Abenduak 22
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabonetako Loteriak 2.240 milioi euro banatuko ditu aurten

EAEko biztanleek 74,84 euroko gastua egingo dute batez beste, gainontzeko autonomia erkidegoekin alderatuz hamar euro gehiago. Nafarroan, aldiz, pertsona bakoitzak 55,08 euro gastatuko ditu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Animaziozko bideo batek iragarriko du Gabonetako loteria

Pasaden urtean bezala, Gabonetako Loteriak 2.240 miloi euro banatuko ditu datorren abenduaren 22an, Inmaculada Garcia Estatuko Loteria eta Apustuen zuzendariak azaldu duenez.

Sari nagusiak 640 milioi euro banatuko ditu guztira, eta, dezimo bakoitzak 400.000 euro jasoko ditu. Loteriako bigarren sariak 1,25 milioi euro banatuko ditu serie bakoitzeko, eta hirugarrenak 500.000 euro. Laugarren saria 200.000 eurorekin sarituta dago, eta, bosgarrena, 60.000 eurorekin.

Horrela gauzak, sari nagusiko irabazleek 20.000 euro lortuko dituzte jarritako euro bakoitzeko. Bigarren sariko garaileek, 6.250 euro, eta hirugarrenekoek, 2.500 euro. Halaber, laugarren sariko irabazleek 1.000 euro eskuratuko dituzte, eta bosgarrena dutenek, 300 euro.

EAEko biztanleek 74,84 euroko gastua egingo dute batez beste, eta Nafarroan, aldiz, pertsona bakoitzak 55,08 euro inbertituko ditu.

Iragarkia

Bestalde, Gabonetako Loteriaren aurtengo iragarkiak iazko leloa errepikatuko du: ‘Sari nagusia partekatzea da’. Gainera, lehen aldiz, animaziozko laburmetrai batek iragarriko du aurtengo loteria. Inmaculada Garciaren esanetan, “ontasunean, zintzotasunean eta detaile txikien handikortasunean datza” iragarkia, horiek baitira gizakion alde positiboa erakusten duten gauzak.

Pertsonai nagusiak Justino du izena, eta manikien fabrika batean lan egiten duen gauzain bat da. Egunero goizeko txandan lan egiten duten lankideak harritzen ditu, baina, egun batean, beraiek txundituko dute Justino.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X