Errioxako Ardoa
                            2015/11/08 - 18:52
                        
                        Ardo, Arabar Errioxako ardo kupelekin egindako betaurrekoak
                                Kupelak Arabar Errioxakoak dira eta egurra Gipuzkoan lantzen dute. Betaurrekoak 389 euroan daude salgai.
                            
                            
                        
                            2015/09/20 - 16:12
                        
                        Arabako Errioxako ardoentzako berezko izendapenaren bila dabiltza
                                Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak sustatutako ekimena da, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak iragarri duenez. PO ez, baina sozialistak eta EH Bildu bat datoz helburu horrekin.
                            
                            
                        
                            2015/09/20 - 16:07
                        
                        Arabako Errioxako mahats-bilketaren festa egin dute gaur Eltziegon
                                Mahatsa zapaltzearekin eta lehendabiziko ardoaren dastaketarekin hasi da jaia. Kepa Junkerak pregoia eskaini eta bere musikarekin giroa alaitu du.
                            
                            
                        
                            2015/09/20 - 15:34
                        
                        Arabako Errioxako ardoaren esportazioa 2,2 milioi litro hazi da
                                Erresuma Batuan saldu da gehien, AEBren eta Txinaren aurretik. Uzta berriari dagokionez, Nekazaritza sailburuordeak esan du aurten mahats gehiago eta kalitate bikainekoa bilduko dela.
                            
                            
                        
                            2015/09/20 - 14:16
                        
                        Araba-Errioxako ardo-esportazioak gora egin du lehen seihilabetean
                                Bittor Oroz sailburuordeak Mahats-Bilketaren Festan aurkeztutako datuak dira. Gainera, beste hainbat politikari ere horren inguruan mintzatu dira, tartean, Hasier Arraiz eta Antonio Hernando (PSOE).
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2015/09/04 - 22:29
                        
                        2.000 hektarea mahasti kaltetu zituen ekaitzak Arabako Errioxan
                                Horietatik 500 baino gehiago, oso egoera eskasean. Horixe, asteleheneko ekaitzak Arabako Errioxan utzitako balantzea. Ekoizleek, mahatsaren kalitatean dute jarrita esperantza.
                            
                            
                        
                            2015/09/01 - 23:37
                        
                        Arabako Errioxako zenbait herritan uztaren erdia galdu da
                                Mañuetako, Villabuenako, Lezako eta Samaniegoko uzten erdiak kalte handiak izan ditu txingorraren ondorioz, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearen arabera.
                            
                            
                        
                            2015/09/01 - 22:26
                        
                        Ekaitzek kalte latzak eragin dituzte Arabako Errioxaren mahastietan
                                Atzoko ekaitz eta erauntsiak zuzenean kolpatu zuen lurraldearen zati handi bat. Mahats-bilketa edo uzta hasteko hilabete pasatxo falta da eta hondamendiak itxaropen asko bertan behera utzi du.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2014/09/04 - 17:09
                        
                        Arabako Errioxak Gizateriaren Ondarea izan nahi du
                                Udazkenean, Unescoko hainbat teknikari etorriko dira Arabako Errioxa ezagutzera. Hautagaitzaren lehenengo balorazioa egingo dute, baina datorren urteko ekainera arte ez da jakingo erabakia.
                            
                            
                        
                            2014/08/21 - 16:25
                        
                        Kezka arabar Errioxan, Errusiarekin dauden tira-birengatik
                                Gora egin dute arabar Errioxako ardoaren esportazioek. Batez ere Errusiarakoak igo dira, oraingoz ez baitago betorik ardoarentzat. Hala ere, kezkatuta daude ardogileak.
                            
                            
                        
                            2014/07/14 - 17:10
                        
                        Uzta oso ona espero, txingorrak kaltetu ez zituen tokietan
                                Azken 2 urteetan ez bezela, uzta oparoa espero dute arabar Errioxan, Bastidan izan ezik. Han, ekaineko harriak dena galdu zuen. Nahiko euri egin du eta ekaitzen beldur dira ordea, mahastizainak.
                            
                            
                        
                            2013/11/02 - 12:40
                        
                        Arabar Errioxako hamar upategik misio komertziala egingo dute AEBra
                                Kaliforniako Napa Valley eskualdearen eskaintza enoturistikoak bost milioi pertsona baino gehiago erakartzen ditu urtero. Misioak zonalde horren proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko die upategiei.
                            
                            
                        
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2013/09/16 - 16:01
                        
                        Aurtengo ekoizpenak behera egitea espero du Arabako Errioxak
                                Halere, mahats bikaina izango dutela adierazi dute. Villabuenako mahats-bilketa tradizionalaren 20. festaren ospakizunean eta sasoiko lehen muztioa dastatu ahal izan dute.
                            
                            
                        
                            2013/05/09 - 18:53
                        
                        Vega Siciliako upategi bat eraikiko dute Arabako Errioxan
                                Ingurumen baimenak baino ez dira falta, eta urtea amaitu baino lehen egongo da bukatuta. Inbertsioa 26 milioi eurokoa izango da, eta bere izena: 'Benjamin Rothschild eta Vega Sicilia'.
                            
                            
                        
                            2013/04/24 - 17:51
                        
                        Txina eta Errusia Arabako Errioxako upategiak erosi nahian dabiltza
                                Arabako Errioxako upategiei atzerriko merkatuetara zabaltzeak eragin die onura. Orain, produktua erosteaz gain, upategi osoak erosteko prest daude Txina eta Errusia herrialdeak.