Erriberri
2018/04/19 - 16:27
Erriberrin gertatutakoaz ez dago zalantza izpirik, Foruzaingoaren arabera
Ustez, 47 urteko gizonak hil zituen gurasoak eta bere buruaz beste egin zuen gero. Foruzaingoa deklarazioa hartzen ari zaie senide eta lagunei hilketaren zergatiak argitzeko.
2018/04/19 - 16:18
Bi dolu egun Erriberrin atzoko parrizidiogatik
Foruzainek ikertzen jarraitzen dute baina zalantza gutxi dago gertatutakoaz. Hipotesi nagusia parrizidioarena da. 47 urteko gizonak 81 urteko aita eta 72ko ama hil zituela uste da.
2018/04/19 - 13:40
Erriberrik bi dolu-egun ezarri ditu atzoko hilketengatik
Udaleko eraikin ofizialetan banderak haga erdian jarriko dituzte dolu-seinale moduan.
2018/04/19 - 00:49
48 urteko gizon batek ustez gurasoak hil eta bere buruaz beste egin du Erriberrin
Aita indarkeria zantzuekin hilda topatu dute. Ama larri zaurituta ospitalera eraman dute, baina handik gutxira zendu da. Foruzaingoak uste du semeak hil dituela.
2018/01/21 - 20:54
Txakurren DNA erregistroa sortuko dute Erriberrin, jabe arduragabeei isuna jartzeko
Nafarroako udal honek zigortu egin nahi ditu txakurren kakak jaso gabe uzten dituzten bizilagunak, baina hainbat txakur-jabe neurriaren kontra agertu dira.
2018/01/08 - 13:48
Nafarroako historia, 'timelapse' teknikarekin eta drone batetik, 4Kn
Txema Ortizen eskutik, aukera dugu gozatzeko Nafarroak duen ondasun historiko ederraz. Timelapse teknika erabili du bideo hau egiteko, baita drone bat ere, 4Kn.
2017/10/18 - 19:19
AHTren Azkoien-Erriberri tarteko proiektua bidali dio Nafarroak Madrili
Maria Solana Foru Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Manu Ayerdi presidenteordeak azaldu du “orain beste ibilbide bat duela, beraz, Adifek du eskumena behin betiko onartzeko”.
2017/08/29 - 08:53
Zazpi atxilotze astebete baino gutxiagoan indarkeria sexistagatik Nafarroan
Erasoak Murchante, Tutera, Erriberri, Figarol, Atarrabia eta Noainen izan dira. Atxiloketok foruzainek eta udaltzainek egin dituzte.
2017/07/21 - 15:25
Alfredo Sanzol eta Producciones Maestras, Erriberriko jaialdia zabaltzeko
Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hamazortzigarren edizioa gaur, uztailak 21, hasi eta abuztuaren 5ean bukatuko da.
2017/06/14 - 12:35
Sei nafar konpainiak hartuko dute parte Erriberriko Antzerki Jaialdian
Textos Poéticos zikloan parte hartuko dute taldeok, eta beren jatorrizko lanak nafar udalerriko toki ezohikoetara eramango dituzte horrela.
2017/03/09 - 11:00
78 urteko gizonezko bat larri, auto batek Erriberrin harrapatu ostean
NA-8602 errepideko 1. kilometroan jazo zen ezbeharra, atzo, asteazkena, 19:56 aldera.
2017/03/07 - 10:40
Kaleko salmentarako 1.550 petardo atzeman dituzte Erriberrin
Nafarroako Foruzaingoak 100eko 10 kaxa eta 50eko 11 kaxa konfiskatu ditu kontrol batean, eta horiek zeramatzan Alesbeseko gizonezko bati zigor espedientea ireki dio.
2016/07/21 - 15:15
Cervantes eta Shakespeare protagonista, Erriberriko antzerki jaialdian
Antzerki Klasikoaren Jaialdiak 25 ikuskizun eskainiko ditu. Horietariko asko duela 400 urte hil ziren bi idazle handien lanetan oinarrituko dira.
2016/04/02 - 19:10
Erriberrik autokarabanetarako gunea ireki du
Honekin, Nafarroan hamabi gune daude, guztira, karabanak aparkatzeko. Helburua, baina, gehiago izatea da, Foru Erkidegoan mugikortasuna bermatzeko.
2015/07/17 - 13:45
Cervantesen 'entremesak' Erriberriko jaialdiari hasiera emateko
Antzerki klasikoa jorratzen duen jaialdi nafarrak gaur, hilak 17, abiatuko du hamaseigarren edizioa, eta abuztuaren 2ra arte egongo da ikusgai.
2015/03/18 - 18:45
Pertsona bat hil da Erriberrin, auto eta kamioi baten arteko talkan
Istripua 13:00ak aldera gertatu da N-121 errepideko 47. kilometroan. Kamioilaria onik atera da eta hildakoa autoko bidaiari bakarra da.
2015/02/01 - 14:03
Bost pertsona intoxikatu dira Erriberrin, karbono monoxidoa arnastuta
Etxebizitza barruan karbono monoxido kontzentrazio handia zegoen, antza denez, galdararen konbustio txarra tarteko.
2015/01/20 - 18:03
Lapurretan egin dute, pistolak eskuan, Erriberriko banku batean
Dirua eramatea lortu dute, eta, zorionez, ez da inor zauritu.
2014/09/22 - 13:52
Sua piztu dute Erriberriko elizan, eta apaizaren etxean sartu dira
Suteak kalte txikiak egin ditu elizan, baina kea barruan sartu zen.
2014/04/05 - 12:33
10 lagun inputatuta Nafarroan, masajeak titulua izan barik egiteagatik
Iruñea, Burlata, Barañain, Tutera, Fustiñana, Valtierra eta Herriberriko hainbat lokal ikertu dute. 10 inputatuei intrusismoa, iruzurra eta osasun publikoaren kontrako delitu bat egitea egotzi diete