Errenteria
2024/03/25 - 16:43
Hainbat bizilagun atera dituzte euren etxeetatik Errenterian, sute baten ondorioz
13:30 aldera piztu da sua Erreteriako Santa Maria kaleko eraikin batean. Badaezpada, bertako bizilagunak kanpora atera dituzte. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 14:00 alderako sua kontrolpean zuten suhiltzaileek.
2024/02/24 - 14:49
"Pandemiaren ostean gaztetxo askok deskubritu dute Gozategi taldea"
Naroa Vallejo eta Ilargi Arozenak trikiti taldea sortu nahi dute. Hori dela eta, Asier Gozategiren aholkuak entzun nahi izan dituzte. Era berean, Asierrek aitortu du: gazte askok pandemiaren ondoren deskubritu dutela Gozategi taldea.
2024/02/11 - 13:41
Garridok (Podemos) etxebizitza politikekin ''berriro huts egitea'' leporatu die sozialistei
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak gogor kritikatu du Pedro Sanchezek atzo iragarritako etxebizitzetarako laguntza lerroa. Podemosen arabera, "neurriak etxebizitzaren prezioa igoko du eta etxebizitza eskura dezaketenei egingo die mesede, ez zailtasun gehien dituztenei".
2024/02/06 - 23:20
Errenteria, eremu tentsionatu izendatzea formalki eskatu duen lehen udalerria
Eremu tentsionatu izendatzeko eskaerak, gainera, Udal Etxebizitza Plan bat jasotzen du hurrengo hiru urteetarako.
2024/01/24 - 13:48
Javier Garcia Gazteluk eta Irantzu Gallastegik deklaratzeari uko egin diote Zamarreñoren hilketaren epaiketan
Manuel Zamarreño Errenteriako PPko zinegotzia 1998ko ekainaren 25ean bonbaz hiltzeagatik epaitu dituzte ETAko buruzagi ohiak. Atentatu horretan Ertzaintzaren bizkartzain bat ere zauritu zen.
2024/01/18 - 15:28
Langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, langilea lau solairutik behera erori denean.
2024/01/18 - 13:45
Langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, lan istripuan hil da gizona.
2024/01/08 - 10:45
Hiru pertsona ikerketapean eta 14 salaketa aurkeztuta, Errenteriako Gabon zaharreko sutearekin lotuta
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak zehaztu duenez, Ertzaintza suhiltzaileekin batera ari da ikerketa egiten. Kalteak zehazteke daude eta baliteke salaketa gehiago jartzea.
2024/01/01 - 16:04
Etxebizitza eraikin bat hustu dute Errenterian suziri batek eragindako sute bat dela eta
Ez da inor zauritu, eta bizilagunak 02:00ak pasatxoan itzuli ahal izan dira, erreta gelditu den etxebizitzakoak salbu. Aizpea Otaegi alkatearen esanetan, sutea suziri batek eragin duela da hipotesi nagusia.
2024/01/01 - 12:43
Etxebizitza eraikin bat hustu behar izan dute Errenterian suziri batek sutea eragin ostean
Ez da zauriturik izan, baina bi pertsona artatu behar izan dituzte, antsietateak jota. 02:00ak pasatxoan, bizilagunak euren etxeetara itzuli ahal izan dira.
2023/12/18 - 16:23
Gizon bat hil da Errenterian, auto baten eta kamioi baten artean izan den trafiko istripuan
GI-636 itxita dago, bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude puntu horretan.
2023/12/18 - 15:23
Gizon bat hil da Errenteriako saihesbidean izandako istripu batean
Ezbeharra 10:00etan gertatu da, GI-636 errepidean. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute, eta azken honek su hartu du. Gaurko heriotzarekin sei pertsona hil dira jada Gipuzkoako errepideetan abenduan; 30, berriz, 2023 osoan.
2023/12/03 - 21:26
Mikel Arruti Lezoko alkatea: ''Herrian denok elkar ezagutzen dugu, eta horrelako albiste bat oso gogorra da''
Lezo herri txikia dela esan du Mikel Arruti Salaberria alkateak, eta gaurko istripua kolpe izugarria izan dela denentzat. ''Badakigu ez dagoela hitzik familiarrei eta lagunei mina arintzeko, baina gure berotasuna eta gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi genizkieke", adierazi du.
2023/12/03 - 17:07
Ertzaintzak atxilotu egin du Lezon bi gazte hil diren istripuan nahasitako autoetako baten gidaria
Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Donostia Ospitalera eraman dute artatzera, eta epailearen esku utziko dute alta eman ondoren.
2023/12/03 - 14:28
20 eta 22 urteko bi gizonezko hil dira Lezon izan den auto-istripu batean
Ezbeharra goizaldean izan da, GI-636 errepidean. Bi autok elkar jo dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte zaurituta. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
2023/12/03 - 12:36
Bi lagun hil eta bost zauritu dira Lezon, bi autoren arteko trafiko-istripu batean
Ezbeharra goizaldean izan da, GI-636 errepidean. Bi autok elkar jo dute eta zenbait bidaiari ibilgailuetan harrapatuta geratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
2023/11/19 - 12:11
Bederatzi urteko espetxe zigorra gizon bati 14 urteko alabari sexu-erasoak egiteagatik, Errenterian
Gurasoak banatuta zeuden, eta dibortzioaren ostean bisita erregimen bat jarri zuten. Adingabea aitaren etxera joaten zenean jasaten zituen sexu-erasoak.
2023/10/13 - 09:02
Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi
Jakingo zenuke zein herritan dagoen taberna eta jatetxe gehien? Pista bat: ez da hiriburua.
2023/10/12 - 15:16
Hondeamakina bat erre eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak egin dituzte Errenterian, AHTaren lanetan
"Berriz ere, euskal poliziarekiko gorrotozko diskurtsoa elikatzen duten hitzak", adierazi du Josu Erkorekak sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Ertzaintzari babesa eta elkartasuna adierazi dizkio Segurtasun sailburuak.
2023/10/08 - 21:44
Motozale bat hil da AP-8an, Errenterian, auto bat jota
Arratsaldeko bostak inguruan gertatu da ezbeharra. Istripuaren ondorioz errepidea erabat itxi dute Irungo noranzkoan, baina, 19:30ak aldera, berriro ireki dute.