Errioxako Ardoa
2018/04/03 - 18:22
Upategi berriak Arabako Errioxan, datorren uzta heldu baino lehen
Laster helduko da mahats uzta berria, eta Arabako Errioxan hiru upategi berri zabalduko dituzte; bi Guardian eta bat Bilarren. Eltziegon ere upategi berri bat eraikitzeko asmoa du enpresa batek.
2018/03/30 - 17:41
Arabar Errioxa, ardoa eta askoz gehiago
Urtero bisitari, turista eta bidaiariekin duen zitari behar bezala erantzun dio Arabako Errioxak, eta berriz ere Arabako eskualderik bisitatuena da.
2018/02/10 - 16:51
Arabar Errioxako ardoaren esportazioaren fakturazioak % 3,6 egin du gora
Uztaberri eguna ospatu dute gaur Lapuebla de Labarcan, eta bertan, euskal ardoen esportazioen datuak eman dituzte jakitera. 2017ko lehen hamar hilabeteetan ia 170.000 milioi euro fakturatu ziren.
2018/01/03 - 15:15
Arabako Errioxako ardoek euren zonaldea erakusten duen etiketa dute
Tamaina berdinean irakurri ahal izango da hori, ardoaren zonaldea; Errioxa Jatorri Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailearekin lortutako akordioaren ondorioa da.
2017/12/20 - 12:33
AHTa Arabako Errioxatik pasatzeko aukerak kezka sortu du ardogileengan
Espainiako Sustapen ministroak lau aukera aurkeztu ditu eta horietako bi Arabako Errioxatik igaroko lirateke. Bi aukera horiek lirateke ekonomikoki merkeenak.
2017/12/13 - 16:44
Janari eta ardo azoka, Gasteizen
Bertako produktuen dastatzeez gain, hainbat tailer eskainiko dira heldu zein umeentzat.
2017/10/29 - 10:48
Bastidan Agin Labururi hasierako puntua: ''Arabar Errioxan ardoa nagusi''
Bastidan hasi dira Betsolari Txapelketako Nagusiko finalaurrekoak. Sustrai Colinak irabazi du saioa eta oso gertu Igor Elortza, jarraian Agin Laburu. Laburuk sekulako freskura eman zion oholtzari.
2017/09/17 - 17:21
Ekoizpena jaitsi den arren, mahats bikaina espero dute Arabako Errioxan
Karra Elejalde aktore gasteiztarrak egin ditu pregoilari lanak Mahats-Bilketaren Festan, eta bera izan da 24. edizioaren muztioa dastatzen lehena.
2017/09/17 - 16:20
Ardoarekin topa egiteko eguna Arabar Errioxako Ekora herrian
Ekora herrian mahats-bilketaren festa dute, lehen muztioa dastatzeko eguna. Bertan, jaiaz aparte, Errioxako ardoek aurrerantzean eramango dituzten etiketez ere hitz egin da.
2017/08/15 - 15:58
Errioxako ardoak ohiko garraztasuna galdu dezake klima aldaketaren eraginez
Ikerketa baten arabera, batez beste bederatzi egun murriztuko da ardoa ekoizteko prozesua. Garraztasunari esker ardoa behar bezala kontserbatu daiteke.
2017/08/11 - 16:55
Etiketa zehatzagoak, Errioxa Jatorri Izendapeneko ardo-botilentzat
Ardoaren zonaldea eta herria ere zehaztuko dira bertan. Ardogileak pozik daude; izan ere, izendapen propioa izateko nahia dute adierazia, eta neurri hau mesedegarria delakoan daude.
2017/08/11 - 15:52
Egun historikoa Arabako Errioxako ardoentzat, bereizgarria lortu ostean
Errioxako Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak gaur onartu duenez, 2017ko uztako ardoetan kategoria berriak ezarriko dituzte, 'eskualdea' eta 'udalerria' zehaztuta.
2017/04/14 - 18:05
Valdelana upeltegiak Israeletik ekarritako barietateekin egiten du ardoa
Valdelaneko jabea bera eta familia joan ziren Israelera eta bertako teknikariekin egon ziren, Eltziegora ekarri zituzten aldaxkak aukeratzen.
2016/10/07 - 18:43
600 atzerritar, mahats bilketan Arabako Errioxan
Oraintxe hasi berri dira ardo beltza egiteko mahatsa biltzen, eta langileak, ia denak atzerritarrak dira. Geroz eta gehiago etortzen dira Arabako Errioxara mahatsa biltzera.
2016/09/05 - 16:17
Iruzurra atzeman dute Nafarroa eta Arabar Errioxan mahatsarekin
Antza, mahatsaren salerosketan parte hartzen duten bitartekariek milio eta erdiko iruzurra en dute.
2016/04/14 - 19:00
Arabako Errioxako upeltegiak, Txinako merkatua konkistatu nahian
Shanghain errioxako ardoen azoka antolatu dute eta bertan izan dira gaur Arabako Errioxako hainbat marka. Horrelakoak Errioxako ardoei Txinan bultzada emateko lagungarriak dira oso.
2016/02/23 - 14:04
Errioxa Jatorri Izenetik at Artadiren lehen ardoa, merkatuan
Jatorri Izena utzi zuenetik “eskaera handiagoa” duela ziurtatu du Artadi upategiak, “merkatuak zerbait desberdina egin nahi duen jendea nahi duelako”.
2016/01/19 - 18:09
Arabak txalotu egin du Errioxa deiturako ardoek eskualdea zehaztea
Rioja taldeak onartu egin du botiletan ardoaren eskualdea zein den aipatzea, hau da, Arabako Errioxako ardoak Errioxa deituraren baitan ezberdintzea.
2016/01/04 - 22:21
Kontseilu Arautzaileak penaz hartu du Artadiren erabakia
Rioja Jatorri-Izenaren Kontseilu Arautzaileak harridura plazaratu du, hain zuzen, ardoaren jatorriaren araberako aitorpen berezia egiteko lanean direla utzi baitu marka Artadi upategiak.
2015/12/31 - 17:34
Zein ondorio ditu Artadirentzat Errioxa jatorri-izena uzteak?
Aste honetan jakinarazi dute Artaditik Errioxa jatorri-izena utziko dutela; jaso dute ohar bat non azaltzen dieten zein ondorio izan litzake erabaki horrek.