Ertzaintza
2025/03/01 - 13:14
Bi gizon gazte atxilotu dituzte neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik, Gasteizen
Ostegunean atxilotu zituzten, eta epailearen esku utzi dituzte jada.
2025/02/28 - 10:06
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu etxebizitzak lapurtzen espezializatutako talde bateko kide izateagatik
Etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen izandako dozenaka lapurretatan parte hartu izana leporatzen diote.
2025/02/28 - 09:54
Ertzaintzak etxebizitzetako lapurretetan espezializatutako talde bateko lau kide atxilotu ditu
Ertzaintzako agenteek lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon eta Bermeon, Espainiako iparraldeko hainbat etxebizitzatan lapurtzea egotzita.
2025/02/27 - 09:27
Mitika diskotekaren atarian hildako gaztea omentzeko ekitaldia egingo dute gaur Mendizorrotza kiroldegian
Gertakariarekin lotuta atxilotutako diskotekaren atezaina behin-behinean espetxeratzea agindu zuen Gasteizko Instrukzio Auzitegiko epaileak. Hilketa edo homizidio delitua leporatu diote.
2025/02/27 - 09:04
Albiste izango dira: Zerga erreforma, omenaldia Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari eta inauteriak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/26 - 16:45
Zupiriak ukatu egin du Donostian atxilotu zuten emakumearen kasuan "indarra modu desegokian" erabili zela
Ertzaintzaren jokabidean akats bakarra, Segurtasun sailburuaren arabera, emakumea atxilotu eta zuzenean erietxera ez eramatea izan zen.
2025/02/26 - 13:08
Gasteizko Mitika diskoteka itxita egongo da 31 urteko gizonaren heriotza argitu bitartean
Mitika aretoak "samina eta atsekabea" adierazi du pasa den asteburuan diskotekaren atarian gertatutako heriotzagatik. Halaber, doluminak helarazi dizkie hildakoaren senide eta gertukoei.
2025/02/26 - 08:51
Albiste izango dira: Covid iraunkorra, Bingen Zupiriaren agerraldia eta Reala - Real Madril, zuzenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/26 - 08:25
Zupiriak agerraldia du gaur Legebiltzarrean, Donostian atxilotu zuten emakumeari buruzko azalpenak emateko
32 urteko emakumea Zainketa Berezien Unitatean ospitaleratu behar izan zuten otsailaren 2an, atxilotu eta gero. Emakumeak hobera egin du, eta iktusa izan zuen, ez burezurreko traumatismoa.
2025/02/25 - 21:27
Gasteizko diskoteka bateko atezaina espetxeratzeko agindua eman dute, gazte bat hiltzea egotzita
Gasteizko Bake kalean izan zen heriotza, 04:50 aldera, Mitika diskotekaren atarian. Itxuraz, atxilotutako atezainak emandako zartako baten eraginez erori zen mutila, eta buruan hartutako kolpearen ondorioz hil zen.
2025/02/25 - 16:15
Behin-behinean kartzelatu dute Gasteizko diskoteka baten atarian izandako heriotzagatik atxilotutako atezaina
24 urteko espetxeratua arte martzialetan aditua da. Ez du aurrekari penalik, baina ikerketaren ingurukoek diote hamar salaketa inguru jarri dizkiotela antzeko kasuengatik. Ostegunean Mendizorrotzako kiroldegian ekitaldia izango da hildako 31 urteko gaztearen omenez.
2025/02/25 - 10:28
Gasteizko diskoteka baten atarian izandako heriotzagatik atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute
Itxuraz, dantzalekuko atezainak emandako kolpe baten eraginez erori zen biktima lurrera, eta buruan jasotako kolpearen ondorioz hil zen.
2025/02/24 - 18:29
Segurtasun sailburua Tolosako alkatearekin bildu da Inauterien atarian
Bingen Zupiriak nabarmendu du Ertzaintzak herritarren segurtasuna zainduko duela Tolosako inauterietan. "Ertzainek prebentzio-lanak eta berehala jarduteko lanak egingo dituzte, edozein motatako delituak saihesteko eta pertsonen segurtasuna une oro bermatzeko", gaineratu du.
2025/02/24 - 11:03
Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia, Donostian atxilotu zuten emakumeari buruzko azalpenak emateko
32 urteko emakumea Zainketa Berezien Unitatean ospitaleratu behar izan zuten atxilotu eta gero. Emakumeak hobera egin du, eta iktusa izan omen zuen, ez burezurreko traumatismoa.
2025/02/24 - 09:05
Gasteizko diskoteka baten atarian izandako heriotzagatik atxilotutakoa, epailearen aurretik pasatzeko zain
EITBk jakin ahal izan duenez, gizon horrek, dantzalekuko atezainak, emandako kolpe baten eraginez erori zen biktima lurrera, eta buruan jasotako kolpearen ondorioz hil zen.
2025/02/23 - 20:29
Ertzaintzak Athleticeko 30 bat ultra identifikatu ditu eta 15 barra metaliko atzeman dizkie
Ertzaintzak jakinarazi du zale horietako batzuk zigor administratibo bat ezartzeko proposatuko dituela Kirolaren Legea urratzeagatik.
2025/02/23 - 15:23
Gasteizko diskoteka baten sarreran izan den gizonezko baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza
Dirudienez, biktimak kolpe gogorra jaso du buruan lurrera erori denean, eta konortea galdu du. Ertzaintzak atezaina atxilotu du, gertatutakoarekin zerikusia izan dezakeelakoan.
2025/02/23 - 11:30
Asteon Donostian sexu-eraso batengatik atxilotutako gizonaren beste biktima bat aurkitu dute
23 urteko gizona espetxean sartu dute, behin-behinean, epailearen aurretik igaro ostean.
2025/02/23 - 11:08
EAE eta Kantabriako kostaldean kokaina kantitate handiak sartzen zituen talde kriminal bat desegin dute
13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaenen eta Salamancan. Gainera, 600 kilo kokaina (20 milioi euroko balioa), gama altuko hainbat ibilgailu (milioi bat eurotik gorako balioa) eta eskudirutan topatutako 70.000 euro inguru konfiskatu dituzte.
2025/02/23 - 11:00
Kostaldean kokaina kantitate handiak sartzen zituen talde bat desegin dute Ertzaintzak eta Guardia Zibilak
Gainera, 600 kilo kokaina (20 milioi euroko balioa), gama altuko hainbat ibilgailu eta eskudirutan topatutako 70.000 euro inguru konfiskatu dituzte. 13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaenen eta Salamancan.