Erresuma Batua
2022/09/14 - 18:55
Elizabeth II.aren hileta-segizioak Londresko kaleak zeharkatu ditu Westminsterrera iritsi arte
Elizabeth II.aren zerraldoa Westminster jauregian dago jada. Charles III.a erregea eta Guillermo eta Enrique printzeak izan dira erregearen segizioaren buru, eta txaloka hartu dituzte kaleetan.
2022/09/14 - 18:27
Ospea eta eragina
Mijail Gorbatxov lehendabizi, Elizabeth II.a erregina ondoren. Komunikabideetan bi heriotzek tarte zabalak izan dituzte, ordu gutxitan luzeak eta oparoak izan diren bi bizitzak laburbildu dizkigute. Baina parekotasunak hor amaitzen direla esan genezake.
2022/09/14 - 16:53
Londreseko jamaikar komunitateak errespetatzen du erregina, baina ez du ahazten monarkiaren iragan koloniala
Brixton Londreseko auzo multikultural bat da, "Jamaika txikia" izenarekin ezaguna. Hemen bizi diren asko kolonizazio osteko migratzaileen seme-alabak dira. Gehienek Elizabeth II.aren figura errespetatzen dute, baina monarkiarekin oso kritikoak dira.
2022/09/14 - 11:29
Milaka pertsona daude ilaran bart gauetik Elizabeth II.aren hil kapera bisitatzeko
Michelle Donelan Erresuma Batuko Kultura ministroak adierazi du "30 ordu arteko" ilarak espero dituztela Elizabeth II.aren hil kapera ikusteko.
2022/09/13 - 22:47
Ipar Irlandara lehen bidaia egin du Charles III.a erregeak, eta alderdi politiko guztiekin elkartu da
Errege izendatu zutenetik, lehen bidaia izan da. Ipar Irlandak ezegonkortasun handia bizi duen unean egin du. Brexitak tentsio politiko eta soziala areagotu ditu bertan, gobernua osatzea ere galarazteraino. Eta independentziaren aldarria indarra hartzen ari da.
2022/09/12 - 16:46
Ehunka lagun zain daude Edinburgon erregina zenari azken agurra emateko
Edinburgon St. Giles elizan jarriko dute Elizabeth II.aren hil kapera. Haraino prezesioan joango da zerraldoa, atzetik familia duela, tartean Chales III.a Ingalaterrako errege berria.
2022/09/12 - 11:45
Elizabeth II.aren hilotza Holyroodhouseko Tronuaren aretoan dago, Edinburgon
Milaka pertsona kalera atera dira Elizabeth II.aren gorpua Balmorango gaztelutik Eskoziako hiriburura eraman duen hileta-segizioa igaro denean.
2022/09/11 - 21:18
Elizabeth II.ari agurra, egunez egun
Gaur, irailak 11, Balmoraleko gaztelutik Edinburgora eraman dute erreginaren hilotza; 6 orduko bidaia. Han izango da irailaren 13ra arte. Westminsterreko abadian, Londresen, irailaren 19an izango den Estatu-hiletak protokoloa itxiko du.
2022/09/11 - 16:37
Igande arratsaldean iritsiko da Edinburgora Elizabeth II.aren gorpua
Elizabeth II.aren senitartekoak joan dira zerraldoaren atzetik, segurtasun dispositibo zabalarekin batera.
2022/09/11 - 15:36
Elizabeth II.aren gorpua Balmoraletik atera da, eta Edinburgorako bidean da jada
Hollyroodhouseko jauregia izango da helmuga, Eskoziako hiriburuan. Astelehenean hil-kapera jarriko dute St. Giles katedralean.
2022/09/10 - 20:33
Charles III.a Erresuma Batuko errege aldarrikatu dute
Londresen, Westminstergo St. James Jauregian, izan da aldarrikapen ekitaldia. Koroatze ekitaldia, berriz, hemendik hilabete batzuetara izango da.
2022/09/10 - 20:22
Irailaren 19an izango da Elizabeth II.aren hileta, Londresen
Elizabeth II.aren hileta-eguna jaiegun nazionala izango da Erresuma Batu osoan.
2022/09/10 - 16:32
Bihar helduko da Edinburgora Elizabeth II.aren gorpua
Astelehenean abiatuko da gorpua Balmoraleko gaztelutik, eta gau partean iritsiko da Edinburgora. 24 orduz egongo da hilkutxa Saint Giles katedralean.
2022/09/10 - 16:29
Charles III.a errege aldarrikatu dute gaur ofizialki, formaltasun handiko ekitaldian
"Erantzukizun hauek hartzean, jasotako eredu inspiratzailea jarraitzen ahaleginduko naiz, gobernu konstituzionala defendatuz", esan du Charles III.ak bere izendapenaren ostean.
2022/09/10 - 16:25
Charles III.aren iraganeko polemikek haren erregealdia ilundu dezakeela uste dute herritar batzuek
Errege berriari adi daude britaniarrak. Herritarren babesa izango ote du? Dirudienez, monarkiaren jarraipen lasaia irudikatzen du Charles III.ak.
2022/09/10 - 13:41
Charles III.a Erresuma Batuko errege berri izendatu dute
Elizabet II.aren semea errege aldarrikatu dute formalki St. James Jauregian izandako ekitaldian. Historian lehen aldiz, zuzenean eman dute telebistaz.
2022/09/10 - 11:19
Dena prest St. James Jauregian, Charles III.aren izendapenerako
Sarrera Batzordearen aurrean egingo dute koroatze-ekitaldia, 10:00etan (tokiko orduan), Penny Mordaunt Komunen Ganberaren presidentea buru izanda.
2022/09/10 - 00:28
Charles III.ak Elizabeth II.aren ondare izugarria ere jasoko du
Erresuma Batuan errege erreginak beren ondasunak argitaratzera behartuta ez badaude ere, jakina da Elizabeth II.ak 2022an zeukan dirutza gutxienez 370 miloi libera esterlina zela, 'The Sunday Times' aldizkariaren arabera.
2022/09/10 - 00:03
Charles III.a: "Nire amaren memoria ondratu nahi dut"
Erresuma Batuko errege berriak lehen hitzaldia eskaini dio nazioari, Elizabeth II.a erregina hil eta gero. Larunbat honetan koroatuko dute formalki.
2022/09/09 - 22:29
Charles III.ak, Erresuma Batuko errege berriak, lehen hitzaldia eskaini dio nazioari
Bere amak, Elizabeth II.ak, egin bezala "bizitza osoan zehar zerbitzua" ematea hitzeman du Charles III.a erregeak, estatuburu gisa eskainitako lehen hitzaldian. "Nire amaren memoria ondratu nahi dut", gaineratu du.