ESK
2021/04/22 - 14:30
Ehunka lagun kalera atera dira Bilbon, zerbitzu publikoen alde
Sindikatuek deituta, ehunka pertsona kalera irten dira Bilbon enplegu publiko gehiago sortzea eta kontsolidazioak eskatzeko.
2021/04/22 - 12:20
Sindikatuak pozik agertu dira greba Lakuan izaten ari den jarraipenarekin
ELA eta LAB sindikatuetako kideak pozik agertu dira gaurko greba Lakuako egoitzan izaten ari den jarraipenarekin.
2021/04/22 - 08:26
Greba eguna gaur EAEko sektore publikoan, enplegua egonkortzea aldarrikatzeko
Sindikatuek ohartarazi dute ia 60.000 langile publiko kontratu finkorik gabe daudela. Manifestazioak antolatu dituzte goizerako (11:30) Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
2021/04/20 - 21:02
Zerbitzu minimoak % 100ekoak izango dira covid-arekin lotutako guztian hilaren 22an
Ospitaleetan larunbateko ohiko langileak egongo dira. Sindikatuek dagoeneko iragarri dute “inoizko zerbitzu minimo altuenak” diren horien aurkako helegitea.
2021/04/15 - 21:06
Sindikatuek enplegu publikoa egonkortzea eskatu dute, lantokietan egindako bilkuretan
ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta esk sindikatuek greba deitu dute apirilaren 22rako, behin-behinekotasunaren abusua salatzeko eta sektore publikoan enplegua sendotzeko.
2021/04/15 - 20:24
Elkarretaratzeak egin dituzte lantokietan enplegu publikoa egonkortzea eskatzeko
ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek greba deitu dute hilaren 22rako sektore publikoan, behin-behinekotasuna salatzeko eta enplegua egonkortzea aldarrikatzeko.
2021/04/13 - 16:03
Ezkerraldeko desindustrializazioaren aurkako manifestazioa deitu dute
"Ezkerralderako etorkizunaren alde" manifestazioa apirilaren 17an, larunbata, 12:00etan hasiko da Kasko plazan, Sestaoko udaletxearen aurrean.
2021/04/09 - 14:09
Osakidetza 2016-2017ko hautaproben ikerketa "oztopatzen" ari dela salatu du ESKk
Sindikatuaren ahotan, gertatutakoa argitzeko "funtsezko" dokumentazio bat eskatu dio auzitegiak Osakidetzari, baina EAEko osasun zerbitzu publikoak “ez dio igorri”.
2021/04/08 - 16:25
Erregistratu dute enplegu publikoa defendatzeko apirilaren 22ko greba deialdia
Behin-behinekotasun maila "onartezina" amaitzea eta lanpostuen "kontsolidazioa" eskatzen dute.
2021/03/30 - 14:56
Euskal sindikatuek sektore publikoko greban parte hartzeko deia egin dute
ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta Esk sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon, enplegu publikoa sortzea eta aldi baterako langileak sendotzea eskatzeko.
2021/03/27 - 14:59
Itxialdia Amurrioko elizan, Aiara eskualdeko lanpostuen defentsan
Dozenaka pertsonak itxialdia abiatu dute Santa Maria elizan. Igandera arte bertan egoteko asmoa dute. Itxialdia hasi baino lehen manifestazioa egin dute Amurrion.
2021/03/15 - 17:29
Gehiengo sindikalak salatu du geldialdi ekonomikoan ere ez direla eten lan-istripuak
EAEn, istripu arinak % 18,7 murriztu ziren iaz, baina hildako kopuruak % 10 bakarrik egin zuen atzera; eta istripu larriak ugaritu egin ziren % 4,3.
2021/03/05 - 15:36
Aiarak bi orduko lanuztea egin du enpleguaren eta bizi-kalitatearen defentsan
Amurrioko eta Laudioko denda, ostalari eta zerbitzuek modu masiboan itxi egin dute 11:00etatik 13:00etara, ELA, LAB, ESK eta Steilasek deituta. Lanuzteak “erabateko arrakasta” izan duela uste dute.
2021/01/30 - 20:23
Pandemiak kaltetutako milaka pertsonak lanpostu duinak aldarrikatu dituzte Gasteizen
50 enpresa-batzorde eta kolektibo baino gehiagok deituta, covid-19 pandemian zehar egindako kudeaketa publikoa salatu dute, ekonomikoki ito dituztelako.
2021/01/28 - 13:09
Greba egitera deituta daude gaur Osakidetzako langileak
Osakidetzako osasun etxeetako eta ospitaleetako 42.600 langile inguru greba egitera deituta daude gaur, Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta.
2021/01/28 - 09:34
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Osakidetzako grebarako
Ospitaleek eta Lehen Mailako arreta zentroek larunbatetan duten langile kopuru berbera izango dute. Gainera, covid-19arekin lotutako zerbitzuetan lan egiten duten langile guztiak arituko dira lanean.
2021/01/27 - 12:14
Txertaketa irregularra salatu dute Orozkoko desgaituentzako zentro batean
ESK-aren arabera, Orozkon dagoen Jesus Maria desgaituentzako zentroa kudeatzen duen enpresako arduradun batek jaso zuen txertoa. Ez du bertan lan egiten eta, beraz, ez du egoiliarrekin harremanik.
2021/01/12 - 11:31
ELAk otsailean euskal sektore publiko osoan greba egitea proposatu du
"Behin-behinekotasunaren gaitzak" kaltetutako 50.000 langile publikoak kontsolidatzea eskatu du sindikatuak.
2021/01/05 - 20:23
Osakidetzako sindikatuek auto karabanak egitera deitu dute urtarrilaren 7an
Auto karabanen ostean, manifestazioekin jarraituko dute 14an, elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 21ean eta greba egingo dute Osakidetza osoan urtarrilaren 28an.
2020/12/30 - 13:49
Osakidetzako sindikatuek bilkurak egin dituzte baliabide gehiago eskatzeko
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek osasun sistema publikoaren egoera salatu eta Osakidetzako langileen kopurua handitzea eskatu dute.