino eskuzabalagoa izan zen Erregetako Loteria, Bizkaian.
2016/01/03 - 13:04
Erregetako Loteriak 630 milioi euro banatuko ditu saritan
Guztira, iaz baino 70 milioi euro gehiago banatuko dira.
2015/12/22 - 17:17
Gabonetako Loteriak diru apur bat bakarrik utzi du EAEn eta Nafarroan
Urteko zozketarik estimatuenak 1.266.000 euro banatu ditu Euskadin eta 64.000 Foru Erkidegoan. EAEko herritarrek 75 eurona jokatzen zuten, eta nafarrek, aldiz, 55 eurona.
2015/12/22 - 11:35
2015eko Gabonetako Loteria:honela ospatu dute saridunek
2015eko Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euro banatu ditu. Saridunek alai-alai ospatu dute euren zortea.
2015/12/22 - 10:50
2015eko Gabonetako Loteria, iruditan
Madrilen egin dute, urtero legez, zozketarik garrantzitsuena. 2.240 milioi euro daude jokoan, jabearen zain.
2015/11/17 - 13:15
75 eta 55 euro buruko Gabonetako Loterian, EAEn eta Nafarroan
Espainiako Estatuko batez bestekoa 62 eurokoa da. EAE gehien gastatzen dutenen artean dago, eta Nafarroa, gutxien gastatzen dutenen artean.
2015/11/16 - 20:20
Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euro banatuko ditu aurten
EAEko biztanleek 74,84 euroko gastua egingo dute batez beste, gainontzeko autonomia erkidegoekin alderatuz hamar euro gehiago. Nafarroan, aldiz, pertsona bakoitzak 55,08 euro gastatuko ditu.
2015/11/12 - 12:21
Jostailu interaktiboak eta eraikuntzazkoak, Gabonetako opari izarrak
% 6 eta % 7 arteko hazkundea izatea espero du jostailuen sektoreak.
2015/11/11 - 11:39
% 51 hazi da sakelakoen bidez erositako Gabonetako Loteria kopurua
Dezimoak saltzen dituzten webguneen irisgarritasuna eta erabiltzeen konfiantza dira Internet bidezko salmentak gora egin izanaren arrazoi nagusia.
2015/01/06 - 15:20
Lehen saria Leganesen egokitu da oso-osorik
55.487 zenbakiak 200.000 euro banatu ditu dezimo bakoitzeko. Zenbakia oso-osorik Leganesen saldu zen, eta herritar askok jaso dute sariren bat.
2015/01/06 - 15:10
2. saria, Abadiño eta Bilbon; 3. saria, Portugaleten
Umearen loteria portatu da Euskal Herriarekin. Bigarren eta hirugarren sariak Bizkaian egokitu dira. Hirugarrena, berriz, Portugaleten.