ESK
2020/05/02 - 00:08
Hainbat sindikatu kalera irten dira Nafarroan
ESK, CGT, Solidari eta Steilaseko ordezkariek, euren arteko tartea zainduta, bide publikoan erakutsi ditute aldarrikapenak.
2020/05/01 - 14:46
Etxeko balkoietara eta leihoetara eraman dituzte protestak euskal sindikatuek
"Pandemiak agerian utzi dituen hutsuneak" lau haizetara zabaltzeko aprobetxatu dute sindikatuek. Ekitaldi bakan batzuk kalean egin badituzte ere, sare-sozialen bidez zabaldu dituzte mezuak zentral guztiek, eta balkoietara eraman dituzte protestak.
2020/05/01 - 14:25
Zerbitzu publikoen eta langileen balioa nabarmendu dute sindikatuek
Koronabirusa dela eta, kaleetatik etxeko balkoietara eta leihoetara eraman dituzte protestak sindikatuek. Sare-sozialen bidez zabaldutako mezuetan, egungo sistema kapitalista salatu dute.
2020/05/01 - 09:54
Maiatzaren Lehena, eredu sozial eta ekonomiko berria aldarrikatzeko agertokia
Alarma egoera izango da aurtengo maiatzaren 1a gehien baldintzatuko duena, eta manifestazioak egin beharrean, balkoi, leiho eta sare sozialak izango dira sindikatuen eta langileen borroka eremua.
2020/04/30 - 22:35
Euskal sindikatuek balkoiak eta sare sozialak erabiliko dituzte maiatzaren 1a ospatzeko
Zatituta bada ere, sindikatuek balkoiak eta sare sozialak erabiliko dituzte euren aldarrikapenak agerian uzteko.
2020/04/28 - 19:48
Langileen bizitza ezin dela "arriskuan" jarri ohartarazi dute sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egin dute Zaldibarko zabortegiaren aurrean, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean.
2020/04/28 - 14:54
ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuen bilkura, Zaldibarren
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuetako kideek elkarretaratzea egin dute Zalbidarko zabortegiaren ondoan, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratzeko.
2020/04/24 - 16:47
Aldi baterako lan-erregulazioa onartu dute ISS Facility Servicesen
350 langileei eragin die eta akordioa zuzendaritzaren zein CCOO, UGT, LAB eta ESK sindikatuen artean onartu dute. ELA sindikatuak ez du sinatu, negoziazio mahaian egon den arren.
2020/04/17 - 12:07
24 orduko geldialdia Talleres Berasategi enpresan, atzo hildako beharginagatik
Gainera, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bost minutuko isilunea deitu du 19:00etarako, eta ondoren lapikokada bat egingo dute.
2020/04/13 - 20:18
ESK-k Osakidetza salatu du langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik
Sindikatuaren arabera, Osakidetza eta Nekane Murgaren Osasun Saila "gaizki kudeatzen ari dira babeserako materialaren banaketa, modu kaotikoan".
2020/04/07 - 15:27
ESK sindikatuak salaketa jarri du Reyes Maroto eta Arantxa Tapiaren aurka
Sindikatuak osasunaren aurkako delitua eta prebarikazioa egotzi dizkie Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroari eta Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuari.
2020/04/06 - 16:48
ELAk eta LABek Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu dituzte
Lan egiteko moduan zeuden industriako sektoreekin zabaldu zuten zerrendak langileen osasuna eta bizitza arriskuan jartzen zituela iritzita aurkeztu dute salaketa.
2020/03/27 - 15:08
Langileen segurtasun eta osasunaren alde mobilizazioa deitu dute sindikatuek
Haserre daudela diote ELAk LAB-ek ESK-ak, Steilas-ek eta Hiruk, eta elkarretaratzeak egin dituzte ostiral honetan. Langileen osasuna lehenetsi behar dela eta jarduera erabat eten behar dela aldarrikatzen dute.
2020/03/27 - 12:32
Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte gaurko, ''osasunaren defentsan''
ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk deituta, protesta bilkurak eta elkarretaratze zaratatsuak egingo dituzte, goizean eta eguerdian, lantokien atarietan (LAB sindikatuaren irudiak)
2020/03/27 - 10:01
Hegoaldeko langileek protestak egin dituzte lantokietan beren osasunaren defentsan
ELAk, LABek, ESK-k, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk deituta, beharginek protesta bilkurak eta elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte, goizean eta eguerdian, lantokien atarietan.
2020/03/25 - 00:01
Asfaltatze-lanetan zebilen garraiolari bat hil da AP-8an
Astelehen honetan gertatu da; garraiolariak, 54 urtekoa eta Irungo bizilaguna bera, bihotzekoa pairatu zuen.
2020/03/20 - 09:19
Sindikatuek osasun arloko langileen segurtasuna bermatzeko eskatu diote Osakidetzari
Halaber, 12:00etan jarduera eten eta bost minutuko isilunea egiteko deia egin die euskal gehiengo sindikalak Osakidetzako langileei, koronabirusaren eraginez hil den erizaina gogoan izateko.
2020/03/11 - 15:05
Hezkuntzako eta EHUko garbitzaileak lanera itzuli dira "derrigortuta"
Koronabirusa dela eta, "% 100eko" zerbitzu minimoak ezarri dituzte, baina garbitzaileek greba bertan behera utziko ez dutela argitu dute.
2020/03/06 - 15:40
Sindikatuek Zaldibarren luizia salatzeko martxoaren 12ko mobilizazioa babestu dute
ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek Zaldibar Argitu! plataformak martxoaren 12an 12:00tik 15:00etara antolatutako mobilizazioa babestu dute.
2020/03/04 - 21:24
Langileen % 70ek hartu dute parte Hezkuntzako garbitzaileen greban
Dozenaka pertsonek elkarretaratze bat antolatu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzaren aurrean.