TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Irungo krimena, dohaintzak seme-alabei eta merkataritza gerrari buruzko negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pinudi kaleko eraikin batean agertu zen gorpua. Argazkia: EFE
Pinudi kaleko eraikin batean agertu zen gorpua. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Irungo krimena: Gizon baten gorpua aurkitu zuten asteazkenean Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin. EITBk jakin duenez, gorpua ahoa estalita eta aulki bati lotuta zegoen. Ikerketa sekretupean dago.

- Dohaintzak seme-alabei: Familia barruan egindako dohaintzak nabarmen igo dira azkenaldian. Gurasoek seme-alabei egindako opariak dira, eta, batik bat, etxebizitzak edota etxearen sarrera ordaintzeko dirua ematen zaie. Espainiako Estatuan, % 133 igo dira, eta Hego Euskal Herrian ere nabaritu da igoera urte hauetan, baina askoz apalagoa izan da, % 9,2koa. Bergaran notario lanetan aritzen den Maria Longarte Ulaciaren iritzian, Hego Euskal Herrian igoera apala izatearen arrazoietako bat izan daiteke hemen seme-alabei laguntzeko beste erreminta batzuk erabiltzen direla, zergak ordaintzeko garaian onuragarriagoak: oinordetza-itunak eta maileguak.

- Merkataritza gerrari buruzko negoziazioak: Europako Batzordeak bertan behera utzi du muga-zergen aplikazioa, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak altzairuaren eta aluminioaren Europako inportazioen aurka onartu zituenei erantzuteko sortutakoak, Washingtonekin negoziaziatzeko, AEBk muga-zerga orokorrak 90 egun atzeratzea erabaki ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X