Erresuma Batua
2022/09/12 - 16:46
Ehunka lagun zain daude Edinburgon erregina zenari azken agurra emateko
Edinburgon St. Giles elizan jarriko dute Elizabeth II.aren hil kapera. Haraino prezesioan joango da zerraldoa, atzetik familia duela, tartean Chales III.a Ingalaterrako errege berria.
2022/09/12 - 11:45
Elizabeth II.aren hilotza Holyroodhouseko Tronuaren aretoan dago, Edinburgon
Milaka pertsona kalera atera dira Elizabeth II.aren gorpua Balmorango gaztelutik Eskoziako hiriburura eraman duen hileta-segizioa igaro denean.
2022/09/11 - 21:18
Elizabeth II.ari agurra, egunez egun
Gaur, irailak 11, Balmoraleko gaztelutik Edinburgora eraman dute erreginaren hilotza; 6 orduko bidaia. Han izango da irailaren 13ra arte. Westminsterreko abadian, Londresen, irailaren 19an izango den Estatu-hiletak protokoloa itxiko du.
2022/09/11 - 16:37
Igande arratsaldean iritsiko da Edinburgora Elizabeth II.aren gorpua
Elizabeth II.aren senitartekoak joan dira zerraldoaren atzetik, segurtasun dispositibo zabalarekin batera.
2022/09/11 - 15:36
Elizabeth II.aren gorpua Balmoraletik atera da, eta Edinburgorako bidean da jada
Hollyroodhouseko jauregia izango da helmuga, Eskoziako hiriburuan. Astelehenean hil-kapera jarriko dute St. Giles katedralean.
2022/09/10 - 20:33
Charles III.a Erresuma Batuko errege aldarrikatu dute
Londresen, Westminstergo St. James Jauregian, izan da aldarrikapen ekitaldia. Koroatze ekitaldia, berriz, hemendik hilabete batzuetara izango da.
2022/09/10 - 20:22
Irailaren 19an izango da Elizabeth II.aren hileta, Londresen
Elizabeth II.aren hileta-eguna jaiegun nazionala izango da Erresuma Batu osoan.
2022/09/10 - 16:32
Bihar helduko da Edinburgora Elizabeth II.aren gorpua
Astelehenean abiatuko da gorpua Balmoraleko gaztelutik, eta gau partean iritsiko da Edinburgora. 24 orduz egongo da hilkutxa Saint Giles katedralean.
2022/09/10 - 16:29
Charles III.a errege aldarrikatu dute gaur ofizialki, formaltasun handiko ekitaldian
"Erantzukizun hauek hartzean, jasotako eredu inspiratzailea jarraitzen ahaleginduko naiz, gobernu konstituzionala defendatuz", esan du Charles III.ak bere izendapenaren ostean.
2022/09/10 - 16:25
Charles III.aren iraganeko polemikek haren erregealdia ilundu dezakeela uste dute herritar batzuek
Errege berriari adi daude britaniarrak. Herritarren babesa izango ote du? Dirudienez, monarkiaren jarraipen lasaia irudikatzen du Charles III.ak.
2022/09/10 - 13:41
Charles III.a Erresuma Batuko errege berri izendatu dute
Elizabet II.aren semea errege aldarrikatu dute formalki St. James Jauregian izandako ekitaldian. Historian lehen aldiz, zuzenean eman dute telebistaz.
2022/09/10 - 11:19
Dena prest St. James Jauregian, Charles III.aren izendapenerako
Sarrera Batzordearen aurrean egingo dute koroatze-ekitaldia, 10:00etan (tokiko orduan), Penny Mordaunt Komunen Ganberaren presidentea buru izanda.
2022/09/10 - 00:28
Charles III.ak Elizabeth II.aren ondare izugarria ere jasoko du
Erresuma Batuan errege erreginak beren ondasunak argitaratzera behartuta ez badaude ere, jakina da Elizabeth II.ak 2022an zeukan dirutza gutxienez 370 miloi libera esterlina zela, 'The Sunday Times' aldizkariaren arabera.
2022/09/10 - 00:03
Charles III.a: "Nire amaren memoria ondratu nahi dut"
Erresuma Batuko errege berriak lehen hitzaldia eskaini dio nazioari, Elizabeth II.a erregina hil eta gero. Larunbat honetan koroatuko dute formalki.
2022/09/09 - 22:29
Charles III.ak, Erresuma Batuko errege berriak, lehen hitzaldia eskaini dio nazioari
Bere amak, Elizabeth II.ak, egin bezala "bizitza osoan zehar zerbitzua" ematea hitzeman du Charles III.a erregeak, estatuburu gisa eskainitako lehen hitzaldian. "Nire amaren memoria ondratu nahi dut", gaineratu du.
2022/09/09 - 18:16
Charles III.a Buckingham Jauregira iritsi da
Charles III.a erregea eta Camila ezkon-erregina Buckingham jauregian dira jada. Atarian orduak eta orduak zain egon den jendetzak txaloka hartu ditu biak
2022/09/09 - 17:19
Munduko agintarien erreakzioa Elizabeth II.aren heriotzari
Estatu Batuetan, banderak masta erdian egongo dira Etxe Zurian eta eraikin federaletan, hileta egunera arte. Txinak ere aitortza egin dio, erregina izan baitzen txinatar liderrak hartu zituen lehen estatuburua.
2022/09/09 - 17:11
"Londresko zubia erori da"
London Bridge operazioa deitu dute erregina hil eta hurrengo hamar egunetarako plangintza. Hileta irailaren 19rako dago aurreikusita, Westminsterren.
2022/09/09 - 16:45
Charles III.ak bizitza osoa eman du tronurako prestatzen, baina polemikaz inguratuta egin du bidea
Ez dira gutxi esaten dutenek monarkia bera kolokan jar dezakeela, besteak beste, behin baino gehiagotan politikan sartu delako, amak egiten zuenaren kontra. Sutsu defendatu ditu zenbait kausa: nekazaritza organikoa, arkitektura neoklasikoa edota ekologia, besteak beste.
2022/09/09 - 16:40
Tristura nagusi gaur britainiarren artean, lau belaunaldiren erregina hil berritan
Ehunka pertsonak loreak eta mezuak eraman dituzte Buckingham jauregira, eta askok gaua eman dute erreginaren bizileku zen eraikinaren kanpoaldean.