Erresuma Batua
2022/10/25 - 09:40
Albiste izango dira: Bizkaiko suteak, EAEko aurrekontuak eta Erresuma Batuko Gobernu berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/24 - 23:59
Rishi Sunak izango da Erresuma Batuko lehen ministro berria
Charles III.a erregeak asteartean eskatuko dio agintari berriari Gobernua osatzeko.
2022/10/24 - 22:57
Nor da Rishi Sunak?
Lizz Trusen dimisioaren ostean, Erresuma Batuak Rishi Sunak du lehen ministro berria. Herrialdea gobernatzen duen lehen hindua da, baita 100 parlamentari kontserbadoreren babesa lortu duena ere.
2022/10/24 - 11:45
Boris Johnsonek ez du bere burua aurkeztuko Erresuma Batuko lehen ministro izateko
Ekonomia ministro ohi Rishi Sunak da Erresuma Batuko hurrengo gobernuburu izateko faboritoa, Penny Mordauntek, beste hautagaiak, oraingoz ez baitu nahikoa babesik jaso. Mordaunt ehun bermera heltzen ez bada, gaur bertan izan daiteke Sunak Erresuma Batuko lehen ministro berria.
2022/10/23 - 17:28
Mordaunt, Sunak eta Johnsonen aukerak; abalak lortzeko epea amaitzeko 24 ordu geratzen direnean
Hainbat hedabideren arabera, BBC tartean, Sunak da faborito 133 toriren babesarekin. Boris Johnson legoke bigarren postuan 55ekin eta, azkenik, Mordaunt, 23rekin.
2022/10/22 - 16:23
Boris Johnsonen izenak indarra hartu du azken orduetan lehen ministroaren kargurako
Johnson oporretan zegoen Kariben, baina goizean Londresera itzuli da, eta ikusmina sortu du. Lehen ministro kargurako 46 abal ditu dagoeneko, inkesten arabera.
2022/10/21 - 15:44
Johnson eta Sunak, Trussen ondorengo izateko hautagai nagusiak
Hala ere, Penny Mordaunt Komunen Ganberako buruzagi kontserbadore eta Defentsa ministro ohia izan da bere alderdiko barne-hauteskundeetarako hautagai izateko asmoa baieztatu duen lehena.
2022/10/20 - 16:44
Liz Trussek dimisioa eman du Erresuma Batuko lehen ministro gisa
Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioa eman du. Charles III.a erregeari jakinarazi dio erabakia dagoeneko, baina Gobernuaren buru izango da ordezko bat aukeratu arte.
2022/10/20 - 16:40
Lizz Truss lehen ministro britainiarrak dimisioa eman du kargua hartu zuenetik 45 egunera
Lehen ministroaren dimisioak Downing Streeten aldaketa berri bat ekarriko du, bosgarrena zazpi urte eskasean. Rishi Sunak, koronabirusaren pandemian Ekonomia ministroa, Trussen lekua hartzeko faboritoa da. Laboristek hauteskunde orokorrak "berehala" deitzea eskatu dute.
2022/10/20 - 15:16
Liz Trussen dimisioa publikoki eskatzen duten diputatu "toryen" kopuruak gora egin du
Gutxienez, Alderdi Kontserbadoreko 13 diputatuk adierazi dute ez dutela konfiantzarik gobernuburuarengan hedabideetan edo sare sozialetan.
2022/10/19 - 20:20
Erresuma Batuko Barne ministroak dimisioa eman du, Trussen Gobernuarentzat bereziki zaila den testuinguruan
Suella Bravermanek Liz Truss boterera igo zenean hartu zuen kargua, duela hilabete pasatxo. Biek bilera egin dute, eta Barne ministroak dimisioa aurkeztu dio. Grant Shappsek ordezkatuko du karguan.
2022/10/17 - 16:38
Huntek errentaren gaineko zergaren jaitsiera baliogabetu egin nahi du
Argindarraren faktura merkatzeko laguntzak ere murriztu egingo dituztela iragarri du Erresuma Batuko Ekonomia ministro berriak. Oro har, bertan behera utzi ditu Truss lehen ministroak iragarritako neurri ia guztiak.
2022/10/15 - 16:37
Liz Truss lehen ministroak une zailak bizi ditu
"The Daily Star" aldizkariaren irudi hau birala bilakatu da. Galdera da Liz trussek letxugak baino gehiago iraungo al duen. Izan ere, askorentzat Trussen etorkizuna ezbaian dago, ekonomia arloan hartutako erabakien ondoren.
2022/10/15 - 12:02
Britainia Handiko Finantza ministro berriak esan du "akatsak" izan direla Trussen kudeaketa ekonomikoan
Erresuma Batuko lehen ministroak birritan zuzendu behar izan du Kwai Kwarteng aurreko arduradun ekonomikoari kargua kostatu zaion erreforma fiskala.
2022/10/14 - 23:07
Liz Trussek atzera egin du eta bertan behera utzi ditu zergak murrizteko neurriak
Aurretik, kargutik kendu du Kwasi Kwarteng Ekonomia ministroa, zerga erreforma proposamenak eragindako polemikagatik. Plan horrek ez zituen merkatuak konbentzitu, ezta Alderdi Kontserbadoreko hainbat kide ere.
2022/10/14 - 17:16
Liz Truss lehen ministro britainiarrak Ekonomia ministroa kargugabetu du
Kwasi Kwarteng ministroa jotzen dute Erresuma Batuko Gobernuak proposatutako erreforma fiskalaren egiletzat. Plan horrek 45.000 milioi libera gutxiago biltzea ekarriko zuen, eta ez zituen merkatuak konbentzitu, ezta Alderdi Kontserbadoreko hainbat kide ere. Jeremy Hunt izango da ministro berria.
2022/10/14 - 15:47
Bi ekintzailek zopa jaurti dute Van Goghen 'Sunflowers' koadroaren kontra
Just Stop Oil talde ekologistako bi kidek zopa jaurti dute ostiral honetan Van Goghen "Sunflowers" koadroaren gainean Londresko National Galleryn. Ondoren, poliziak atxilotu egin ditu.
2022/10/12 - 10:49
Angela Lansbury aktorea hil da, ''Murder, She Wrote'' telesaileko protagonista
Aktore britainiarra hiru aldiz egon zen Oscarretarako izendatuta "Gaslight", "The Picture of Dorian Gray", "The Manchurian Candidate" filmeetan egindako lanagatik. Hollywoodeko Akademiak ohorezko estatua eman zion 2013an.
2022/10/10 - 21:25
Sturgeonek "desgobernuari ihes egiteko bide" gisa aurkeztu du independentzia
Eskoziako gobernuak datorren urtean, 2023ko urriaren 19an, independentziaren aldeko beste galdeketa bat egiteko asmoa du.
2022/10/06 - 21:15
44 herrialdek bloke politiko berria eratu dute Europan, Errusia bakartuta
Europar Batasunak eta beste herrialde aliatu batzuek (tartean Erresuma Batua eta Norvegia) Europako Erkidego Politikoa izeneko blokea sortu dute, eta lehen aldiz bildu dira.