Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kaleko salmentarako 1.550 petardo atzeman dituzte Erriberrin

Nafarroako Foruzaingoak 100eko 10 kaxa eta 50eko 11 kaxa konfiskatu ditu kontrol batean, eta horiek zeramatzan Alesbeseko gizonezko bati zigor espedientea ireki dio.

Nafarroako Foruzaingoak kaleko salmentara bideratutako 1.550 petardo atzeman ditu Erriberrin. Poliziak petardoak eta beste hainbat objektu atzeman ditu furgoneta batean, errepideko kontrol batean.

Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, N-121 (Iruñea-Tutera) errepidean egindako trafikoko prebentziozko kontrol batean konfiskatu du materiala, eta horiek zeramatzan Alesbesko gizonezko baten kontrako salaketa jarri du, segurtasun araudia urratzeagatik.

Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera, debekatuta dago "kartutxoak edo piroteknia-gaiak fabrikatzea, konpontzea, biltegiratzea, zirkulatzea (toki batetik bestera eramatea), salerostea, garraiatzea, banatzea, eskuratzea, ziurtatzea, besterentzea edo erabiltzea aplikatu beharreko araudia bete gabe".

Petardoak konfiskatzeaz gain, zigor espedientea ireki diote horiek zeramatzan Alesbesko gizonezkoari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X