ERABAKITZEKO ESKUBIDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herriaren eta Kataluniaren "askatasunaren aldeko ekintza bateratua" aurkeztuko dute larunbat honetan

Erabakitzeko eskubidearen alde lanean ari diren Euskal Herriko eta Kataluniako herri mugimenduek elkarrekin antolatu duten lehendabiziko mobilizazioa da. Pirinioetako Bidea izena jarri diote, eta 2022ko udarako dago aurreikusita.
Aiako Harria, argiztatuta. Artxiboko irudia. Argazkia: Gure Esku.
Aiako Harria, argiztatuta. Artxiboko irudia. Argazkia: Gure Esku.

Erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko "aukera historiko batean" gaudela uste du Gure Esku plataformak, eta hori dela eta, mobilizazio fase berri bati ekin dio. Joan den asteburuan, jendetza batu zen Bilbon, 'Hamaika gara erreferendumaren alde' lelopean egin zen ekimenean, eta gaur, berriz, 2022k udarako aurreikusita duten mobilizazio handia aurkeztuko dute: Pirinioetako Bidea.

Kataluniako herri eragileekin elkarlanean antolatzen ari diren ekimena da, eta gaur iluntzean jakinaraziko dituzte xehetasunak. Helburu politikoak aurkezteaz gain, mobilizazioaren ezaugarriak azalduko dituzte. Ekintza "ikusgarria, parte-hartzailea eta sinbolismo handikoa" izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta gaurko ekitaldia "datorren urteko mobilizazioaren lagin txiki" izango dela iragarri du Gure Eskuk.

Errenterian egingo da aurkezpen ekitaldia, Orereta Ikastolaren inguruan, Aiako Harrira begira dagoen behatoki batean, 21:30ean hasita. Besteak beste, Josu Etxaburu Gure Esku mugimenduko bozeramaileak, David Fernandez ACko presidenteordeak eta Blanca de Llobe Omnium Cultural plataformako zuzendaritzako kideak hartu dute parte, eta datorren urtean egin asmo duten ekimenaren gako politikoen berri emango dute. Ondoren, 21:45 aldera, Aiako Harria argiztatuko dute, hainbat tokitatik ikusi ahal izateko moduan.

Antolatzaileek zabaldu dutenez,  Aiako Harrian egingo den ekintzan parte hartzeko, aurre izena ematea beharrezkoa da. Ekitaldi politikoa, berriz, herritar ororentzat irekia izango da.

Aldi berean, Katalunian Pedraforca mendia argiztatuko dute, eta Molers els Plans gunean ekitaldi politiko bat egingo dute. Han izango da Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramailea, eragile kataluniarrekin batera.

Sinadura bilketa

Iaztik, erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadura bilketa martxan du Gure Esku plataformak, Covid-19a dela eta prozesua hainbat hilabetez etenda egon bazen ere.

Hamaika Gara ekimena urte amaiera arte egongo da martxan, eta "Euskal Herrian inoiz egin den sinadura bilketa handiena" izatea nahi dute.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X