Albiste izango dira: Basurtuko bahiketa, langabezia datuak eta Euskadi Literatura sariak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Basurtuko bahiketa: Atzokoan jaioberri bat bahitu zuen emakumea aurki, ziurrena goizean zehar, igaroko da epailearen aurrera. Bien bitartean, Osakidetzak bilera deitu du, haurdunaldi, erditze eta puerperioaren asistentzia-prozesuko segurtasunaren disziplina arteko taldearena, 2014tik indarrean dagoen protokoloa aztertzeko.
- Langabezia datuak: Eustat Euskal Estatistika Institutuak 2022ko hirugarren hileko langabezia datuak jakinarazi ditu.
- Euskadi Literatura sariak: Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak iragarri ostean, gaur gaztelera, euskarazko itzulpena, eta saiakera sarien txanda izango da.