Gehiengo sindikalak salatu du geldialdi ekonomikoan ere ez direla eten lan-istripuak
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dute pandemiaren ondorioz izan den geldialdi ekonomikoak ez duela lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen "sarraskia gelditu".
Elkarrekin egin duten agerraldi batean azaldu dutenez, pandemiak guztia "baldintzatu" zuen, eta ekonomia arloan mugikortasunaren mugek eta jarduera batzuei jarritakoek "oso ondorio txarrak" izan dituzte, bai enpresentzat bai langileentzat, "lantegiak itxiz, kaleratzeekin eta lan erregulazio txostenekin".
Sindikatuek adierazi dutenez, "lan jarduerari jarritako mugak muga", 2020an izan diren lan-istripuetan ez da igarri. Izan ere, sindikatuen arabera, istripuen eta gaixotasun profesionalen datuak "hobetzetik urrun" geratu dira Hego Euskal Herrian: "Okerrera egin dute, murrizketekin harrigarria badirudi ere".
Azaldu dutenez, lan-ezbeharren beherakada % 20koa izan da 2019aren aldean, urtarriletik irailera, erakunde publikoen datuen arabera.
Gora egin duen bakarra Bizkaian lan-istripuz hil direnen kopurua izan da, eta lanera bidean edo lanetik bueltan gertatutako heriotzak % 50 ugaritu dira.
Hala eta guztiz ere, sindikatuek aztertutako datuek erakusten omen dute egoerak "nabarmen okerrera" egin duela eta hildakoen kopurua hazi egin dela 2019koaren aldean, "jarduera geldirik egon bada ere".
Gaixotasun profesionalen kasuan, gutxienez 28 pertsona hil dira amiantoarekin lotutako gaixotasunengatik, baina erregistro ofizialetan "ez da agertzen arazo larri honen errealitatea". Gainera, ezin omen da jakin zenbat pertsona hil diren koronabirusa lanean hartuta.
Hori horrela, datu "larriak" eskuartean, salatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak prebentziora bideratutako dirua "hutsaren hurrena" dela.
EAEn baja eragin duten lan-istripu guztiak aintzat hartuta, "in-itinere" izandakoak barne, 29.979 arinak izan dira (% 95), 196 larriak, eta 27 pertsona hil dira. 2019ko datuen aldean, istripu arinen beherakada % 18,7koa izan da, hildako kopuruak % 10 bakarrik egin du atzera eta istripu larriak % 4,3 ugaritu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.