Erresuma Batua
2022/09/09 - 18:16
Charles III.a Buckingham Jauregira iritsi da
Charles III.a erregea eta Camila ezkon-erregina Buckingham jauregian dira jada. Atarian orduak eta orduak zain egon den jendetzak txaloka hartu ditu biak
2022/09/09 - 17:19
Munduko agintarien erreakzioa Elizabeth II.aren heriotzari
Estatu Batuetan, banderak masta erdian egongo dira Etxe Zurian eta eraikin federaletan, hileta egunera arte. Txinak ere aitortza egin dio, erregina izan baitzen txinatar liderrak hartu zituen lehen estatuburua.
2022/09/09 - 17:11
"Londresko zubia erori da"
London Bridge operazioa deitu dute erregina hil eta hurrengo hamar egunetarako plangintza. Hileta irailaren 19rako dago aurreikusita, Westminsterren.
2022/09/09 - 16:45
Charles III.ak bizitza osoa eman du tronurako prestatzen, baina polemikaz inguratuta egin du bidea
Ez dira gutxi esaten dutenek monarkia bera kolokan jar dezakeela, besteak beste, behin baino gehiagotan politikan sartu delako, amak egiten zuenaren kontra. Sutsu defendatu ditu zenbait kausa: nekazaritza organikoa, arkitektura neoklasikoa edota ekologia, besteak beste.
2022/09/09 - 16:40
Tristura nagusi gaur britainiarren artean, lau belaunaldiren erregina hil berritan
Ehunka pertsonak loreak eta mezuak eraman dituzte Buckingham jauregira, eta askok gaua eman dute erreginaren bizileku zen eraikinaren kanpoaldean.
2022/09/09 - 16:37
Historian adituek erreginaren pisu politikoa nabarmendu dute heriotzaren biharamunean
21 urte zituela egin zuen promesa zinez bete du. Ilun-argiz zipriztindutako bide luze honetan, Erresuma Batuaren handitasunaren ikur bihurtu da, inperioa bere erreinaldian desegin zen arren.
2022/09/09 - 16:27
Kanpai-hotsekin eta kanoikadekin omendu dute Elizabeth II.a, bere heriotzaren biharamunean
Eguerdian kanpai-hotsak entzun dira St. Paul katedralean edo Westminsterreko abadian, hildako erreginaren omenez. Ia ordu berean, Charles III.a Balmoraletik atera da, Londresera bidean. Arratsaldean Liz Truss lehen ministroarekin bilduko da erregea.
2022/09/09 - 15:34
Charles III.aren lehendabiziko irudia, aireportuan, Elizabeth II.aren heriotzaren ostean
Errege berriak hegazkina hartu du Eskozian, Londresera joateko. Liz Truss lehen ministroarekin bilduko da.
2022/09/09 - 15:17
Elizabeth II.aren "zerbitzu leialak itzal positiboa utzi du Erresuma Batuan eta Europan", Urkulluren ustez
Lehendakariak dolumin mezua helarazi dio enbaxadore britainiarrari Ingalaterrako erreginaren heriotza dela eta. Urkulluren arabera, monarkak "britaniar herriaren mesedea irabazten jakin izan du, baita nazioarteko errespetua ere".
2022/09/09 - 15:00
Elisabet II.aren heriotzaren biharamuna Londresen
Milaka britainiar maitasuna eta errespetua erakustera hurbildu dira Buckingham jauregira.
2022/09/09 - 13:20
Elizabeth II.ari maitasuna adierazi diote zenbait herritarrek Buckingham jauregian
Ehunka britainiarrak erreginaren etxebizitza nagusira joan dira, heriotzaren ondoren euren maitasuna eta errespetua erakustera.
2022/09/09 - 11:42
Nazioarteak doluminak helarazi ditu Elizabeth II.aren heriotzaren aurrean eta haren garrantzia azpimarratu du
Munduko txoko guztietatik heldu dira dolumin mezuak. Askok eta askok XX. mendeko pertsonaia nagusienetariko baten aro historikoa goraipatu dute.
2022/09/09 - 00:36
Elizabeth II.aren heriotzaren osteko urratsak: ekitaldiz beteriko hamar egun
Charles III.a larunbat honetan izendatuko dute errege, eta estatu hileta erregina zendu eta hamargarren egunean izango da. Hil eta hiru egunera iritsiko da gorpua Buckingham jauregira, eta biharamunean, Charles III.ak bira abiatuko du Erresuma Batua osoan zehar.
2022/09/08 - 22:47
Horrelakoa izan da Elizabeth II.aren erreginaldia
96 urte zituen eta koroa jantzita hil da. Erreinaldirik luzeena egin du, eta 15 lehen ministro ikusi ditu. Azken egunak hainbeste maite zuen Eskoziako gazteluan igaro ditu, eta erregezko familia berehala abiatu da haraino.
2022/09/08 - 22:40
Elizabeth II.a zendu da, Erresuma Batuko erregina eta azken mendeko ikur handienetakoa
Erresuma Batuko erregina 96 urte zituela hil da, Koroan 70 urte eman eta gero.
2022/09/08 - 22:40
Herritarrak hasi dira Buckingham jauregira gerturatzen dolumina azaltzeko
Erreginaren heriotza jakitean, Elizabeth II. erregina goraipatu dute britaniarrek kalean. Beste estatubururik ez dute ezagutu britaniar gehien gehienek.
2022/09/08 - 22:33
Horrela iragarri du BBCk Elizabeth II.aren heriotza
Albistearen berri izan ondoren, BBCren emisioa beltzera joan da, eta jarraian albistegiaren kareta eta katearen logotipoa gorritik beltzera igaro dira. Kazetari guztiak doluz jantzita daude.
2022/09/08 - 22:33
"London Bridge is Down": Elizabeth II.aren heriotzarako prestatutako egitasmoak, martxan
Elizabeth II.a Erresuma Batuko erregina Balmoralen hil da, eta London Bridge operazioa automatikoki martxan jarri dute, baita Unicorn egitasmoa ere, 1960ko hamarkadatik diseinatutako planak.
2022/09/08 - 22:31
Bere lau seme-alabak ondoan zituela hil da Elizabeth II.a Balmoral gazteluan
Berehala bidaiatu dute Eskoziara Elizabeth II.aren lau seme-alabek, une zail hauetan amaren ondoan egoteko. William eta Harry printzeak ere erreginaren udako egoitzara joan dira.
2022/09/08 - 22:01
Charles III.a, Erresuma Batuko errege berria: "Erabateko tristura unea da"
Errege aldarrikatuko dute 73 urterekin, Elizabeth II.aren heriotzaren ostean. "Gogotik ari gara negar egiten, estimatua zen erregina eta oso maitatua zen ama zendu baita", esan du monarkak.