Albiste izango dira: Suteen aurkako murrizketak, euskal selekzioak eta Trans Legea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Suteen aurkako murrizketak: Eusko Jaurlaritzak murrizketak eta debekuak ezarriko ditu berriz gaur gauerditik baso suteak saihesteko, EITB Mediak jakin izan duenez.
- Euskal selekzioak: Pilotako, surfeko eta, adostutakoaren arabera, "sustraitze historiko eta sozialeko" beste kirol batzuetako euskal selekzioak ofizialki lehiatu ahalko dira nazioarte mailan, Diputatuen Kongresuan Kirolaren Legea onartzen dutenean.
- Trans Legea: Hirugarren aldiz, Trans Legeari zuzenketak aurkezteko epea luzatzea eskatu du PSOEk, eta gaur Kongresuko Mahaiak erabakia hartuko du horren inguruan. Gobernukide duen Unidas Podemosen haserrea eragin du beste behin erabakiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean