Errenteria
2021/07/12 - 20:32
Sutea Errenteriako erdiguneko eraikin batean
Sute bat piztu da astelehen arratsaldean Errenteriako erdigunean. Sugarrek Viteri kaleko Mateo Etxea izeneko eraikin bati eragin diote. Suhiltzaileak bertan daude.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/10 - 10:12
Euskal Herriaren eta Kataluniaren "askatasunaren aldeko ekintza bateratua" aurkeztuko dute larunbat honetan
Erabakitzeko eskubidearen alde lanean ari diren Euskal Herriko eta Kataluniako herri mugimenduek elkarrekin antolatu duten lehendabiziko mobilizazioa da. Pirinioetako Bidea izena jarri diote, eta 2022ko udarako dago aurreikusita.
2021/07/04 - 22:10
Lau agerraldi daude Euskadin gazteekin loturiko bidaia edo jaien ondorioz
Mallorcatik, Saloutik eta Bordeletik itzulitako ikasle askok positibo eman dute. Hernanin, sanjoanak igaro eta astebetera, herritar asko gerturatu da PCR probak egitera.
2021/06/21 - 14:06
Musika Bulegoak zuzeneko musika aldarrikatuko du Musikaren Europako Egunean
Errenteriako Niessen aretoan musika garaikidea eta musika elektronikoa nahasiko dituzte, 19:00etan hasiko den kontzertuan.
2021/06/19 - 17:01
Oroimen bateratzaile bat eraikitzeko esperientziak partekatu dituzte alkateek
Alderdi desberdinetako alkateak (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE) bildu dira. Herri bakoitzeko prozesu bat, txosten eta memoria liburu bat, baina oinarri komunetatik abiatzea adostuta dute.
2021/05/28 - 14:23
SOS Arrazakeriak eta CEAR Euskadik errefuxiatuei laguntzeko programa abiatu dute
Mentoretza Sozialeko programaren bigarren edizioak errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen “ongizate psikosoziala” bermatzea du helburu.
2021/04/30 - 17:31
Bost urteko zigorra Jose Luis Lancharen heriotza eragin zuen erasotzailearentzat
Akusatuak gertatutakoa onartu du, eta bost urteko kartzela-zigorra betetzearekin eta zentro psikiatriko batean 14 urteko egonaldia egitearekin ados dago.
2021/04/25 - 19:14
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, pertsona bat hiltzen saiatzea leporatuta
48 urteko gizona ostegunean atxilotu zuten, senide ohi bati labanaz zauri larria egiteagatik, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Biktima larri eraman zuten ospitalera.
2021/04/14 - 17:24
Hiru urte eta erdiko zigorra emakume bat bortxatzeagatik Errenterian
Gertaerak onartu dituen gizona bost urte gehiago egongo da zaintzapeko askatasunean, 7.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari eta hurrengo zortzi urteetan ezingo da harengana hurbildu.
2021/04/12 - 16:53
"Gure Zirkua" Errenterian izango da maiatzaren 1era arte
"Gure Zirkua" Errenterian dago, momentuz bertakoekin, herria perimetralki itxita dagoelako. Ondoren Muxikara joango dira eta egoerak esango du zein izango de ikusleen jatorria.
2021/04/08 - 18:30
Gutxienez larunbatera arte luzatu du Osakidetzak Errenteriako baheketa
Udalak herritarren erantzuna txalotu du, eta gogorarazi dute beharrezkoa dela aurrez txanda hartzea ilarak saihestu eta segurtasuna bermatu ahal izateko.
2021/04/08 - 17:06
Laguntza eskatu dute biparesia espastikoa duen neskato baten ebakuntza ordaintzeko
Eider Garciak 11 urte ditu eta ebakuntza egingo diote Bartzelonan zangoetako oreka eta mugikortasuna hobetu ahal izateko; familiak laguntza eskatu du ebakuntzaren 9000 euroko kostuari aurre egiteko.
2021/04/07 - 22:40
Bederatzi positibo atzeman dituzte Errenteriako baheketan
Udalak "baliabide gehiago" eskatu dizkio Osakidetzari, zerbitzua herritarren neurrira egokitzeko.
2021/04/07 - 13:29
"Harridura" Errenteriako ostalarien artean, baheketagatik
Gainera, baheketaren zergatiari buruzko azalpenak eskatu dizkiote Osakidetzari, udalerrian agerraldirik izan ez delako.
2021/04/06 - 20:39
Urgentziaz eta ezustean deitu dute baheketa masiboa Errenterian
Zumardiko, Diputazio Plazako eta alboko kaleetako tabernetan izan diren pertsonak deitu dituzte PCR proba egitera.
2021/04/06 - 10:45
Osakidetzak beste baheketa bat egingo du Errenterian gaurtik aurrera
Zumardiko, Diputazio Plazako eta alboko kaleetako tabernetan izan diren pertsonak deitu dituzte PCR proba egitera.
2021/04/03 - 15:33
Osasun Sailak baheketa egingo die martxoaren 27an Egi-Luze sagardotegian jan zutenei
Pertsona horiek Iztietako Osasun Zentroarekin jarri beharko dira harremanetan (943 00 79 40) larunbat honetako 16:00etatik aurrera, edo apirilaren 4an 10:00ak baino lehen.
2021/03/28 - 17:07
Korrikak utzitako hutsunea "betetzen" saiatu dira 80 ekitaldi, Euskal Herri osoan
Euskararen lasterketa erraldoia egin izan balitz, gaur ospatuko zatekeen amaiera ekitaldia. Guztia ondo bidean, 2022an egingo da Korrika.
2021/03/21 - 21:47
Jaizkibel mendian sutea piztu da
Dagoeneko kontrolpean dute. Gaintzurizketa inguruko basoan izan da, eta sugarrek eragindako kea Lezotik edota Errenteriatik ere ikusi da.